Aplikatu Punk filosofia zure enpresa eta mundua aldatzeko

Aplikatu Punk filosofia zure enpresa eta mundua aldatzeko

3 min.

Aplikatu Punk filosofia zure enpresa eta mundua aldatzeko

Ecequiel Barricart, sortzailea eta idazlea da, “Think Punk” liburuaren egilea, eta liburuan dio krisiak beldur itzela utzi digula eta arriskatzeko gogoa kendu. Hori dela-eta, Barricartek uste du guztiz bestelakoa egiteko garaia dela; hau da, sisteman gustatzen ez zaiguna haustea sortzaileak izateko, hala-holakoak izateari utzi eta gizartea hobetzeko unea. Punk-ak ere ordura arte zegoen musika errotik hautsi zuen.

Zergatik sortu da Punk filosofia - Beldurrak garaitu gaitu, eta krisiak paralizatu gaitu

Pertsonak ez gara orainean bizi, etorkizunari begira beldurtuta bizi gara. Pentsioa kobratzerik izango ote dugu? Lana izango dugu? Horrek sormenarekin amaitu du, eta jada ia inor ez da arriskatzera ausartzen.

- Big Datak batu egin gaitu Teknologia berriak oso erabilgarriak dira, baina pertsonak izaki homogeneo egiten dituzte, patroi berarekin eta emoziorik gabe. Ligatzeko aplikazioak, esate baterako, algoritmoetan oinarritzen dira eta ez emozioetan edo sentimenduetan.

- Politikak gero eta gehiago urruntzen dira pertsonengandik

Politika pertsonen sen onetik eta iritzitik urrundu egin da. Punk filosofiak bere mundu propioa bilatu nahi du, sistema hobetzeko gai dena. 70eko hamarkadan Punk-a sortu zenean, gizarteak arazo asko zituen, krisia ere hor zegoen, eta denarekin hausten zuen musika hori iritsi zen, baina hor pertsonek protagonismoa berreskuratu zuten.

Nola aplikatzen da Punk filosofia - Bizi orainean eta pentsatu zer egin nahi duzun

Ecequiel Barricartek badaki sistemak gauza on asko dituela (Osasuna, Hezkuntza,…), baina bere mundua nola hobe dezakeen pentsatzen du. Ekosistema propioa sortu du, bere balioekin, eta bezeroek filosofia hori onartzea lortu du. Ondorioz, gure baliabideak gure munduan inbertitzera animatzen gaitu, gure neurrira diseinaturiko munduan. Jende toxikoa alde batera uztea proposatzen du, antsietatea sortzen digun jendea, ametsak edukitzeko espazioa sortzearren.

Filosofia hori aplikatzeko, Titan Desert txirrindularitza-lasterketa gogorrean izena ematea erabaki zuen. 44 urterekin 113 kilo pisatzen zituela eta erretzailea izanik, dieta egiten hasi zen, bizikletak konpontzen ikasi zuen, entrenatzen hasi -mundu honetan gehien kirola gorrotatzen zuen- eta lortu egin zuen.

- Zure enpresan ez eman lehentasuna irabazi ekonomikoei

Barricartentzat diru asko irabaztea ez da enpresa handi bat edukitzea. Gomendatzen digu gure enpresan lan egiten dutenak zer moduz bizi diren aztertzea. Eginak sentitzen dira? Zoriontsuak dira? Arrakasta duen enpresak emaitzen kontua irabaziekin eta bertan lan egiten dutenen asebetetze-mailarekin orekatzen du.

- Zerbait soila, zoroa eta sexya pentsatu

“Hauxe da mantra: soila, soiltasuna ederra eta erabilgarritasunaren oinarria delako; zoroa, konbentzionala izatea aspergarria eta batere ez sortzailea delako; eta, azkenik, sexya, erakargarria bazara, zure ametsarekin bat egiten duten leialak izan eta zure helburua orgasmo kolektibo eta kosmiko bilakatuko duzulako”, dio Barricartek Think Punk-aren inguruan.

Ecequiel Barricart You Media diseinu eta komunikazio likidoko agentziaren jabea da eta Dragoon Sportbrands 2.0-ren zuzendari sortzailea, kiroleko izarrentzat marken diseinuan eta 2.0 komunikazioan espezializatua.

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Enpresa estrategia