Aktiba ezazu segurtasun-botoia zure online bankan mugimendu susmagarriak blokeatzeko
2022-10-18
Aktiba ezazu segurtasun-botoia zure online bankan mugimendu susmagarriak blokeatzeko
SMS bitxiak jasotzen ari zara egin ez dituzun eragiketekin edo zure pasahitzak eskatuz? Zure mugikorra galdu duzu edo lapurtu dizute, eta zure kontuetan sartuko direla beldur zara? Susmoa duzu norbaitek zure sarbide-gakoa iruzurrez lortu duela? Gero eta ohikoagoak dira ziberdelituak, ingurune digital eta birtualetan burutzen diren delitu-praktikak. Ziberdelitugileek teknologia aprobetxatzen dute biktimei zenbait teknikaren bidez maula egiteko. Honako hauek nabarmentzen dira ohikoenen artean:
- Phishing: Biktima bat engainatzean datza, haren konfiantza irabaziz beste pertsona, enpresa edo zerbitzu ezagun baten plantak eginez, ezagun horren identitatea hartuz, biktima manipulatuz eta egin beharko ez lituzkeen ekintzak eginaraziz, hala nola isilpeko informazioa ezagutaraztea edo esteka batean klik egitea.
- Online denda faltsuak: Eskaintzen bilaketa etengabeak denda ezezagunetara eraman gaitzake banner edo esteken bidez sare sozialetan. Mesfidati jokatu behar dugu ezagutzen ez dugunarekin, bereziki oso prezio merkeko gauzak badira, beren datu fiskalak erakusten ez badituzte edo soilik txartelarekin ordaintzea ahalbidetzen badute.
- Euskarri tekniko faltsua: Informatikaria dela dioen norbaiten deia edo mezua da (normalean Microsoft etxeko teknikaria, Windows baita sistema zabalduena), gure ordenagailuak birus arriskutsu bat duela, hacker bat ordenagailua kontrolatzen ari dela eta kanporatu egin behar dutela edo beste edozein larrialdiren inguruan ohartaraziz. Desagerrarazteko aplikazio bat instalatu dezagula adieraziko digu horretarako, datuak lapurtu ahalko dizkigun software gaizto bat.
Izu-botoi bat behar duzu? Erabil ezazu online bankaren operatiba blokeatzearen funtzionaltasuna
Zer egin egoera hauetan, tranpa batean erori garela uste dugunean eta gure diruaren beldur garenean? LABORAL Kutxak, zibersegurtasunaren bere bilaketa etengabean, izu-botoia sortu du, online bankaren funtzionaltasun bat, operatiba blokeatzea deituta, online egiten diren gure kontuko eragiketa guztiak blokeatzeko. ‘Operatiba blokeatzea’-botoia sakatzean , eragiketa nagusiak blokeatzen dira eta kontsultak soilik egin ditzake bezeroak, eta diru-irteera guztiak eragozten ditu, hala nola transferentziak eta kontratazioak. Bizum zerbitzua ere blokeatzen du, beste pertsonei dirurik ez bidaltzeko. Txartelaren galeraren edo lapurretaren kasuan eskaintzen ditugun urgentziazko soluzioetan bezalatsu, beharrezkoa izanez gero itzaltzea eta piztea ahalbidetzen baitu.
‘Operatiba blokeatzea’-botoia soluzio sinple eta eraginkorra da larrialdi-kasuetan, ustekabeak eta maulak saihesteko.
Zein da zure erreakzioa?