Afrika, maileguak Smartphoneko aplikazioen bitartez ematen diren lekua

Afrika, maileguak Smartphoneko aplikazioen bitartez ematen diren lekua

2 min.

Afrika, maileguak Smartphoneko aplikazioen bitartez ematen diren lekua

Aurreko artikulu batean ordainketak Smartphoneak erabiliz egiten dituzten erabiltzaile gehien duen herrialdeen artean Kenya aipatzen bagenuen, orain, berriro ere herrialde horretaz eta Afrikako beste hainbat herrialdez hitz egingo dugu; izan ere, han, kredituak eskatzeko aplikazioen erabilera hedatzen ari da bankura joanda eskatu ordez. Aplikazio horiek, Silicon Valley-ko start up-en bitartez sortuek, Smartphone bidez maileguak eskatzen dituztenen arriskuak baloratzen dituzte eta kredituak interes-tasa baxuagoan itzultzen dira.

Mailegua emateko arriskua nola balioztatu daiteke?

Badira ordainketak egitearekin edo ez egitearekin korrelazioa duten portaera-patroi batzuk. Horretarako, aplikazio horietako algoritmoek honako hauek hartzen dituzte kontuan:

-  Posta elektronikoak

-  GPS koordinatuak

-  Gizarte-sareetako argitalpenak

-  Erosketen ordainagiriak

-  Erabiltzaileak sakelako telefonoa zenbateko sarritasunarekin birkargatzen duen

-  Jasotako mezu-kopurua

-  Egun batean egiten duen kilometro-kopurua

- Euren telefonoetan kontaktuak nola gehitzen dituen –abizenak sartzen baditu, erabiltzailearen ordainketa-ahalmena handiagoa izango da–.

-  Deiak zein ordutan egiten dituen

-  Ausazko jokoetan apusturik egiten al duen

Informazio hori guztia erabiltzailearen baimenarekin biltzen da. Aplikazioa deskargatzean eta mailegu bat eskatzean, aplikazio horrek mailegua eman edo ez erabakitzeko behar dituen datu guztiak iraultzen ditu.

Kredituak emateko aplikazioak garatu dituzten enpresak:

-Branch.co: Konpainia horrek Android-erako aplikazio bat garatu du, erabiltzaile kenyarrei kreditua eskatzea, onarpena lortzea eta funtsetara berehalakoan sarbidea erraztea ahalbidetzen diena. Maileguaren bataz bestekoa 30 dolarrekoa da eta kobratzen duten interesa %6 - %21 bitartekoa izango da. Itzulketarako epea aldakorra da, hiru aste eta sei hilabete bitartekoa izan daiteke. Start up horrek ausazko jokoetan jokatzen duten erabiltzaileak jokatzen ez dutenak baino ordaintzaile hobeak direla egiaztatu zuen.

-InVenture: Horrek ere kreditua eskaintzen du aplikazio baten bitartez eta maileguak eskaintzeko bere algoritmoak, besteak beste, honako datu hauek hartzen ditu kontuan: deiak egiteko 22:00ak jo arte zain egoten diren erabiltzaileak –ordu horretatik aurrera tarifak merkeagoak baitira– arrisku txikiagoko mailegu-hartzaileak direla.

-Lenddo: Maileguak emateko orduan, kaudimena zehazten du gizarte-sareak aztertuz, horien artean, Facebook, Instagram edo Twitter.

ETEei maileguak aplikazioen bitartez

Indian eta Afrikako beste herrialde askotan, duela hiru hamarkada baino gehiago hedatu ziren ETEentzako mikro-kredituak. Horiengatik ordaintzen den interes-tasa %25ekoa da, batik bat, hartzaileek lekuan bertan bisitatu behar dituztelako mailegu-hartzaileak haiek dirua itzultzeko duten gaitasuna balioztatzeko. Start up-ek, ordea, lekura bertara joan beharra aurreztu dezaketenez, interes-tasa erdian edo hortik behera ere eskaini ditzakete. Interes-tasa baxu hori dela eta, azaleratzen ari diren ekonomiatan, 325 milioitik eta 580 milioira bitarteko pertsona-kopuruari emango zaiela kreditua kalkulatzen da.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Kreditu lerroak