Aholkuak zure txartela (estatuan zein atzerrian) galtzen duzunerako

Aholkuak zure txartela (estatuan zein atzerrian) galtzen duzunerako

3 min.

Aholkuak zure txartela (estatuan zein atzerrian) galtzen duzunerako

Uda heltzen denean erlaxatu egiten gara, batez ere oporretan bagaude. Beroak eta jaiek deskuiduei leku eman diezaiekete. Baliteke hondartzan edo musika-jaialdi batean egotea eta zure txartela ez aurkitzea. Hori bai jokaldi makurra, batez ere atzerrian gertatuz gero. Nola kudeatu egoera hori zure herrialdean edo beste batean?

Txartela galtzean egin beharreko urratsak

Lapurtu dizuten ala galdu duzun jakin aurretik, azkar jardun behar duzu.

  1. Itzali txartela LABORAL Kutxako zure aplikaziotik inork erabili ezin izateko. Gero aurkitzen baduzu, erraz aktibatu ahalko duzu berriz.
  2. Lapurtu badizute, ordea, berehala blokeatu behar duzu inork ez erabiltzeko. Telefono-zenbaki hauetara dei dezakezu:
    • Estatuko lurraldea: 900 929 029
    • Atzerria: +34 943 77 99 09
    • Nazioarteko Visa: +34 91 050 73 30
  3. Beste txartelik ez badaukazu eta denak blokeatuta badaude, ez kezkatu: beste bide batzuetatik atera dezakezu dirua. Zenbait alternatiba eskaintzen dizkizugu eskudirua azkar lortu ahal izan dezazun.

Estatuan dirua ateratzeko alternatibak

Txartela Espainian galdu baduzu, zenbait aukera dauzkazu oporrak eten gabe dirua lortzeko.

  1. LABORAL Kutxaren kutxazain batean dirua txartelik gabe ateratzea

LABORAL Kutxaren hurbileko kutxazain bat, zure mugikorra eta online bankaren aplikazioa behar dituzu. Sakatu «atera dirua txartelik gabe» botoia kutxazainean. Online bankako kodeak eskatuko dizkizu eta une horretan kode bat jasoko duzu mugikorrean.

  1. HALCASH transferentzia

Ez daukazu LABORAL Kutxaren kutxazainik hurbil, baina bai beste entitate baten kutxazain bat. Zure mugikorra eta bi urratseko HALCASH sistema erabiltzen duen kutxazain bat behar dituzu:

  • Online bankatik, Telebankatik edo bulegotik, zuk edo beste edonork HALCASH transferentzia bat egin dezakezue zure mugikorrera.
  • Orduan, HALCASH kutxazain batean dirua ateratzeko, mugikorrean jasotako gakoak sartu besterik ez duzu egin behar.
  1. Dirua leihatilan ateratzea

Leihatilan zure NANa erakutsita atera dezakezu dirua, UNACCeko (Kreditu Kooperatiben Batasun Nazionaleko) kutxa batzuen arteko akordioari esker: Landa Kutxak (Cajas Rurales), Banku Kooperatiboa (Banco Cooperativo) eta Ingeniarien Kutxa (Caja de Ingenieros).

  1. Oraindik tarte batez geratuko zara kanpoan eta txartela erabili behar duzu

Txartela aplikaziotik blokeatzean, ordainketa mugikorrerako ere blokeatuta geratzen da, baina zure telefonoan beste bat erabil dezakezu formatu fisikoan eduki behar izan gabe.

Ordainketa mugikorrerako aukera hori beti eduki ahal izateko, gogoratu LABORAL Kutxako zure txartel guztiak LK-PAY, Apple Pay, Google Pay eta GARMIN PAY aplikazioekin lotu behar dituzula. Horrela, denen kopia bat edukiko duzu mugikorrean. Halaber, Telebankara dei dezakezu txartel berri bat nahi duzun lekura bidal diezazuten. Emateko epea bidaltzen den herrialdearen eta tokiaren arabera aldatuko da.

Informazio gehiago:

  • Telebanka estatuan: 900 929 029
  • Telebanka atzerrian: +34 943 77 99 09

Atzerrirako aholku erabilgarriak

Edozein arrazoirengatik ezin badiezu azaldutako irtenbideei heldu, ez etsi. Badaukazu oraindik dirua lortzeko azken baliabide bat: Correoseko bulego batetik, norbaitek eskudiru-transferentzia bat egin dezake zure izenean.

  1. Lehenik eta behin, online bankan alta emanda egon behar duzu eskainitako aukera guztiak erabili ahal izateko. Oraindik erregistratuta ez bazaude, zatoz gure bulegoetako batera bidaiari ekin aurretik.
  2. Atzerrira bidaiatzen duzun bakoitzean, gomendagarria da zure NANa eta pasaportea eramatea. Horrela, horietako bat ostatu hartzen duzun lekuko kutxa gotorrean utz dezakezu. Oso erabilgarria da baten bat galtzen baduzu. Halaber, zurekin doanak fotokopia bat eraman dezake eta komeni da mugikorrean argazki bat edukitzea.
  3. Ideia ona da dirua eta txartelak zenbait poltsikotan banatzea. Ez eraman diru guztia beti soinean! Txartel bat baino gehiago badauzkazu, gorde bakoitza leku batean. Horrela, galduz edo lapurtuz gero, beste bat erabili ahalko duzu.
  4. Internet badaukazu (datuekin edo sarbide publikoko wifi sare batekin), informazio hau guztia gorde dezakezu behar duzunean kontsultatzeko. Gorde telefono-zenbakiak eta eduki hodeian zure NANaren eta pasaportearen kopiak.

Txartelez gain dokumentazioa, gizarte-segurantzako txartela edo beste ezer lapurtu badizute, dagokion lekuan salatu edo jakinarazi ere egin beharko duzu.

LABORAL Kutxan beti gaude laguntzeko prest, edonon zaudela ere. Telebanka da telefono-bankako gure zerbitzua. Doako arreta emango dizugu telefonoz (900 929 029) zein WhatsApp-ez (688 710 732).

 

 


Zein da zure erreakzioa?