Finantzaketa Internet bidez eskatzeko arrazoi nagusiak

Finantzaketa Internet bidez eskatzeko arrazoi nagusiak

2 min.

Finantzaketa Internet bidez eskatzeko arrazoi nagusiak

“Etxea berritu behar dut”, “auto berri bat erosi nahi dut” edo “nire ikasketak finantzatu behar ditut”, horiek dira internautek maileguei buruzko informazioa bilatzeko arrazoi nagusiak. Ikus ezazu garatu dugun txostena.
Zuk ere Internetera jotzen duzu merkatuan dauden aukerak kontsultatzeko? Ia ziur gaude baietz, eta, horregatik, “Kontsumorako maileguen erabiltzaileek adierazitakoaren entzute aktiboa” txostena egin dugu, gehien interesatzen zaizkizuen gaiak ezagutzeko helburuarekin.

Autoa, etxea eta ikasketak, horiek dira finantzaketa Internet bidez eskatzeko arrazoi nagusiak

Gehien eskatzen dena: autoa eta etxea

Ba al zenekien LABORAL Kutxari eskatzen zaizkion kontsumorako kredituen erdiek baino gehiagok auto bat erosi edo etxea zaharberritzeko xedea dutela? Sareko foro ekonomiko nagusietako erabiltzaileen artean egindako gure azterlanaren emaitzen arabera, ibilgailu bat erostea (% 54,5), etxea zaharberritzea (% 18,2) eta ikasketetan inbertitzea (% 14,5) dira mailegu bat bilatzeko orduan gehien gailentzen diren arrazoiak. Azken puntu horri dagokionez, nabarmendu beharra dago ikasketak (masterrak eta graduondoak, batez ere) finantzatzeko helburua duten kontsultak eta bilaketak egiten direnean, oso ohikoak direla ikasleentzako berariazko mailegurik ez dagoela aipatzen duten iruzkinak. LABORAL Kutxa duela urte batzuk ohartu zen joera horretaz, eta ordudanik modu aktiboan bultzatzen du gazteen prestakuntza, laguntza eta hitzarmenen bidez.Adibidez: aurreko ikasturtean, milioi bat eta erdi euro baino gehiago eman genituen ikasketak finantzatzeko, LABORAL Kutxaren Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren politikei jarraiki; 2015/2016 ikasturterako, berriz, entitateak beste hitzarmen batzuk egin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako hainbat unibertsitaterekin. Zuei entzun eta zuen premietara egokitzea gustatzen zaigu.

“Maila aurreratuko” erabiltzaileak

Era berean, erabiltzaileek produktu horiei eta elkarlanari buruzko “ezagutza tekniko handia” dutela nabarmendu nahiko genuke azterlanetik; gainera, kontsumorako mailegu nagusiekin osatutako konparazio-taulen bidez ikus dezakegu, entitateen eta ezaugarrien –interesak, amortizazioak edo komisioak– arabera sailkatuta baitaude.Txostenetik atera dezakegun beste berritasun bat ordezko finantzaketa-aukerekiko interes gero eta handiagoa da. Interes onuragarriagoak dituzten maileguak aurkitu nahian, erabiltzaile asko sistema paraleloak bilatzen hasi dira, hala nola, familia-mailegua, “crowdfunding” delakoa edo partikularren arteko mailegu-plataformak. Datu bitxi bat: aztertutako iritzi guztien % 50 kontsumorako maileguen eta familia-maileguen arteko konparazioak dira, eta horiek zalantza dezente sortzen dituzte. Horregatik, partikularren arteko kontratuei buruzko informazio-eskaerak nabarmen areagotu dira, horrelako hitzarmenak legez formalizatzeko helburuarekin.

Online edo telefono bidezko kontratazioak izan du baloraziorik onena

Ikerlanean azpimarratzen den moduan, internet edo telefonoa dira kontsumorako maileguak kontratatzeko zerbitzuen artean iritzi onenak jaso dituztenak.  Plataforma horrek eskaintzen dituen pribatutasuna, azkartasuna eta baldintza bereziak nabarmendu dituzte erabiltzaileek.Zentzu horretan, LABORAL Kutxan ahalegin handia egin dugu gure bezeroei Online Banca Mugikor eraginkorra, funtzionala eta kalitatekoa eskaintzeko. Hala, aukera guztien artean, gailu mugikorraren bitartez txartelaren kreditua handitzeko eta ‘Dispon mailegu’ bat (aurrez emandako mailegua) eskatzeko aukera gailentzen dira.Izan ere, LABORAL Kutxak eskaintzen dituen maileguen % 65 baino gehiago ‘Dispon Maileguak’ dira, eta horietatik, % 72 Online Bankaren, telefono mugikorraren edo kutxazainaren bitartez ematen dira. Datu horiek argi eta garbi uzten dute horiek lortu duten arrakasta eta onarpena.PRESTAMOS-AL-CONSUMO_eusk_v2


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua