Anima zaitez Euskadiko Kutxarekin odola ematera

Anima zaitez Euskadiko Kutxarekin odola ematera

1 min.

Anima zaitez Euskadiko Kutxarekin odola ematera

Euskadiko Kutxak eta Gipuzkoako eta Arabako Odol Emaileen elkarteek odola emateko jardunaldi berezia antolatuko dute. Ekimen hori ekainaren 17an, asteazkenean, egingo da, Odol Emailearen Munduko Eguna ospatuko den aste berean.

Gipuzkoan 140 odol-emate behar dira egunean, probintziako behar hemoterapikoei erantzun ahal izateko. Hori dela eta, odola emateko, Donostiako Askatasunaren hiribidean duen lurralde-eraikinera inguratzeko gonbidapena egiten dizu Euskadiko Kutxak.

Araban, gertura zaitez Dato kaleko lurralde-eraikinera eta anima zaitez odola ematera. Odola ematea erraza, azkarra eta, batez ere, behar-beharrezkoa da.

Parte hartu nahi baduzu, hartu hitzordua honako helbide honetan: leire.polvorosa@cajalaboral.es. Adierazi zure izen-abizenak, zein hiritan egingo duzun odol-ematea eta zer ordutan nahi duzun (aurten, goizez eta arratsaldez har dezakezu hitzordua).

Donostiako eta Gasteizko Euskadiko Kutxaren Bilera Aretoan egongo gara zure zain. Bertan, Odol Emaileen osasun-taldeak hartuko zaitu eta izan dezakezun edozein zalantza argituko dizu.


Zein da zure erreakzioa?