Aukera: zure kasua doan diagnostikatu eta gehien komeni zaizun bizitza-asegurua gomendatuko dizugu
2016-05-02
Aukera: zure kasua doan diagnostikatu eta gehien komeni zaizun bizitza-asegurua gomendatuko dizugu
Ba al zenekien alarguntza-egoeran dauden pertsonen % 25 beren seme-alaben hezkuntza-gastuei aurre egiteko gai izango ez liratekeela bizitza-asegururik izango ez balute, eta % 9 hipoteka-gastuei aurre egiteko gai izango ez liratekeela? Eta ba al zenekien LABORAL Kutxan asegururik onena aukeratzen lagunduko dizun doako zerbitzu bat dugula?
Aukera du izena, eta duela aste batzuk haren abantailez hitz egin genizun: gure bulego batera gerturatu eta aditu batek zure egoera pertsonala aztertuko du; gero, zure premiei buruzko doako diagnostiko bat egin eta gehien komeni zaizkizun aseguru pertsonalei (bizitza-asegurua, istripuetarako asegurua, heriotza-asegurua...) buruzko aholkularitza pertsonalizatua eskainiko dizu. Helburua? Gertakari pertsonaletarako edo laneko edo familiako gertakarietarako behar duzun estaldura izatea, beharrezkoak ez diren estalduretan euro bakar bat gehiago ere gastatu gabe, eta gertakari bat bera ere estali gabe ez uzteko.
Aprobetxatu bizitza-asegururik onena izateko
Baliaezintasuna, heriotza, gaixotasun larria... Babestuta al zaude jasan ditzakezun gertakarien aurrean? Kirola egiten baduzu, pentsatu al duzu istripuen aurrean babestea? Ba al zenekien, emakumea bazara, zure generoa bereziki estaltzen duten eta gehien jasan ditzakezun gaixotasunen aurrean babesten zaituzten aseguruak daudela?Ziur al zaude bizitza-asegururik onena ordaintzen ari zarela, preziorik lehiakorrenean? Norbaitek aholkularitza eskaintzea, zure egoera pertsonala aztertzea eta erabakirik onena hartzeko erabateko diagnostikoa egitea nahi duzu, guztiz doan eta inolako konpromisorik gabe? Bada, eskatu hitzordua gure bulegoetako aseguru-adituekin. Horietan, erabateko banka- eta aseguru-zerbitzua eskainiko dizugu, eta doako Aukera zerbitzuak eskaintzen dizkizun abantailez gozatu ahal izango duzu.
- Zuk aukeratzen duzu polizaren iraupena, onuraduna eta ordaintzeko modua.
- 150.000 eurotik azpiko mugetan, 45 urtetik beherako pertsonek ez dute azterketa medikorik beharko. Ezta 46 eta 55 urte arteko pertsonek ere, muga hori 75.000 eurotik beherakoa denean.
- Zuk aukeratu: nahi izanez gero bikoiztu egin dezakezu heriotzagatiko kapitala, eta hirukoiztu egin dezakezu zirkulazio-istripuren bat izanez gero.
- Abantaila gehiago nahi dituzu? Heriotzarekin eta oinordetza-prozesuarekin lotutako aholkularitza eta izapide guztiak barne ditugu. Eta are gehiago.
- Besteak beste, estaldura jasoko duzu eguneroko bizitzarako asistentzia nahi baduzu: gaixotasun edo istripuen ondorioz ospitaleratu edo etxean immobilizatu behar izanez gero, honako zerbitzu hauek hartzen ditu barne: etxeko laguntzailea, seme-alaba eta mendeko senideen konpainia eta zaintza, eta abar.
- Aurrez aurreko bigarren diagnostikoa ere estaltzen du prozesu onkologikoetan. Medikuaren kontsulta eta osasun-zentrora joateko gastuak hartzen ditu barne.
- Relax Bizitza Aseguruak gaixotasun-kasuak, erabateko baliaezintasun iraunkorrak eta istripuak estaltzen ditu.
- Gainera, 3.000 euroko aurrerakina izango duzu heriotzatik eratorritako gastuei aurre egiteko.
- Arestian esan dugun moduan, lanbide gehienak, kirol-jarduera ohikoenak (zaletu gisa) eta moto-istripuak estaltzen ditu, horien zilindrada dena dela. Azterketa medikorik gabe, osasunari buruzko bi galderarekin soilik.
Zein da zure erreakzioa?