Arazorik Online Bankarekin eragiketak egitean? Eskatu laguntza eta berehala deituko dizugu telefonoz

Arazorik Online Bankarekin eragiketak egitean? Eskatu laguntza eta berehala deituko dizugu telefonoz

3 min.

Arazorik Online Bankarekin eragiketak egitean? Eskatu laguntza eta berehala deituko dizugu telefonoz

Galdu al zara inoiz online eragiketa bat egiten ari zinela? Sortu al zaizu zalantzarik egin behar zenuenari buruz edo aurkitu al duzu espero ez zenuen arazorik? Egia esan, Online Bankak aukera mordo bat eskaintzen digu geure aurrezkiak gestionatzeko eta finantzaketa edo zerbitzuak eskuratzeko, baina zalantzak ere sorraraz ditzake, batez ere erabiltzen den lehen aldietan, ezohiko eragiketak egiten direnean edo akats informatiko txikiak gertatzen direnean.  Horregatik, zerbitzu berri bat prestatu dugu, Online Bankaren erabilera errazteko eta gure zerbitzuak erabiltzean zuretzat nahi dugun lasaitasuna emateko. Zertan datza? Bada, nahi baduzu, zuri deitzean. Horren erraza da.Beste modu bat zurekin harremanetan jartzekoAgian ohartuko zinen: duela zazpi egunetik, Online Bankako kontratazio-orriek laguntza eskatzeko botoi bat dute produktu bakoitzaren ondoan. Antzeko zerbait dute gure beste orrialde batzuek, adibidez aseguru-orriek. Horiek espezialista batekin harremanetan jartzen zaituzte. Baina, kasu honetan, pertsona hori ikusi eta harekin hitz egin ahal izango duzu.img1Pantailaren argazkian ikus dezakezun botoian klik egitean, pantaila bat kargatuko da, eta bertan zure telefono-zenbakia idatzi beharko duzu. Pribatutasun-politika onartu, “dei egingo dizugu” sakatu eta kito. Dei automatiko bat jasoko duzu, LABORAL Kutxako gestorearekin harremanetan jartzeko.img2Egunero 08:00etatik 22:00etara, baita larunbat goizean ereZerbitzu berriak Telebankaren ordutegi bera du. Hau da, arreta emango dizugu egun osoan, 08:00etatik 22:00etara eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara, gure beste arreta-zerbitzu guztietan bezalaxe, hala nola Twitterren, Facebooken eta Washappen bezalaxe.Denbora errealeko zerbitzua da, eta zure ordenagailuan zer gertatzen den denbora errealean ikusteko aukera emate digu.Telebankan zure deia jasotzen dugunean, honen antzeko irudia ikusiko duzu.img3Goian eskuinaldean agertuko da zure deiari erantzuten ari den Telebankako langilearen irudia, denbora errealean. Behean txat bat agertuko da, estekak kopiatzeko edo nahi duzuna idazteko. Ezkerrean botoi oso baliagarri bat agertuko da; horren bidez, zure pantaila partekatu ahal izango duzu gure zerbitzuekin; horrela, zer gertatu zaizun azaldu beharrean, zuzenean ikusi ahal izango dugu geuk.Online Bankan sartu zara eta ez duzu zerbitzua ikusten?Ziur aski, arazoren bat duzu nabigatzailearekin. Internet Explorer 11 baino lehenagoko bertsioa baduzu, sistemak eguneratzeko eskatuko dizu edo, nahiago baduzu, beste bat deskargatzeko.Badakizu, Online Bankan arazo bat duzun hurrengo aldian, ez izan zalantzarik. Emaguzu zeure zenbakia ordenagailutik bertatik, eta dei egingo dizugu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Bezeroarentzako arreta Teknologia