Matrikularik gabeko patinete zahar bat nola homologatu, hura araudi berrira egokitzeko

Matrikularik gabeko patinete zahar bat nola homologatu, hura araudi berrira egokitzeko

2 min.

Matrikularik gabeko patinete zahar bat nola homologatu, hura araudi berrira egokitzeko

Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) araudi berriak esparru berri bat ezarri du Ibilgailu Pertsonal Arinentzat (IPA). Bertan sartzen dira patinete elektriko gehienak.

 Gaur egun erosten diren patineteek indarrean dagoen araudia bete behar dute dagoeneko, eta legedia aldatu aurretik erositako horientzat trantsizio-epea  bat ezarri dute. Patinete horiek 2027ko urtarrilaren 22ra arte erabili ahal izango dira homologaziorik gabe. Data horretatik aurrera, patinete guztiek homologatuta  egon beharko dute, irizpide berriei jarraikiz. Hala, haien jabeek ibilgailua baztertzea edo haren homologazioa izapidetzea aukeratu ahal izango dute, betiere ezarritako zehaztapen teknikoak betetzen baditu.

Matrikularik gabeko patinete elektriko zahar bat homologatu eta hura Ibilgailu Pertsonal Arinen (IPA) araudi berrira egokitzeko, honako urrats hauek eman eta zehaztapen tekniko batzuk bete behar dituzu.

Homologazioa eskuratzeko eskakizun teknikoak

  • 25 km/h-ko gehieneko abiadura ez gainditzea.
  • Abiaduraren eta bateriaren kargaren adierazle bat izatea.
  • Bi balazta bereizi izatea.
  • Eserlekurik ez izatea.
  • Patinetearen aurrealdean, atzealdean eta aldeetan balaztaketa-argia eta katadioptrikoak edukitzea.
  • Ohartarazle akustiko bat (txirrina) instalatzea.
  • Aparkatzeko egonkortze-sistema bat edukitzea.
  • Salgaiak garraiatzeko erabiltzen bada (adibidez, entregak egiteko) kargak islagailuak eta ertzak eduki behar ditu hainbat planotan.

2024. urtea baino lehen erositako patineteen homologazio-prozesua

  1. Patinetearekin eta erabilgarri dagoen dokumentazio tekniko (ezaugarri teknikoen laburpena eta erabiltzailearen gida) guztiekin DGTk baimendutako laborategi batera joatea.
  2. Laborategiak proba teknikoak egingo ditu eta, dena ongi badago, adostasun teknikoko ziurtagiri bat jaulkiko du.
  3. Ziurtagiri honekin, patinetea Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuen Erregistroan errgistratzeko eskatu behar diozu DGTri.

Matrikula-kode bat edo identifikazio-kode bat esleituko dizute.

  1. Dagokion tasa ordaintzea.

 

Nahitaezko asegurua

2026ko urtarrilaren 2tik aurrera, nahitaezkoa da patinete elektrikoaren aseguru bat kontratatzea. Hala ere, patinetea behar bezala erregistratu eta DGTk matrikula edo identifikazio-kode bat esleitu ondoren soilik kontratatu ahal izango da asegurua.

Laburbilduz:

 

Betebeharra

Egoera

IPA ibilgailua erregistratzea

Nahitaezkoa 2026/01/30etik aurrera

Nahitaezko asegurua

Nahitaezkoa 2026/01/02tik aurrera

Ziurtagiri gabeko IPA ibilgailua

Erregistratzeko epea: 2027/01/22

DGTren uneko tasa (2026ko martxoa)

8,67 €

 

Patineteen aseguruari buruzko informazio gehiago lortu nahi baduzu, kontsultatu gure webgunea.


Zein da zure erreakzioa?