Arrakastadun 6 sektore enpresa bat muntatzeko

Arrakastadun 6 sektore enpresa bat muntatzeko

2 min.

Arrakastadun 6 sektore enpresa bat muntatzeko

Davosen (Suitzan) egindako Munduko Ekonomia Foroan aurkeztutako azken txostenak adierazten duenez, eraldaketa teknologikoak munduko 17 herrialde garatuenetan zazpi milioi lanpostu desagertzea eragingo du, batez ere, lan administratiboak eta bulegokoak egiten dituztenen artean. Robotikak ere, manufakturetan eta muntaketa-kateetan lanpostuen galera eragingo du.

Berri ona eraldaketa digitalak arlo berriak garatzea ahalbidetuko duela da eta, ondorioz, lanpostu berriak sortuko direla. Aitzindari izan eta arrakastadun negozioa muntatu nahi baduzu, datozen bost urtetarako 6 sektore gako aurkeztuko dizkizugu:

  1. Fabrikazio- eta 3D inpresio-sistemak

Neurrira egindako protesi medikoak, arropa, etxeak, argazki-kamerak eta abar. 3D inprimagailuek eta 3D modelatze-sistemek objektu askoren fabrikazio-kostuak merkatu dituzte.

  1. Garraio autonomoa

Hainbat enpresek, esaterako, Tesla enpresak, jada gidaririk behar ez duten ibilgailuak fabrikatzen dituzte eta Google-ek ere bere garapenekin jarraitzen du eguneroko errealitate bihurtzeko. Paketeria alorrean, dronek bidalketen enpresak goitik behera aldatu dituzte. Horiek ibilgailuak iritsi ezin diren lekuetara iristen dira, beraz, paketea inolako arazorik gabe iris daiteke.

  1. Bioteknologia eta osasuna

Arlo honetan jarri dute arreta hainbat start up-ek. Batetik, Big data aplikazioa dugu pazientearen historialetarako, epidemiei aurrea hartzeko, gaixotasunak sendatzeko eta, baita, arreta goiztiarreko sendagileak espezialistari plataforma baten bitartez kontsulta egiteko aukera ere, kostuak aurrezteko. Eta, bestetik, zahartzea, artifizialki sortutako organo bidezko transplanteak eta DNA kodetzea, zeinak, gaixotasunei aurrea hartzeko aukera ematen duen.

  1. Adimen artifiziala

Siri, Apple-eko morroia, adimen artifiziala da. Robotak ere eremu horretan sartzen dira; batek daki etxean edo udalerrian garbiketa- eta mantentze-lanak egingo dituzten.

  1. Gauzen Interneta

Objektuen arteko elkarrekiko lotura digitalean datza. Etorkizun hurbilean, jantziek arropa-garbigailuari zein programa jarri behar duten martxan adieraziko dioten informazioa bidali ahal izango diote; edota, zapatiletako barne-zolek traumatologoei nola zapaltzen dugun… informazioa emango die. Informazioa eskaintzen duten sentsore eta txip monitorizatuek irtenbide eraginkorragoak bilatzea ahalbidetuko dute. Gauzen Interneta industrian, osasunean, merkataritzan eta beste sektore askotan aplikatuko da.

  1. Big Data eta informazioaren prozesaketa

Hau azaldu berri dugunarekin lotuta dago. Zertarako balio digu informazio asko eta asko biltzeak gero nola interpretatu ez badakigu? Big Data-k datu horiek biltzen, biltegiratzen eta aztertzen ditu xede desberdinetarako (estatistikoak, komertzialak, sanitarioak, meteorologikoak, genomikoak eta abar). Datuak prozesatzeko zentro horiek duten gaitasuna esponentzialki gehitu da azken zortzi urtetan.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Enpresa estrategia