Zenbat denbora behar du transferentzia batek gauzatzeko? Eta bi bankuren artean egiten bada?

Zenbat denbora behar du transferentzia batek gauzatzeko? Eta bi bankuren artean egiten bada?

3 min.

Zenbat denbora behar du transferentzia batek gauzatzeko? Eta bi bankuren artean egiten bada?

Banku-transferentzia bat egiten denean, batzuetan ez dakigu noiz iritsiko zaion dirua hartzaileari. Transferentzia batek zenbat denbora behar duen eta bi bankuren artean egiten denean zer gertatzen den azalduko dizugu.

Lehenik eta behin, zer da banku-transferentzia bat? Bezero batek finantza-erakunde bateko bere kontutik beste batera dirua bidal dadila agintzen duenean, banku-transferentzia bat egiten ari da. Izan ere, dirua ateratzea eta dirutan ordaintzea baino azkarragoa eta seguruagoa da edozein banku-kontutatik dirua transferitzea, eta doan gainera.

Jarraian, oso garrantzitsuak diren zenbait gai ikusiko ditugu, hala nola banku-transferentzien iraupena edo bidalketa hainbat erakunderen artean egiten denean zer gertatzen den.

Zenbat denbora behar du banku-transferentzia batek?

Aldatu egiten da, bi kontuak erakunde berekoak diren edo bakoitza erakunde batekoa den.

Banku-transferentzia erakunde bereko kontuen artean

Erakunde bereko kontuen artean berehala egiten dira transferentziak, helburu-kontua eta jatorri-kontua titular berarenak izan nahiz pertsona desberdinenak izan.

Bi kasu horietan, banku-erakundeak barneko kontabilitate-ohar bat egin behar du dirua lekuz aldatu dela jakinarazteko. Eragiketa automatikoa denez, ez dugu ezertxo ere itxaron behar hura jatorri-kontuan (zordunketa gisa agertuko da) eta helburu-kontuan (ordainketa gisa agertuko da) islatuta geratzeko.

Gainera, bada banku bereko transferentziak eta bi erakundeen arteko transferentziak bereizten dituen beste ezaugarri bat: prezioa. Horrenbestez, erakunde bereko kontuen artean egiten diren transferentzia arruntek eta aldizkako transferentziek ez dute banku-komisiorik sortzen.

Banku-transferentziak bi erakunderen artean

Bi erakunderen artean egiten diren transferentziek 24 ordura arteko epea izaten dute. 18:30ak baino lehen egiten badira, hurrengo egunean jasoko da dirua, baina, 18:30ak baino beranduago egiten badira, 2 egun luza daitezke.

Izan ere, Espainiako Bankuak esku hartzen du eragiketa horietan, eta horregatik luzatzen dira. Datu-transferentzia egiteko agindu horiek eragiketen kontu batera iristen dira eta, bertan, behar bezala kontrolatu, ikuskatu eta idatzita jasotzen dira, eguna bukatzean egiten den kontabilitate-itxierarako.

Horregatik, diruak egun baliodun bat behar du helburu-kontura iristeko. Hori dela-eta, LABORAL Kutxan transferentzia beste erakunde batera egiten duzun bakoitzean, eragiketa baliogabetu egin dezakezu 18:00ak baino lehen.

Datu-mugimendu horiek banku-komisio bat izaten dute erakundeen aldetik eta onartu egin behar da, transferentziaren igorle gisa.

Bestalde, zure transferentzia berehala egin dadila nahi baduzu, erakunde bereko kontuen arteko transferentzietan gertatzen den bezala, zure dirua onuradunaren kontuan gordeko da transferentzia-agindua egiten denetik ordu eta erdiko tartean.

Kontu-zenbakiaz gain, horiek egiteko helburu-kontuaren IBAN zenbakia behar dugu beti, eta ohikoak baino garestiagoak izaten dira. Baina, batzuetan, ez dugu beste aukerarik izaten.

Nazioarteko banku-transferentziak

Eta zenbat denbora behar da transferentzia bat gure mugetatik kanpo egiteko? Nazioarteko transferentzia bat egiten dugunean, transferentzia egiten duen pertsonaren kontuko zordunketa berehalakoa da, baina zenbateko hori ez da berehala sartzen onuradunaren kontuan.

Transferentzia nazionaletan, diru-sarrera hori egiteko egun baliodun bat edo bi igaro daitezke, baina nazioarteko transferentzietan zertxobait luzatu daiteke. Onuradunak bost egun behar izan ditzake dirua jasotzeko, bereziki jatorri-kontua eta helburu-kontua SEPA gunetik kanpo badaude.

Nolabaiteko finantza-ezegonkortasuna bizi duten herrialdeen edo zailtasunak jasaten dituzten herrialdeen kasuan, kontu handia izan behar da transferentziekin, gastuak eta epeak handiagoak izan baitaitezke. Gainera, bidalketen segurtasuna urratu egin daiteke entitate agindu-emaileari ez dagozkion arrazoiak direla eta.

Onuraduna bazara eta banku-transferentzia baten funtsak noiz jasoko dituzun zehatz-mehatz jakin nahi baduzu, kasua zure bankuarekin kontsultatzea izango da onena.

Bizum: nola bidali dirua partikularren artean?

Bizum da, zalantzarik gabe, azken urte hauetan partikularren arteko transferentzien mundua asaldatu duen banku-transferentziarik arruntena. Metodo erraz horri esker, kontu batekin lotu dezakezu mugikorreko zenbaki bat eta, hala, mugikorrarekin dirua bidali eta eskura dezakezu zure agendako kontaktuen artean.

LABORAL Kutxan egunean gaude eta LABORAL Kutxa Pay aplikazioa eskaintzen dizugu zure lagunei dirua nahi duzun guztietan eta doan bidaltzeko. Bukatu dira «ordainduko dizut, edo utzidazu dirua, ez dut diru xeherik eta» gisakoak. Transferentzia-metodo honekin, abantailak izango dira denak.

Informazio gehiago...

Nahi izanez gero, hemen kontsulta ditzakezu LABORAL Kutxaren transferentzia mota guztien baldintzei buruzko xehetasunak.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Mugikorrarekin ordainketa