Zergatik da garrantzitsua enpresen lehiakortasuna?

Zergatik da garrantzitsua enpresen lehiakortasuna?

2 min.

Zergatik da garrantzitsua enpresen lehiakortasuna?

Enpresa lehiakorrak izaten dira bizitza luzeena izaten dutenak, abantaila konparatiboak garatu eta mantentzeko gai direlako, zeinen bitartez eragiten duten inguru sozioekonomikoan posizio nabarmena okupatzen duten. Alabaina, enpresa txiki eta ertain batzuk lehiakortasun-arazoak izaten dituzte, ez dituztelako askotan beharrezko baliabideak izaten eskura, izan behar luketen besteko lehiakorrak zergatik ez diren aztertzeko.

Hori dela eta, LABORAL Kutxak, MIKekin batera (Mondragon Innovation & Knowledge), Compyte garatu du, zure enpresa lehiakorra den edo ez jakin dezazun.  Baliabide honen bitartez, zure enpresako lehiakortasunaren bost giltzarri nagusiak baloratzen dira:

- Ekintzailetza

- Berrikuntza

- Finantziazioa

- Internazionalizazioa

- Pertsonak

Zer egin dezaket nire enpresan lehiakortasuna areagotzeko?

Sartu Compyte estekan eta jarraitu pausu erraz batzuk, zure enpresaren lehiakortasuna hobetzen lagunduko dizutenak.

  1. Diagnosi-fasea:
Hasteko, test motako 65 galdera dituen galdetegi bat erantzun beharko duzu. Galdera horien bitartez, aurrez aipaturiko faktoreak aztertzen dira, diagnosi bat burutu ahal izateko. Asko dira probatu duten enpresak. Izan ere, beren denborako 10 minutu bakarrik emanez, beren lehiakortasun-maila ezagutu ahal izan dute. Diagnosi horretan bost eremu ebaluatzen dira:

- Negozio-aukera berrien identifikazioa eta ustiapena

- Berrikuntzaren kudeaketa, ikuspuntu ireki eta sistematikoetatik abiatuta

- Merkatu globalen irekiera

- Pertsonen protagonista rola

- Finantziaziorako iturri estrategikoen erabilera

  1. Aholkularitza-fasea:
Fase honetan testeko emaitzak alderatzen dira, eta oinarri bakoitza hobetzeko aukera desberdinak aztertzen dira.
  1. Planifikazio-fasea:
Behin oinarri bakoitza hobetuko duten aukerak aztertuta, ekintza-plan bat lortu ahal izango duzu, zure lehiakortasun-posizioaren bilakaera neurtzeko mugarriak izango dituena. Plan horri esker, lehiakortasun-hobekuntzarako ildo berriak irekiko dituzu zure enpresarentzako, eta horretarako behar duzun finantziazioa lortu ahal izango duzu.

Nori zuzenduta dago compyte?

Startup-ak: 5 urte edo gutxiagokoak, ondoz ondoko 3 urtetan zehar fakturazioan %20a baino gutxiagoko hazkundea izaten dute oinarri teknologikoa dute enpresa hauek.

Gazelak: 5 urte baino gutxiago izaten dituzte, baina ondoz ondoko 3 urtetan fakturazioan %20a baino gehiagoko hazkundea izaten dute.

- Hazkunde altukoak: 5 urte baino gehiago izaten dituzte, eta ondoz ondoko 3 urtetan fakturazioan %20a baino gehiagoko hazkundea izaten dute.

- Helduak: 5 urte baino gehiago izaten dituzte, baina ondoz ondoko 3 urtetan fakturazioan %20a baino gutxiagoko hazkundea izaten dute.

- Estrategikoak: Ondoz ondoko 3 urtetan fakturazioan %20a baino gutxiagoko hazkundea izaten dute.

Compyte testa betetzeko aholku batzuk

- Komeni da testa erantzungo duenak organizazioaren ikuspegi orokorra izatea, eta, gainera, fakturazioa, organizazioaren jabetzari buruzko informazioa, eta abarreko adierazleei buruzko informazio zehatza ere izatea.

- Ez dudarik izan eta kontsultatu Laguntza, galderaren batek interpretazioren bat baino gehiago izan balezake.

- Behin baino gehiagotan egin dezakezu, izan ere, baliteke zure organizazioko baldintzak aldatzea eta lehiakortasunak berak ere bilakaera jasotzea.

 


Zein da zure erreakzioa?