Ainhoa Leteri elkarrizketa: «Guretzat erabakigarria da I+G arloan egiten dugu ahalegin garrantzitsua»
2021-05-21
Ainhoa Leteri elkarrizketa: «Guretzat erabakigarria da I+G arloan egiten dugu ahalegin garrantzitsua»
BuntPlanet enpresaren helburu nagusia planeta hobetzea da, horretarako softwarea erabiliz. Sortu zenenetik, Ainhoa Lete da enpresaren zuzendaria, eta dagoeneko 20 urtetik gorako esperientzia du industriaren sektorean. Elkarrizketa honetan, softwarearen industriaren sektoreko enpresa bat zuzentzea zer den eta arrakastaren gakoak zein izan diren azalduko digu.
ENPRESENTZAKO BANKA: 25 urte zenituen BuntPlanet sortu zenuenean, unibertsitateko lagun batzuekin batera. Nola sortu zen enpresa eratzeko ideia?
AINHOA LETE: «Ideia gosari batean sortu zen. Zenbait lagun Munichen ari ginen lanean, orain bezala, digitalizazioa puri-purian zegoen une batean. Softwareak garrantzi handia zuen produktu berriak sortzen ari zirela ikusi genuen. Sekulako eskaera zegoen, eta eskaeraren zati bat Donostiatik estali genezakeela pentsatu genuen. Eta horrela hasi ginen, 3G arloko proiektuak garatzen. Orain antzinako zerbait dirudi, baina garai hartan abangoardiako zerbait zen».
B.E.: Zer esan nahi du zuretzat enpresa baten buru izateak, batik bat maskulinoa den sektore batean?
A.L.: «Nolabaiteko erantzukizunarekin neureganatu dudan erronka bat da, horrela, gertatzea gustatuko litzaidakeen aldaketa batean parte hartzen baitut. Munduko enpresa teknologiko nagusien zerrendetan emakume sortzaileak ikustearekin amets egiten dut, gizonezkoen neurri berean. Sekulako bultzada izango litzateke, emakume askoren aurreikuspenak zabaldu eta benetako berdintasunera hurbilduko gintuzkeena. Unea iritsiko da, baina oraindik masa kritiko gehiago behar da».
E.: Zure ustez, zein izan da zauden lekura iristeko gakoa?
L.: «Nire kasuan, erresistentzia funtsezkoa izan dela esango nuke. BuntPlaneteko talde osoaren erresistentzia eta ahalegina. Izan ere, ez dago enpresarik gabeko enpresaririk».
E.: 2007tik, munduan ur-galerak murriztea da BuntPlaneten jardueraren xedea, horretarako adimen artifiziala erabiliz. Nola txertatzen da berrikuntza mota hori uraren sektorean?
L.: «Epe luzerako ikuspegia behar duen prozesua da, profesional handiko sektorea delako, baina, oro har, erabaki- eta erosketa-prozesu luzeak eta konplexuak dira».
E.: Nola erabaki zenuten zuen jarduera sektore horretan ardaztea?
L.: «Sektoreak maitemindu egin gintuen, Txingudiko Zerbitzuak enpresa publikoaren eskutik izandako gure lehen esperientziari esker. Txingudiko Zerbitzuak oso konprometituta dago Gipuzkoaren garapenarekin, eta oso ikuspegi aurreratua du digitalizazioari dagokionez».
«Haientzat lan egitean, funtsezko baliabide horren garrantziaz jabetu ginen. Horregatik, erabaki genuen gure energiaren zati handi bat gizateriaren arazo larrienetako bat konpontzen ahalegintzeko erabiltzea: uraren krisia».
E.: Arrakasta lortzeko ezinbestekoa da enpresa lehiakideetatik bereiztea. Zein da BuntPlaneten gakoa?
L.: «Guretzat erabakigarria da I+G arloan egiten dugu ahalegin garrantzitsua. Berrikuntzarik gabe ezin izango genuke mundu honetan biziraun, oso globalizatuta dagoelako eta konpetentzia-maila oso handia delako. Siemensek, munduko enpresa berritzaileenetako batek, gure produktua aukeratu eta uraren irtenbide digitalen bere zorroan sartu du; horrek argi eta garbi islatzen du teknologikoki bereizteko egiten dugun apustua».
E.: Gipuzkoako Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak (ASPEGI) probintziako zuzendari-profesional onena izendatu zaitu aurten. Zer esanahi izan du sari horrek zuretzat eta BuntPlanetentzat, eta zer etorri zitzaizun burura izendapenaren berri izan zenuenean?
L.: «Sariak aintzatespena egiten dio BuntPlaneteko taldeari, neurona guztiei eta uraren sektoreak eraldaketa digitalean aurrera egiteko ahaleginari, horrek guztiak balio izango baitu herritarrentzako zerbitzua hobetu dadin».
«Aintzatespenaren berri izan nuenean, BuntPlaneteko taldeaz gogoratu nintzen lehenengo, buntarrez, alegia. Aintzatespena talde osoarena da. Ni naiz gehien ikusten den pertsona, baina nire ondoan aparteko profesionalak daude».
Zein da zure erreakzioa?