Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko azaroa | LK Haurrak

Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko azaroa | LK Haurrak

2 min.

Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko azaroa | LK Haurrak

Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue? 

 

Azaroan, etxean goxo-goxo gozatzeko moduko pare bat gomendiorekin abiatu dugu gure zerrenda: haurren munduan beraien begiradatik ezagutzeko aukera ematen digun saio berri bat, eta inguratzen gaituen mundua, mundu hori osatzen duten landareen hitzetan ezagutzeko aukera ematen digun liburu eder bat. Horrez gain, udazkeneko iluntze luzeak etxetik kanpo disfrutatzeko beste lau gomendio topatuko dituzue azaroko buletin honetan: nazioarteko talderik onenak dakartzan txotxongiloen jaialdi bat; musika estilo diferenteak haurrei hurbiltzen dizkien kontzertu bat; eta bi antzezkizun. Lehenengoarekin eszena liluragarriak ikusi eta entzun ahal izango dituzue. Bigarrenarekin, jakirik gozoenak usaindu eta ia-ia dastatu egiten dituzuela sentituko duzue.

 

🎞️ Telesaila

Txiki egiak

Euskal Herriko 7 eta 10 urte bitarteko haurrak dira Makusik estreinatu duen saio honetako protagonistak, mundua nola aldatuko luketen kontatzen digutenak eta ezkutuko kamerei esker,  beraien erreakzio naturalekin dibertitzen gaituztenak. 

 

📚 Literatura

Ortupoemak (edo baratzeko biztanleen ezkutuko kontuak)

Espainiako Haur eta Gazte literatura Sari Nazionala irabazi eta urte betera, Leire Bilbaok, Yolanda Mosquera ilustratzailearekin elkarlanean, 46 poemekin osatutako lana argitaratu du, natura protagonista duena eta gauza guztiek hitz egiten zekiten garai batera garamatzana. 

 

🎉 Jaialdia

Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia

Azaroaren 21etatik 29ra egingo da aurten Titijijai, eta urtero bezala, nazioarteko lehen mailako taldeen ikuskizunak ezezik, tailerrak eta erakusketak ere programatu dira Tolosan, txotxongiloekin arteari dedikatutako Europako museo bakarra daukan herrian.

 

🎤 Kontzertua

Aupa Strings

Durangoko Musika Hamabostaldiak programatu duen kontzertu honetan biolinak, biolak eta biolontxoloak elkarrizketa bitxia sortuko dute musika klasikoarekin, rockarekin, funkarekin, jazzarekin eta reggearekin, jolasa, antzerkia eta umorea konbinatuz.

 

🎭 Antzerkia

Univers

Azaroak 22an, Barakaldo Antzokian, Kataluniako Engruna taldeak haurrak eta helduak liluratzeko moduko ikuskizuna eskeiniko du, argiaren, soinuaren eta mugimenduaren bidez sortutako paisaia bisualekin mundu leun eta delikatu bat esploratzera gonbidatzen gaituena.

 

🎭 Antzerkia

Xocolat

Azaroaren 29an, Gasteizeko Nazioarteko Antzerki Jaialdiari esker, 2-5 urte bitarteko haurrek txokolatea egiten duen fabrika batera bidaiatu ahal izango dute, eta zer gertatzen den ikusi, langile berri batek dena hankaz gora jartzen duenean eta fabrika jolasleku bihurtzen dutenean. 


Zein da zure erreakzioa?