Zer egin dezake nire enpresak kristalezko sabaia hausteko?

Zer egin dezake nire enpresak kristalezko sabaia hausteko?

1 min.

Zer egin dezake nire enpresak kristalezko sabaia hausteko?

Espainiako emakumeen batez besteko ordainsaria gizonena baino %18 baxuagoa izan zen 2014. urtean, Eurostatek argitaratutako datuen arabera. Europako gainerako herrialdeei dagokienez, Espainia da generoan soldata-arrail handiena duen seigarren herrialdea.

Genero aldetik soldata-arrail handiena duten herrialdeak:

  1. Estonia (%28)
  2. Austria (%23)
  3. Txekiar Errepublika (%22)
  4. Alemania (%21,5)
  5. Eslovakia (%21)

Genero aldetik soldata-arrail txikiena duten herrialdeak:

  1. Eslovenia (%3)
  2. Malta (%4,5)
  3. Italia (%6,5)

Lanean mailaz igotzeko emakumeek duten zailtasunari dagokionean, Grant Thorton konpainiak egindako azterketa kontuan hartuta, emakumeek lau zuzendaritza-postutatik soilik bat okupatzen dute konpainia ertainetan eta handietan, nahiz eta unibertsitateko biztanleriaren erdia baino gehiago izan.

Emakumeek zuzendaritza-postu gutxien okupatzen dituzten herrialdeak:

  1. Turkia (%20)
  2. Irlanda (%19)
  3. Zeelanda Berria (%19)

Emakumeek zuzendaritza-postu gehien okupatzen dituzten herrialdeak:

  1. Errusia (%45)
  2. Filipinak (%39)
  3. Lituania(%39)

Diskriminazioari aurre egiteko Berdintasun Planak

Genero Berdintasunari buruzko Legeak berdintasun-plana definitzera behartzen ditu 250 langiletik gorako enpresak, eta tamaina txikiagokoek eskura dituzte erkidego horietan helburu horrekin eskaintzen diren programak. Programa horiek egiten dituzten erakundeek emandako datuen arabera, gehien parte hartzen duten enpresak zerbitzuen sektorekoak dira batez ere (%85).

Euskadiri erreparatzen badiogu, Emakundek (Emakumearen Euskal Erakundea) orain arte 73 enpresa eta erakunde aitortu ditu (tartean Laboral Kutxa) emakumeen eta gizonen berdintasunerako kolaboratzaile gisa. Gainera, hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzarekin, enpresetan sexu-diskriminazioko egoerak prebenitze edo zuzentze aldera.

Berdintasun-planen onurak

Berdintasun-planak abian jarri dituzten eteek eta enpresa handiek planei esker onura asko lortu dituztela aitortu dute. Besteak beste, ondorengoak nabarmendu dituzte:

- Produktibitatea gehitzea

- Lehiakortasuna hobetzea

- Irudia modernizatzea

- Talentuari eustea


Zein da zure erreakzioa?