Aurki, LABORAL Kutxa Pay aplikazioarekin taldean ere bidali eta jaso ahal izango duzu dirua

Aurki, LABORAL Kutxa Pay aplikazioarekin taldean ere bidali eta jaso ahal izango duzu dirua

1 min.

Aurki, LABORAL Kutxa Pay aplikazioarekin taldean ere bidali eta jaso ahal izango duzu dirua

Ezagutzen al duzu LABORAL Kutxa Pay? Izan duen arrakasta ikusita, baietz uste dugu, eta ez duzula dirua bidaltzeko edo jasotzeko dituen abantailen berri jaso behar.

Ez duzu kontu-zenbakirik gogoan izan behar, komisioak aurreztuko dituzu, eta zure lankideekin edo lagunekin ordainketak eta kobrantzak antolatzeko aukera ematen dizu, mezu bat bidaltzen duzun erraztasun berarekin. Hain zuzen ere, horrekin lotuta dago taldeko ordainketetarako abantailak hobetzeko egingo dugun eguneraketa.

Ba al dakizu nola funtzionatzen duten WhatsAppeko taldeek?

Bada, orduan, badakizu LABORAL Kutxa Pay taldean erabiltzen, oso modu antzekoan funtzionatzen baitu. Dirua pertsona bakarrari bidali edo eskatu beharrean, hainbat kontaktu aukeratu eta diru kopuru bera eskatu edo bidali ahal izango diezu. Mugikorretik mugikorrera, ez duzu beste ezer behar.

Zertarako balio du aukera berri horrek? Hain zuzen ere, LABORAL Kutxa Pay aplikazioaren funtziorik erabiliena hobetzeko: taldeko ordainketak. Lagunarteko afariak, bilerak lankideekin, hainbaten artean kudeatzen ari zareten senitarteko batentzako oparia… Egoera horietan, hainbat lagunen artean banatu behar da gastua —normalean, kopuru txikiak izaten dira— eta askotan eragozpenak sortzen dira, ez baita beti erraza izaten kopuru zehatz horiek eskudirutan ematea, eta ez dugu kontu-zenbakirik izaten transferentzia egiteko.

Orain arte, LABORAL Kutxa Pay aplikazioarekin, taldeko pertsona aukera zenezakeen, eta hari dirua bidali (edo eskatu, bi aukerak baititu). Erosoa zen, zalantzarik gabe, baina orain are erosoagoa izango da. Diru kopurua bera bada, aukeratu lagun, senitarteko edo taldeko pertsona guztiak, eta kudea ezazu dirua eragiketa bakar batean.

Orain arte bezala, onartu egin beharko dute eragiketa dirua jasotzeko, eta errefusatu egin dezakete, hutsegiteren bat egon dela uste badute. LABORAL Kutxa Pay erabili baduzu, badakizu erraza, erabilgarria eta segurua dela.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Teknologia