AEBera janaria esportatzeko moduaren inguruan ikasitako 9 ikasgai

AEBera janaria esportatzeko moduaren inguruan ikasitako 9 ikasgai

2 min.

AEBera janaria esportatzeko moduaren inguruan ikasitako 9 ikasgai

Duela egun gutxi, LABORAL Kutxak, Euskadiko Elikadura Klusterraren lankidetzarekin, Estatu Batuetarako eginkizun komertziala amaitu zuen, NGA show-ra (AEBeko supermerkatu independenteen azoka handiena) Euskadiko eta Nafarroako aparteko enpresa-taldea eraman baitzuen.

Helburua zen merkatu handi horretara janaria esportatzeko sekretuak ezagutzea eta han saltzeko beharrezko zubi-lanak eta harremanak egitea. Herrialdean 38.000 supermerkatu daude, eta horietatik %25 National Grocers Association (NGA) Elkartearen bazkide dira; gainerakoak, berriz, banaketaren erraldoiak.

Ekitaldi interesgarri horretara joateko aukera izan nuenez, zuekin partekatu nahi nituzke han ikasitako zenbait ikasgai:

  1. Hemengo produktuak asko interesatzen zaizkie, kalitate altukotzat hartzen baitituzte, eta supermerkatuei AEBeko banaketa-munstroetatik bereizteko balio diete. Beti kalitatezko berriak bilatzen dituzte. Dendaren maila igotzen baduzu, ongi etorria izango zara beti.
  2. Plan bat eduki behar da: ingelesez W daramaten galderak egin itzazu: what, where, when, why, how,… Definitu gabeko planik gabe, ez dizute sinetsiko, eta ez zara urrun iritsiko. Planik ez duzula ikusten badute, produktua ona izan arren, ez duzu salduko.
  3. Garrantzitsuena bezeroa da, ez produktua: kontsumitzailearengana egokitu behar da. Adibide bikainak ikusi ditugu misioko kideen artean. Ez espero berdin edo gauza bera saltzea San Frantziskon eta Donostian. Seth Godinek esaten duen moduan: “ez bilatu bezeroak zure produktuentzat, bilatu produktuak zure bezeroentzat”.
  4. Merkatu oso konplexua: erregulazioa, araudia, estatuen arteko aldeak, fiskalitatea,… zaila da ulertzea, onartzea eta hanka ez sartzea.
  5. Hezi zure denda: azaldu nola prestatzen den zure produktua, zer-nolako onurak dituen osasunerako, eman errezetak, erabiltzeko moduak eta baliabideak, bezeroei azaltzeko aukera izan dezan. AEBetan, dendariek asko hitz egiten dute bezeroekin. Saltzailea konbentzitzen baduzu, bezeroa konbentzituko duzu.
  6. Sariak merezi du: sartzen bazara eta asmatzen baduzu, oso urrun hel zaitezke.
  7. Egon egin behar da, ibili, jendea ezagutu, ekin, ekin eta ekin,… Harreman pertsonalak funtsezkoak dira.
  8. Gure enpresak oso ondo prestatuta daude, profesional bikainak dituzte eta egokitzeko gaitasun eta malgutasun handia dute. Ez dago zailtasunik.
  9. Dirua lortzeko gastatu egin behar da: negozioa ez da doan lortzen, ahalegin handia, denbora, energia eta dirua behar dira! Las Vegas ideia horren muturreko adibidea da, baina erosotasunetik ateratzen den edonor berehala ohartzen da horretaz.

Hemen ikus dezakezue #NGAShow16an egindakoa.

Dagoeneko lanean ari gara 2017ko NGA show-rako misioa prestatzen! Ideia berriak eta nobedadeak aplikatuko ditugu parte hartzen duten enpresek emaitza onena lor dezaten.

Save the date: otsailaren 12tik 15era izango da. Informazio gehiago nahi baduzu, bidali e-maila helbide honetara: laboral.kutxa.empresas@laboralkutxa.com. Gustura lagunduko dizugu.

NGAren slogana kopiatuaz: proud of the past, focused on the future. Edo hemen esaten dugun moduan: beti dago beste urrats bat emateko.


Zein da zure erreakzioa?