13.700 lagunek baino gehiagok erabiltzen dute jada LABORAL Kutxa Pay, mugikorretik mugikorrera dirua bidali eta jasotzeko

13.700 lagunek baino gehiagok erabiltzen dute jada LABORAL Kutxa Pay, mugikorretik mugikorrera dirua bidali eta jasotzeko

2 min.

13.700 lagunek baino gehiagok erabiltzen dute jada LABORAL Kutxa Pay, mugikorretik mugikorrera dirua bidali eta jasotzeko

Erabilerraza, doakoa eta oso probetxugarria. Horrelakoa da LABORAL Kutxa Pay, mugikorretik mugikorrera dirua bidali eta eskatzeko aplikazioa. Urriaren hasieran plazaratu genuen eta sekulako arrakasta lortu du dagoeneko. Ez da harritzekoa, izan ere, asko errazten du opariak edo jarduerak taldean antolatzea, transferentziak egiteko kontu-zenbakiak eskatzen ibili beharrik ez dago eta komisioak saihesten ditu.

13.700 lagunek baino gehiagok erabiltzen dute

LABORAL Kutxa Pay, banku-sistema osoaren oniritzia duen Bizum zerbitzuak sustatutako aplikazioa da, eta gaur egun 13.700 erabiltzailetik gora ditu. Espainian 153.800 lagunek erabiltzen dituzte Bizumen oinarritutako aplikazioak, hau da, sistema horretan erregistratuta dauden lagunen % 8,9ek LABORAL Kutxaren aldeko hautua egin dute. Merkatu-kuota horrek gure aurreikuspenak gainditu ditu eta pozarren gaude. Azken finean horretarako gaude, probetxugarri izateko!

Jende gehienak dirua bidaltzeko erabiltzen du

LABORAL Kutxa Payren bidez, aplikazioa instalatuta duen edonori –bere finantza-erakundea edozein dela– dirua bidal diezaiokegu, eta dirua eskatzeko ere erabil dezakegu, tartean zorren bat badago. Oraingoz, batez ere dirua bidaltzeko erabiltzen da. Urriaren 3tik aurrera, sistema 4.900 aldiz baino gehiagotan erabili da dirua bidaltzeko, eta eskatzeko kasuak, berriz, 1.000tik gora izan dira. Hilabete eskasean, LABORAL Kutxa Payn izena emanda duten erabiltzaileek 220.000 euro baino gehiago bidali dituzte eta beste 39.000 euro inguru eskatu dituzte. Diru hori transferentzia bidez ordaindu izan balitz, komisioak ordaindu beharko zituen, hortaz, LABORAL Kutxa Payrekin gure bezeroek aurrezteko modua ere izan dute.

Deskarga ezazu LABORAL Kutxa Pay eta has zaitez berehala erabiltzen!

Ikusten duzunez, sistema honekin oso erraza da dirua eskatzea, bidaltzea edo itzultzea. Sistema segurua, erraza eta doakoa da. Has zaitez ba erabiltzen, berandu baino lehen! Behera karga ezazu Google Playtik edo Appleren dendatik, eta aurreztu lanak eta komisioak.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Teknologia