Antzerki solidarioa Logroñon

Antzerki solidarioa Logroñon

1 min.

Antzerki solidarioa Logroñon

Ekitaldiaren kartelaEl Olivo antzerki-taldeak "Guárdame el secreto, Lucas" antzezlana aurkeztuko du martxoaren 3an, larunbatean, Medicus Mundiren alde. Errioxako Gobernua eta Euskadiko Kutxa ekitaldi horren babesle izango dira.

Sarrerek 4 euro balioko dute. Era berean, joan ezin bada ere, Medicus Mundiri lagundu nahi dionak ekarpena egin ahal izango du, 2 euroan sarrera sinbolikoa erosiz. Bildutako dirua honako proiektu honetarako izango da: "La Libertad (El Salvador) herriko uraren kudeaketa integrala eta edateko ur hornidurako eta saneamenduko sistemak eskuragarri jartzea".

Guárdame el secreto, Lucas

"Guárdame el secreto, Lucas" Dionisio Ramosek idatzitako endredozko komedia da. Zinemara ere eraman zuten, " Vaya par de gemelos " izenburuko pelikularen bidez.

Ekitaldiari buruzko datuak

  • Eguna: Martxoaren 3a, larunbata.
  • Ordua: 19:30
  • Lekua: Gonzalo de Berceo aretoa, Logroño.
  • Sarreren prezioa: 4 euro.
  • Zero ilarako ekarpena: 2 euro.


Zein da zure erreakzioa?