146.8 milioi euskal industriaren I+Grako
2016-05-19
146.8 milioi euskal industriaren I+Grako
Espezializazio eta merkatura orientazio handiagoa, eragileen eta enpresen arteko lankidetza hobea eta giza kapital ikertzailea gehitzea lortzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak I+G industrialari laguntzeko lau programa jarri ditu martxan 146.850.000 euroko zenbatekoarekin, diru-laguntza itzulezinen bitartez. Programak honako hauek dira: Hazitek, Elkartek, Berrikertu eta Emaitek Plus.
HAZITEK: Enpresa industrialak buru dituzten proiektuen garapena
Etorgai, Gaitek eta NET ordezkatzen ditu.
Aurrekontua: 68 milioi euro
Modalitateak:
- Proiektu lehiakorrak:
- Proiektu berrien garapena sustatuko duten I+G proiektuak. Horiek produktu originalak izan behar dute, eskura ditugunak baino hobeak merkatuko eskaerei erantzuteko.
- Oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresa berrien abiaraztea: Ildo honetara 38 milioi euro bideratu dira. Aintzat hartuko da enpresan gaikuntza zientifiko eta teknologiko handia duten langileen parte-hartzea.
Onuradunek egin beharreko gutxienezko inbertsioa 100.000 eurokoa da.
2. Proiektu estrategikoak:
- ZTBP2020ko espezializazio-eremuetan, lankidetzan bahiz bakarka, gauzatutako izaera estrategikoko I+G proiektuak garatzea 30 milioi euroko zenbatekoarekin.
Onuradunek egin beharreko gutxienezko inbertsioa: 4 milioi eurokoa izango da.
Xedea: Enpresen eta eragileen artean lankidetza sustatzea eta heldutasun teknologikoko maila altua lortzea, TRL3aren baliokidea industria-ikerkuntzan eta TRL6aren baliokidea Garapen Esperimentaleko jardueretan.
ELKARTEK: Lankidetzazko ikerketa alor estrategikoetan
Aurrekontua: 24 milioi euro
Modalitateak:
1. Oinarrizko ikerketako lankidetza-proiektuak: Helburua RIS3aren espezializazio-eremuetako ezagutzak zabaltzea
Aurrekontua: Diruz lagundu daitezkeen proiektuek, gutxienez, 500.000 euro eskatuko dituzte.
2. Industriarako potentzial handiko ikerketa-proiektuak ZTBES-ko (zentro teknologikoak, CIC / LIZak, Enpresako I+G Unitateak eta abar) trakzio- eta merkaturatze-indar handiko Enpresako I+G Unitateak izango dira proiektu-buru.
Inbertsioa: Gutxienez, 100.000 eurokoa.
Xedea: ZTBES-ko eragileek lankidetzan gara dezaketen oinarrizko- eta industria-ikerketari laguntzea.
Deialdiaren dataren ondoren abiaraziko diren proiektuak soilik izango dira onuradun.
3. Interes bereziko ekintza osagarriak:
- Eskaera/Eskaintza bitarteko agenteek eta Zientzia, Teknologia eta berrikuntza hedatzeko agenteek garatuko dituztenak azterketak egiteko eta zaintza teknologikorako.
-Jarduera hauekin honako hauek bultzatu nahi dira:
- lankidetza
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako estrategiari buruzko jardunaldiak jendarteratzea
- I+G+b nazioartekotzeko jardueretan parte-hartzea sustatzea
EMAITEK PLUS: Zentro Teknologikoen eta LIZen sistema indartzea
Aurrekontua: 52,6 milioi euro
Xedea: Zentro Teknologikoak eta Lankidetzazko Ikerketa Zentroak finantzatzea haien jardueraren emaitzak ebaluatuz, emaitzei begirako zentroen eredu berriarekin bat eta zentro bakoitzaren jarduera-planei erreparatuz. Gehienezko diru-laguntzak I+Gko ustiapenaren diru-sarreren %27,5ekoa izango da zentro teknologikoetan, eta %55ekoa LIZetan.
BERRIKERTU: giza kapital ikertzailearen hobekuntza
Aurrekontua: 2,2 milioi euro
Xedea: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresetan eta eragileetan giza kapital ikertzailea gehitzea, ikertzaileak kontratatzeko diru-laguntza itzulezinez baliatuz.
Zein da zure erreakzioa?