Zure enpresan eguzki-plakak jartzeko gida

Zure enpresan eguzki-plakak jartzeko gida

6 min.

Zure enpresan eguzki-plakak jartzeko gida

Energia berriztagarrien artetik, eguzki-energia fotovoltaikoa egin da ezagunen bai enpresetan, bai etxeetan, eraginkorra delako edo epe luzera errentagarria delako, besteak beste. Hala ere, banakakoak izan, eguzki-baratzeetan bildutako multzoak izan, eguzki-instalazio fotovoltaikoak bereziki babestu behar dira, kalte potentzialak jasateko arriskua izaten baitute eta kalte horiek eragin garrantzitsua izan baitezakete energia sortzeko ahalmenean. Gaur egun, Europako Next Generation EU funtsaren barruan hainbat deialdi daude instalazio fotovoltaikoen bitartez energiaren autokontsumoa sustatzeko.

Zertan datza energia fotovoltaikoa?

Eguzki-energia fotovoltaikoa energia berriztagarri mota bat da; eguzkitik jasotzen den energia elektrizitate bihurtzen da eguzki-plaken bitartez, eta elektrizitate hori autokontsumorako erabil daiteke etxeetan eta jabekideen erkidegoetan, industria ugaritan edo nekazaritza-jardueretarako. Eguzki-instalazio fotovoltaiko bat dutenek % 50etik % 75era bitarte aurrezten dute, batez beste, argiaren fakturan.

Bi eguzki-instalazio mota daude:

  • Eguzki-instalazio isolatua: sare elektrikorako sarbiderik ez dagoen tokietan energiaz hornitzeko aukera ematen du, hala nola landaguneetan. Sorgailu bat behar izaten da energia-premia osagarriak izanez gero.
  • Sarera konektatutako eguzki-instalazioa: sistema fotovoltaiko hibridoa dela esan daiteke, eguzki-plakak eta sare elektriko konbentzionalerako sarbidea ditu eta. Abantaila nagusia da une jakin batean energia estra behar izanez gero, eguzki-instalaziotik iristen den energia sare elektriko tradizionaletik datorrenarekin uztartu daitekeela.

Abantaila horretaz gain, eguzki-energia fotovoltaikoaren alde egiteak alde on hauek ditu:

  • Ugaria da, garbia eta agortezina.
  • Espainian egun eguzkitsu asko izaten direnez, instalazio fotovoltaiko bat nahikoa izan daiteke kontsumo-premia guztiak betetzeko beharrezkoa den elektrizitatea sortzeko.
  • Ez da garraiatu behar, kontsumituko den toki berean sortzen baita.
  • Eguzki-panelen bizitza erabilgarria 30 urte izaten da, batez beste, eta ez dute mantentze-lan handirik eskatzen.
  • Planetaren jasangarritasunerako mesedegarri dira, ez dutenez CO2 gasik isurtzen atmosferara.

Instalazioa jartzeko laguntzak

Gaur egungo energia-sistema % 100 berriztagarria den sistema bihurtzea da Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren funtsezko zutabeetako bat, plan hori izanik Europako Next Generation EU funtsetako laguntzak eskuratzeko Espainiako estrategia. Horretarako, 2026. urtera arte hainbat deialdi argitaratuko dira energia berriztagarrien erabilera zabal dadin, autokontsumoko instalazioen zabalkundea sustatzearren.

Oraingoz, horrekin lotutako arau nagusia 477/2021 Errege Dekretua da, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarri-programak egikaritzeko autonomia-erkidegoei laguntzak zuzenean ematea onartzen duena. Errege Dekretu horren arabera, 660 milioi euro (1.320 milioi euro ere izan daitezke) aurreikusi dira energia berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetarako, energia biltegiratzeko eta klimatizaziorako dirulaguntzak emateko. Hainbat autonomia-erkidego hasiak dira laguntza horiek banatzeko deialdiek argitaratzen, duela hainbat hilabete.

2026.urtera arte indarrean izango diren zuzeneko dirulaguntza-programei dagokienez, enpresen ikuspegitik begiratuta, instalazio fotovoltaiko bat eraikitzeko kostuen % 15, gutxienez, lagunduko da diruz enpresa handien kasuan, eta, mikroenpresen kasuan, berriz, kostu horren % 45, gehienez. Enpresa ertainek % 25eko dirulaguntza jasoko dute. Biltegiratzeari dagokionez, kostuen % 45 lagunduko da diruz enpresa handien kasuan, % 55 enpresa ertainen kasuan, eta %65 mikroenpresen kasuan.

Nolanahi ere, laguntza horiek ahalik eta baldintza onenetan jasotze aldera, bankuen sektoreak eskain dezakeen aholkularitza profesionala jasotzea funtsezkoa izan daiteke. Laboral Kutxa bankuaren kasuan, esate baterako, enpresetarako finantzaketa-aukerak identifikatzen adituak gara, eta horrelako deialdietan eskaerak aurkezteko garaian enpresen ondoan eta laguntzen egoteaz gain, segurtasuna eta ziurtasuna ematen diegu.  Informazio gehiago lortzeko, sar zaitez  LABORAL NEXT plataforman, Next Generation funtsekin lotutako dirulaguntzei buruzko aholkularitzarako berariaz sortu dugun plataforma da eta. 

Instalazio fotovoltaikoaren asegurua egitea

Zure negozioan edo enpresan eguzki-plakak jartzea erabaki baduzu, plakak babesteko aliatu onena aseguru bat izan daiteke, baldin eta eguzki-instalazio fotovoltaikoa esaten zaion instalazioan sartzen den eta instalazio hori osatzen duen elementu oro estaltzen badu. Horregatik, ezer baino lehen, zure negozio-polizan zer sartzen den aztertu behar duzu eta, zalantzarik izanez gero, jar zaitez kontratua egin dizun erakundearekin harremanetan.

Kontuan izan behar da negozio-poliza guztiek ezin dutela estaldura osoa eskaini, instalazio horiek nahiko berriak direlako oraindik. Beraz, horrelako instalazioetarako berariazko aseguruak ere badira, eguzki-plakak ez ezik, instalazioko osagai guztiak ere estaltzen dituztela: transformadoreak, kontrol-ekipoak, inbertsoreak, TB kamerak eta, laburbilduz, horrelako instalazio bat funtzionarazten duen oro.

Estaldurei dagokienez, hedadura oso zabala duen asegurua da; izan ere, besteak beste, honako gertaera hauek estal ditzake: kalte elektrikoak, makineriaren matxurak, lapurreta (baita kobrezko eroale elektrikoen lapurreta ere), kristalak puskatzea, erantzukizun zibila edo zerbait puskatu delako, lapurreta bat izan delako edo matxura bat gertatu delako instalazioa erabili ezin izateak eragindako irabazien galera.

Zure enpresak horrelako instalazioen muntaketa-lanak egiten baditu, muntaketa-prozesua hasiera-hasieratik entregatzen den arte babesten duten aseguru zehatzak ere badira, eta babes handia ematen dizute muntatzean akatsik eginez gero, ezinbesteko arrazoien aurrean (hala nola haizea, euria, kazkabarra edo gaintentsioak), baita trebetasunik ezagatik eta sabotajeen aurrean ere.

Laboral Kutxan, etengabeko hobekuntzan eta energia-iturri jasangarriagoak bilatzen laguntzen diegu enpresei. Alde batetik, finantzaketa eskainita, autokontsumorako eguzki-plakak instalatzeko den eta pertsona juridikoei zuzentzen zaien mailegu espezifiko baten bitartez.

Bestetik, enpresen ondarea babestuta, aseguru espezifikoen kontratazioaren bitartez. Horregatik, gure lantaldeko kideak merkataritzako aseguruetan espezialistak dira, eta zure beharrekin bat datorren aukera onena aurkitzen lagunduko dizute.


Zein da zure erreakzioa?