Aukera: doako diagnostikoa, baliaezintasun-kasuan babesik onena izan dezazun

Aukera: doako diagnostikoa, baliaezintasun-kasuan babesik onena izan dezazun

2 min.

Aukera: doako diagnostikoa, baliaezintasun-kasuan babesik onena izan dezazun

Gaixotasun edo istripu baten ondorioz gerta daiteke. Ez da atsegina horretan pentsatzea, baina... Eta gertatzen bada? Eta edozein jarduera laboral edo profesional betetzea galarazten digun ezintasun iraunkorreko egoera batean aurkitzen bagara? Estaldurarik onena dugu mota horretako kasuetarako? Babestuta al dago gure familia? Zein egoeratan geratuko litzateke gure ekonomia? Galdera horien erantzuna ez baduzu, ez kezkatu, orain emango dizugu. Eta doan gainera.

Aukera sortu dugu, estaldurarik onena izateko aukera paregabea

Azken asteetan ere hitz egin dizugu zerbitzu horren inguruan. Azken urteetan aparteko aldaketa jasan duten gure zerbitzuen iraultza txiki bat da; izan ere, banka- eta aseguru-zerbitzu osoa eskaintzen hasi zen gure inguruneko lehenengo erakundea gara. Jakingo duzun moduan, orain finantza- edo aseguru-adituekin kontsultatu ahal izango duzu gure bulegoetan, eta aseguru hobeak eskainiko dizkizugu, horiek eskaintzeaz gain −beste finantza-erakundeek bezala−, guk geuk fabrikatzen baititugu.

Gainera, guk ez ditugu aseguruak saltzen, azaldu egiten ditugu. Horretan oinarritzen da Aukera; aditu batekin hitzordua hartu eta hark zure egoera pertsonala, laborala eta familiarra aztertu ondoren, gomendioak egingo dizkizu, zuk horiek aztertuz, estaldurarik onena lor dezazun, preziorik onenean. Eta hori guztia inolako konpromisorik gabe eta guztiz doan, jakina.

Hitzordua hartu nahi duzu, baliaezintasun-kasuan babestuta egon zaitezen?

Oso erraza da. Deitu 901 100 200 telefonora, utzi zure telefono-zenbakia gure aseguruen web-orriaren bitartez (guk deitzeko) edo zatoz gure bulego batera. Aseguruetan aditua den gestore batekin hitz egiteko hitzordua emango dizugu. Hark egingo du zure egoeraren diagnostikoa.

Langile autonomoa zara? Arrisku-kirolak gustatzen zaizkizu? Familia duzu? Hori guztia garrantzitsua da aseguru bat edo beste bat aukeratzeko orduan. Utzi zure kasua aztertzen eta aholkatzen. Idatziz jasoko duzu, xehetasun guztiekin, eta sakon aztertu ahal izango duzu, komeni zaizun ala ez ikusteko.

Gogoratu aseguru on batek mota guztietako gaixotasunek sortutako ezgaitasun-egoeretatik babestuko zaituela.

  • Laguntza ekonomikoa eskaintzen die baliaezintasun-egoera baten eraginez lan egiteari utzi dioten, eta beraz, diru-sarrera txikiagoak jasotzen dituzten pertsonei.
  • Ezgaitasunak eragindako ezohiko gastuetan laguntzen du: automobil egokituak, gurpil-aulkiak, etxebizitza egokitzeko lanak edo laguntza pertsonala.
Egunerokotasuneko, aisialdiko eta komunikazioko oinarrizko jarduerak normalizatzen laguntzen du: garraioak, bidaiak, telefonoa, Internet, igogailuak, atezain automatikoa... Baita etxea egokitu behar denean ere: arrapalak, ateak, gurpil-aulkientzako guneen egokitzapena, altzari egokituak, lurzoru ez labaingarriak...


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Lan orientazioa