5 sarrera zozkatuko ditugu “1.000 ahots kantari” Fair Saturdayren inaugurazio-ekitaldi ikusgarrirako

5 sarrera zozkatuko ditugu “1.000 ahots kantari” Fair Saturdayren inaugurazio-ekitaldi ikusgarrirako

3 min.

5 sarrera zozkatuko ditugu “1.000 ahots kantari” Fair Saturdayren inaugurazio-ekitaldi ikusgarrirako

Hemen da jada. Hainbat hilabeteko prestaketaren ondoren eta azken hitzordutik hona urtebete igaro eta gero, azaroaren 24an, larunbatean, Fair Saturday itzuliko da. Eragin soziala duen kultura-mugimendu horrek LABORAL Kutxaren babesa du eta bezperan jarriko da abian musika-ekitaldi ikusgarri batekin. Imajinatzen duzu musikaren historiako kanta ezagunenetako batzuk 1.000 ahotsek abestea? Bada, ez imajinatu, bizi ezazu zuzenean, zozkatzen ditugun 5 sarrera bikoitzetako bat lortuta.

1.000 ahots batera kantari: Itoiz, Benito Lertxundi, “We are the world” eta “Les choristes”, besteak beste

Ahaztezina izango da. Ikus-entzunezko ikuskizun horrek musikaren historiako kanta ezagunenetako batzuk ekarriko dizkigu, punta-puntako kantari eta musikarien eskutik. Bilboko Udal Musika Banda, Rossini Abesbatza, Bilboko Korala eta UPV-EHU Abesbatza batera arituko dira agertokian, José Rafael Pascual Villaplanak zuzenduta, eta Bizkaia osoko 300 korista nahiz punta-puntako artistak elkartuko zaizkie, hala nola Benito Lertxundi, Marta Ubieta sopranoa eta Eley duoa.

Ostiralean, azaroak 23an, izango da, eta zozkatuko ditugun 5 sarrera bikoitzetako bat lortzeko zure datuak inprimakian utzi besterik ez duzu egin behar. Irabazleetako bat bazara, harremanetan jarriko gara zurekin eta azalduko dizugu zer egin behar duzun une ahaztezin horietaz zuzenean goatzeko: Carl Off-en O Fortuna mila ahotsek kantatuta edo Les choristes filmeko musika-gaia 300 haurrek baino gehiagok kantatuta, besteak beste.

Hona hemen soinuaren aurrerapen bat eta ikuskizunaren datu guztiak. Ez da plan txarra ostiralerako, ezta? Bada, lortu sarrera horietako bat edo erosi 15 euroan. Gogoratu Fair Satuyrdayrentzat dela. Eragin soziala duen kultura-mugimendu global horrek mundu zabaleko hirietan antolatu ditu ekitaldiak azaroaren 24an, larunbatean, gizarte-helburuetarako dirua biltzeko asmoz.

Fair Saturday Arabara iritsiko da aurten

Katalunian, Bizkaian eta Andaluzian, baina baita Ingalaterran, Italian, Perun eta Eskozian ere. Fair Saturdayk 12 egoitza izango ditu aurten mundu zabalean eta beste askotan ere antolatuko ditu ekitaldiak. Besteak beste eta lehen aldiz Arabara ere iritsiko da nazioarteko mugimendu hau, LABORAL Kutxaren babesari esker.

Zuregandik hurbil zer antolatu den jakiteko, ekitaldi guztiak jasotzen dituen aplikazioa kontsultatu besterik ez duzu egin behar:  kontzertuak, ikuskizunak, erakusketak, poesia-irakurketak, lantegiak... baduzu non aukeraturik larunbat bikaina igarotzeko eta gizarte-helburu bati laguntzeko.

Urtero Black Fridayren ondoren

Fair Saturday edo Bidezko Larunbata Black Friday edo Ostiral Beltzaren ondoren dator. Egun famatu hori —Black Friday— Estatu Batuetan sortu zen, eta azken urteetan mundu zabalean hedatuz joan da, deskontua eta prezio bereziak eskainiz Gabonen aurreko kontsumoa eta erosketak sustatzeko. Fair Saturdayk, berriz, guztion ongizatea, hein handi batean, guztion ekarpen solidarioaren mende dagoela gogorarazi nahi digu.

 Eta LABORAL Kutxan ados gaude horrekin. Horregatik, 2014an Euskadin jaio eta oso denbora laburrean nazioartera zabaldu den mugimendu hori babestuko dugu. 2016an, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Zea Maysek, Ken Zazpik eta Doctor Deseok eskainitako kontzertu gogoangarriaren babesle izan ginen, eta datozen bi urteotan lankidetza estua izango dugu proiektu honekin, gure DNAren zutabeetako bi hartzen baititu barne: kultura eta gizarte-ekintza.

Zuk ere bat egin nahi baduzu, kontsultatu programazioa. Eta ez ahaztu zure datuak inprimakian idaztea, ”1.000 ahots kantari” ikuskizunaz gozatzeko. Ahaztezina izango da. Zain izango gaituzu!


Zein da zure erreakzioa?