Zure enpresak chatbot bat behar al du?
2017-08-30
Zure enpresak chatbot bat behar al du?
Chatbot bat laguntzaile birtual bat da; Apple-en Siri, Amazonen Alexia edo Renferen Irene dira ezagunenetako batzuk. Uste da 4.0 Iraultza etorrerarekin, enpresen % 85ek izango duela bere bezeroei laguntzeko laguntzaile birtual bat.Chatbotak dituzten enpresak:Renfe: Irene bere laguntzaileak tren-txartel bat erosteko edo aldatzeko jarraitu beharreko urratsak azaltzen dizkizu, eta lagundu egiten dizu eragiketa bat egiterakoan arazoren bat baldin baduzu.
Taco Bell: Enpresa horren chatbotak jasotzen dituen eskariak kudeatzen ditu.
Twitter: Bere chatbotak tuiteatu egiten du lurrikara bat gertatzen denean.
Facebook: Sare sozial horrek harago jo du, eta garatzaileei ireki dizkie chatbotak. Garapen-kit antzeko bat sortu du (nola eraikitzen diren azaltzen duen dokumentazioa) plug-in batzuekin batera diseinatzeko, bere bezeroen webgunean ezartzeko helburuz.
Zer egin ahal izango da Facebooken chatbotekin:
- Testu-mezuak bidali eta jaso
- Irudiak eta ekintzarako deialdiak (oso erabilgarriak komertzioetarako)
- Beren mezu-harietarako ongietorriko pantaila konfiguratzea
- Chatbot konplexuagoak eraiki: Hizkera naturalaren asmoa interpretatu ahal izango dute, eta etengabeko ikaskuntza, denborarekin hobetzen joateko
Bezeroek nahiago dituzte chatbotak, sortzen zaizkien gorabeherak konpontzeko
Oraindik duda-mudan baldin bazaude, baliteke Aspect konpainiak egindako Bezeroen Esperientzia Indizeak zalantza horiek uxatzen laguntzea:
-% 69k dagoeneko erabiltzen du chatbot bat edo laguntzaile automatizatu bat, gutxienez hilabetean behin
-Inkestatuen % 75k nahiago du chatbotak erabiltzea enpresekiko hartu-emanetan, zailtasun txiki eta ertaineko eragiketetan
-% 88k espero du chatbot batekiko hartu-emanaren testuingurua ez galtzea agente fisiko batekin hitz egitera pasatzen badira
-Hiru kontsumitzailetik bik dio gusturago sentitzen dela –bere buruarekin eta enpresarekin– kontsulta bat edo arazo bat bere kabuz konpontzen duenean, bezeroarekiko arretarako pertsona baten laguntzarik gabe.
Zein da zure erreakzioa?