Zure enpresan Datuak Babesteko delegatua kontratatu beharrean zaudete?

Zure enpresan Datuak Babesteko delegatua kontratatu beharrean zaudete?

2 min.

Zure enpresan Datuak Babesteko delegatua kontratatu beharrean zaudete?

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor (DBEO) berria indarrean sartu zenetik, enpresa askok plantillan Datuak Babesteko Delegatua (DBD) sartu behar izan dute. Zure enpresan DBD bat eduki behar duzun jakin nahi baduzu, erregelamendu berriak zer dioen azalduko dizugu.

Datuak Babesteko Delegatua hartu behar duten enpresak

- Datu pertsonalak normalean edo sistematikoki lantzen dituzten enpresak edo erakunde pribatuak, datuen bolumena edozein izanda ere.

- Datu sentiberak erabiltzen dituzten erakundeak; hala nola, ideologia, osasuna, erlijioa, jatorri etnikoa edo pertsonen zigor penalak.

- Herri Administrazioak.

Araudi berriak ez du bereizketarik egiten eteen eta enpresa handien artean, DBD bat izateko orduan, profil hori sartzeko baldintza datu-motan oinarritzen baita.

Gogoratu zure enpresa DBD bat izatera behartuta badago eta ez baduzu hartzen, 20 milioira bitarteko zigorrak izan ditzakezula edo urteko fakturazioaren %4a enpresa handien kasuan. Zenbait konpainiak Datuak Babesteko Delegatuaren zerbitzuak enpresaz kanpo kontratatzea aukeratu dute, plantillan sartu gabe; hori beste aukera bat da.

Datuak Babesteko Delegatuaren profila

- Datuak Babesteko Delegatuaren Ziurtagiria du.

Ziurtagiri horrek egiaztatzen du DBDk prestakuntza bat gainditu duela DBD Ziurtagiri Eskemaren edukiekin, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (DBEA) sustatuta. Normalean, prestakuntza horiek ematen dituztenak zibersegurtasunean eta zuzenbide digitalean espezialistak dira.

- Zuzenbidean ezagutza espezializatuak.

- Datuak babesten aditua.

Datuak Babesteko Delegatuaren funtzioak

Datuen tratamenduan aplikatuko diren segurtasun-neurriak planifikatzea.

- Zure enpresak burutzen dituen datu pertsonalen tratamendu guztien barne erregistroa egitea.

Datu Pertsonalen Babesan Inpaktuaren Ebaluazioa (DPBIE) egitea, gerta daitezkeen arriskuak prebenitzeko: datuen ihesa, e.a.

Datuak babesteko erregelamendu berria betetzeko egin beharreko aldaketa nagusiak Maiatzean azaldu genizun moduan, zure enpresak DBD bat sartu behar ez badu ere, gogoratu zeintzuk diren burutu behar dituzun aldaketa nagusiak:

– Argi eta garbi zehaztu datuak zein helburutarako eskatzen dituzun.

– Bildu soilik helbururako beharrezkoak diren datuak.

– Bildu bezeroaren berariazko baimena.

– Ez ezarri aurrez markatutako laukirik.

– Eman datuak zure lehiakideei formatu eskuraerrazean: eramangarritasun-eskubidea.

– Ezarri datuak ezabatzeko protokoloa, eskatzeko zegoen helburua amaitutakoan: ahazteko eskubidea

– Kontrolatu zehatz-mehatz nori uzten dizkiozun datuak. Egiaztatu araudia betetzen dutela (aholkularitza-etxeak, konponketa-enpresak, sinadura informatikoak,…).


Zein da zure erreakzioa?