5 aholku webinar eraginkorra sortzeko
2020-09-03
5 aholku webinar eraginkorra sortzeko
Zergatik egin webinarrak zure enpresan?
Webinarren garaian bizi gara: digitalizazioari esker, era guztietako ekitaldi korporatiboak, mintegiak, tailerrak eta hitzaldiak egin ditzake zure enpresak bideo-formatuan. Webinarrek zure marka-posizionamendua hobetu eta bezeroen engagementa edo atxikimendua handitu dezakete urrutitik, erraz eta merke.Baina, nola lortu dezakezu zure webinarrak, praktikoak ez ezik, eraginkorrak ere izatea? Aholku hauek lagunduko dizute baliabide hori marketin- eta salmenta-tresna boteretsua izan dadin.
Zehaztu zure helburuak eta egin plangintza ona
Webinarraren eraginkortasuna plangintza onaren mende dago. Hori dela eta, garrantzi handikoa da aldez aurretik erabakitzea zer helburu lortu nahi duzun:
- Produktu berri bat ezagutaraztea.
- Zure bezeroak finkatu eta haiekin elkarreragina izatea.
- Gai jakin bati buruz duzun ezagutza erakustea.
Hortaz, gai nabarmenak aukeratu behar dituzu, helburu horri lotutakoak eta betiko gaurkotasunekoak. Horrez gain, formatua aukeratu behar duzu: bakarrizketa ala eztabaida izango den eta zenbait iraungo duen.
Prestatu edukia eta aukeratu pertsona egokia
Zure publiko potentziala espezializatuta dago, eta, horregatik, ondo prestatu behar duzu transmititu beharrezko informazioa, interesgarria izan dadin. Arau orokor gisa, hau izan behar da oinarrizko egitura:
- Zeure burua aurkeztu eta esango duzunaren aurrerapen laburra eskaini behar duzu, alderdi praktikoan arreta jarrita.
- Zeure burua aurkeztu ondoren, gaiari heldu behar diozu bete-betean, edukia argituko duten eta ikus-entzuleentzat aberasgarriak diren adibideak, pasadizoak eta datuak erabiliz.
- Galderak eta zalantzak. Bertaratuekin elkarreragina izateko aukera ematen dizun softwarea aukeratzen baduzu, aprobetxatu aukera hori eta adi egon une horretan, eztabaida interesgarriak zabaldu eta negozio-aukerak sortu daitezkeelako.
Mintegia emateko arduradunak, hitz egin beharreko gaian aditua ez ezik, ezaguna eta komunikatzeko dohainen jabe ere izan behar du.
Aukeratu zure webinarretarako tresna egokia
Gaur egun hainbat software daude, komunitate nahiko handi bati webinarrak emateko egokiak direnak. Hona hemen batzuk:
- Zoom. Ezagunenetako bat da. Hainbat plan ditu, mila parte-hartzaileraino sartu ahal izateko.
- GoToWebinar. Gehien erabiltzen den tresnetako bat da, eta, ordainpekoa bada ere, oso erabilgarria da. Merezi du, ekitaldi asko egiten badituzu.
- Webex. Windowsekin eta iOSekin bateragarria da, gailu mugikorretan erabil daiteke eta 300 parte-hartzaile inguru har ditzake.
- Anymeeting. Aplikazio honek ia 200 lagun elkartzeko aukera ematen dizu. Hauek egin ditzakezu haren bidez: pantaila partekatu, bilera audioan eta bideoan grabatu, inkestak sortu eta emaitzak ebaluatu, txosten xehetuak eskuratuz.
- Google Hangouts. Googleren doako tresna horren bidez, bideokonferentziak egin ditzakezu dozenaka kontakturekin, baita Google Docs-ekin lan egin, pantaila, artxibategiak eta oharrak partekatu eta txateatu ere.
Sortu berariazko landinga eta sustatu ekitaldia
Zure webinarra taxuzkoa izatea nahi baduzu, berariazko landing page bat diseinatu behar duzu, interesdunak erregistratzeko eta mintegiari eta hizlariari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzeko.
Plataforma batzuek erregistro-orrialde bat sortzeko aukera ematen dute, baita zure enpresaren zerbitzarietan ostatatutako inprimaki laburra eta zure logo korporatiboarekin pertsonaliza dezakezun gonbidapena bidaltzeko mezu elektronikoa sortzekoa ere.
Landinga sortzea bezain garrantzitsua da webinarra sustatzea zure enpresaren tresna digitalen bidez, bai blogean eta sare sozialetan (batez ere, LinkedInen) aurretik postak argitaratuz, bai bestelako eduki osagarriak eginez, hala nola bideoak eta infografiak. Webinarra estrategikoa bada zure enpresarentzat, marketineko posta elektronikoko edo SMMko (Social media Marketingeko) kanpaina bat erabil dezakezu osagarri modura.
Egiaztatu dena webinarra egin eta saioa grabatu aurretik
Hasi baino lehen, erabili arotzaren araua: «neurtu bi aldiz eta moztu behin». Egiaztatu estekek ondo funtzionatzen dutela, atzealdea eta argiztapena egokiak direla, soinua zuzena dela… eta ireki saioa hasi baino minutu batzuk lehenago, bertaratuak «lekua hartuz» joan daitezen.
Bukatu ondoren, bihurtu saioa grabazio, bertaratuek berrikusi eta saioa jarraitzerik izan ez dutenei bidali ahal izateko. Horrez gain, kontuan izan ekitaldi korporatibo hauen bideoen bidez material ona atera dezakezula zure enpresarentzako sustapenak egiteko.
Kontuan izan horrelako ekitaldietan parte hartzen dutenak pertsona kualifikatuak direla, zure sektorean interesatuak, eta, beraz, bezero potentzialak, zure enpresak zer eskain diezaiekeen jakin nahi dutenak. Beraz, aprobetxatu aukera eta prestatu zure webinarra garaiz. Webinarren adibide batzuk ikusi nahi badituzu, sartu IEBSchoolen YouTubeko kanalean.
Zein da zure erreakzioa?