
5000 zuhaitz Vitoria-Gasteiz Hiriburu Berdearentzat
2012-10-02
5000 zuhaitz Vitoria-Gasteiz Hiriburu Berdearentzat
Urrian gaudenez, hilaren 20an zuhaitzen herri-landaketa egingo dela gogorarazi nahi dizuegu. Vitoria-Gasteizko Euskadiko Kutxako sukurtsaletan banatu zituzten zuhaitzak landatuko ditugu, goizeko 11:00etan, Salburuko erantzun berdean (sarrera Viena Kaletik).
Azken hilabete hauetan, Euskadiko Kutxako hainbat bezerok haritz, basa-astigar, elorri zuri, lizar, elorri beltz, masusta eta intsusa beltzen aldaxkak zaindu dituzte. Horiek guztiak, elur-bolekin batera, Salburuko eraztun berdean egongo dira laster.
Hilaren 20an, larunbata, elkar ikusiko dugula gogorarazi ondoren, bidez batez, eskerrak eman nahi dizkizuegu gure ekimenean parte hartzeagatik. Dakizuenez, gure ekimena Vitoria-Gasteiz Hiriburu Berdeari buruzko Itun Berdearen atxikimenduaren baitan dago. Mila esker!
Zein da zure erreakzioa?