
Andre Maria Zuriaren jaiak doako wifiarekin ospatuko ditugu
2014-08-04
Andre Maria Zuriaren jaiak doako wifiarekin ospatuko ditugu
Abuztuaren 1etik 10era, banda zabaleko internet zerbitzua eskainiko dugu doan, Gasteizko Aihotz Plazan eta inguruneetan.
Andre Maria Zuriaren jaiak doako wifiarekin ospatuko ditugu
Linea saturatuta? Bai zera!
Zeledonen jaitsiera galtzen ez duten horietakoa zara? Urtero internetekin arazoak izaten dituzulako lagunak galtzen dituzu? Edo urteko unerik gogoangarrienetako baten irudiak bidaltzerik ez duzu izaten? 2014an ez duzu horrelako arazorik izango. Whatsappa edo Telegrama erabili ahal izango dituzu inolako arazorik gabe. Edota Youtubera igo ahal izango duzu zure lagunen bideorik gogokoena (haien baimenarekin e!) Era berean, jaiak nahi duzunarekin bizitzeko erabiltzen dituzun sareetako edozein (hirian egon ala ez) eguneratu ahal izango duzu.Internet librea eta doakoa eskainiko dizuegu, LABORAL Kutxan herritar guztiek teknologia berriak eta zerbitzu digitalak erabiltzea sustatu nahi dugulako. Horrela, jaietako programa edonoiz kontsultatu ahal izango duzu. Ez duzu ekintzarik galtzeko aitzakiarik izango.
Gure sarea wifi estandarrekin bateragarria den edozein gailutatik erabil daiteke, bai smartphonetatik bai tabletetatik. Horretarako, LABORAL Kutxaren haririk gabeko sarea detektatu eta sistemak adierazten dituen pausuak eman behar dituzu. Bizkorra eta erraza da.
Blusak? Neskak? Prest zaudete?
Gasteizen ikusiko dugu elkar!
Zein da zure erreakzioa?