Nola ezeztatu nahi gabe egin duzun banku-transferentzia bat
2021-05-17
Nola ezeztatu nahi gabe egin duzun banku-transferentzia bat
Banku-transferentziak oso erabilgarriak dira zerbait erosteko edo zerbitzu baten truke ordaintzeko, baina egunez egun gehiago erabiltzen dugu LK Pay aplikazioa gure kontaktuei Bizum bat egiteko. Eta, ohikoa ez izan arren, ez da batere arraroa helburu-kontuaren 20 digituak sartzean akats bat egitea, horietako bat gaizki idatzi dugulako, gure Banka Mugikorreko edo Online Bankako teklatua erabiltzean nahastu egin garelako, edo, besterik gabe, ordainketa beste modu batera egitea erabaki dugulako.
Egunen batean horrelako zerbait gertatzen bazaizu eta banku-transferentzia bat baliogabetu nahi baduzu, ez kezkatu: zer transferentzia mota egin duzun eta horretarako zer kanal erabili duzun bakarrik izan behar duzu kontuan, betiere nahiko azkar jarduten baduzu.
Transferentzia bat baliogabetzeko epeak
Transferentzia bat baliogabetzeko epea finantza-erakundeek transferentzia gauzatzeko behar duten denboraren araberakoa. Honela:- Transferentzia LABORAL Kutxako kontu baten eta beste erakunde baten artean egiten baduzu, bi epe izango dituzu hura baliogabetzeko, transferentzia zer ordutan egin duzun kontuan hartuta:
- Lanegun bateko 20:30etik hurrengo eguneko 13:00etara egin baduzu, azken ordu hori baino lehen ezeztatu beharko duzu.
- Transferentzia 13:00etatik 20:30era egin baduzu, egun horretako 20:30a baino lehen ezeztatu beharko duzu.
- Dena den, transferentzia LABORAL Kutxako bi konturen artean egin baduzu, egun baliodun osoan zehar baliogabetu ahal izango duzu, Telebankako telefonora deituta (94.646.44.44).
Transferentzia baliogabetzeko metodoak, kanalaren arabera
Transferentziak baliogabetzeko metodoa oso sinplea da LABORAL Kutxaren edozein kanaletan:- Online Banka. Online Bankaren bidez egindako transferentzia bat baliogabetzeko, kanal hori bera, Telebankako zenbakia (946 464 444) edo WhatsApp-eko zenbakia (688 710 732) erabil dezakezu. Online Bankatik egiteko, «Posizio Guztiak» menuko «Transferentziak» fitxan sartu behar duzu.
Gero, «Ezeztatu» atala markatu beharko duzu, betiere epemuga amaitu aurretik.
- Bulegoa. Transferentzia egitera bulegora joan bazara, erakundera itzuli beharko duzu leihatilatik baliogabetzera.
- Telebanka. Transferentzia telefonoz egin baduzu, berriz deitu beharko duzu Telebankara, transferentzia hasieran azaldu ditugun epe horietan ezeztatzeko: bi erakunde desberdin badira, 20:30era arte (13:00etatik 20:30era egin baduzu), eta hurrengo eguneko 13:00ak arte, aurreko eguneko 20:30etik aurrera egin baduzu.
Zein da zure erreakzioa?