2050. urtean ekonomiaren liderrak izango diren 10 herrialde
2017-06-06
2050. urtean ekonomiaren liderrak izango diren 10 herrialde
Nola aldatuko da munduko ordena ekonomikoa? PwC-k egindako txostenaren arabera, Espainiak apurka-apurka pisua galduko du nazioarteko kontzertu ekonomikoan, eta 2050. urtean, jada ez da egongo munduko hogei ekonomia handiren artean. Italiak izango du jaitsiera handiena, bederatzigarren postutik hogeita batera igaroko baita.
Txosten hau egiteko, aholkularitzak oinarri hauek erabili ditu:
- faktore demografikoak
- lan-merkatuaren kalitatea
- garapen teknologikoa
- kapitalaren pilaketa.
Parametro horiek aintzat hartuta, 33 urte barru herrialde hauek izango dira munduko ekonomiaren liderrak:
- Txina:
2050. urtean, munduko sailkapen ekonomikoaren buruan egongo da BPGd orokorraren %20arekin, egun duena baino ia bi puntu gehiago.
- India
- AEB
Bigarren postutik hirugarrenera jaitsiko da. Herrialde garatuek beren aberastasuna %1,6 gehituko dutela kalkulatzen da.
4. Indonesia
Zortzigarren postutik 4. postura igoko da. Aurreikuspenen arabera, 2042. urterako herrialde emergente handien taldea batez beste %3,5 haziko da urtean.- Brasil
7. postutik 5. postura igaroko da. Munduko ekonomiaren ranking-ean herrialde emergenteak ez dira igoko egungo potentzia handien garapenaren galera medio, herrialde emergenteek igoko direlako baizik.
- Errusia
- Mexico
Lehen 10 postutan sartuko da. Azterketaren egileek nabarmendu dute per capita BPGd aldetik ekonomia emergenteek atzeratuta jarraituko dutela aurreratuekin alderatuz gero.
- Japonia
- Alemania
5. postutik 9. postura jaitsiko da. Europar Batasuneko ekonomia munduko BPGd-aren %9a soilik izango da 2050. urtean, egun baino portzentajezko sei puntu gutxiago.
- Erresuma Batua
9. postutik 10. postura jaitsiko da. Herrialde garatuetan laneko adinean dagoen biztanleriaren zahartzeak hazkunde ekonomikoa motelduko du.
Txostenaren arabera, Vietnam, Bangladesh edo Nigeria igo egingo dira, herrialde horiek urteko batez beste %5eko hazkunde-proiekzioak baitituzte 2050. urtera bitarte.
Zein da zure erreakzioa?