Zer izan behar duzu kontuan osasun-aseguru bat kontratatzeko edo aseguru-etxez aldatzeko orduan?

Zer izan behar duzu kontuan osasun-aseguru bat kontratatzeko edo aseguru-etxez aldatzeko orduan?

2 min.

Zer izan behar duzu kontuan osasun-aseguru bat kontratatzeko edo aseguru-etxez aldatzeko orduan?

Osasun-aseguru bat kontratatu behar baduzu edo, arrazoiak arrazoi, aseguru-etxez aldatu nahi baduzu, hau da horretarako unerik egokiena. Lehenik eta behin, hori egitean zure lasaitasuna eta zure ingurukoena ziurtatzen lagunduko duzulako, bizitzen ari garen ziurgabetasun handiko une hauetan. Eta batez ere, urtarrilaren 1ean osasun-aseguru gehienak, baita zure poliza ere, automatikoki berrituko direlako. Beraz, konpainiaz aldatu nahi baduzu, ordurako kontratatuta izan beharko duzu zure poliza berria, eta baja eskatu beharko duzu zure lehengo aseguru-etxean.

Zure osasun-aseguruan kontuan izan beharreko alderdiak

Erabaki bat hartu aurretik, oso garrantzitsuak diren zenbait alderdi izan behar dituzu kontuan, etorkizunean jasoko duzun zerbitzuarekiko gogobetetze-maila horien araberakoa izango baita.
  • Primen kostua. Asistentziaren estaldurarekin eta kalitatearekin batera, prezioa da aseguru bat kontratatu edo konpainiaz aldatzeko orduan baloratu behar duzun alderdi garrantzitsuenetako bat. Gogoratu urteko eguneratzeek baremo zehatzik ez dutela, eta mugatuta ez daudela. Beraz, zure aseguru berria kontratatzera zoazenean, har itzazu erreferentzia gisa aseguru-etxeak azken urteetan aseguratuari ezarri dizkion igoerak.
  • Ordainketa partekatua. Aseguru-etxe gehienek ordainketa partekatuaren modalitatea erabiltzen dute formula gisa, aseguratutako pertsonarekin partekatzeko kontsulta, proba diagnostiko edo tratamendu baten kostuaren zati txiki bat. Oro har, modalitate hori barne hartzen duten polizak merkeagoak dira hura barne hartzen ez dutenak baino, eta horregatik, kontuan hartu beharreko elementu garrantzitsu bat da osasun-aseguru bat kontratatzeko orduan, baita baterako ordainketaren prezioa ere, aldatu egiten baita konpainia batetik bestera.
  • Gabealdiak. Oso garrantzitsua da gabealdiei buruzko informazioa jasotzea, gehienetan, konpainiek gabealdiak ezartzen baitituzte poliza kontratatzen den unetik zerbitzu edo tratamendu jakin batzuk erabiltzen diren arte. Adibide ohikoenetako bat haurdunaldiena eta erditzeena da, horietan urtebeteko gabealdiak ezartzen baitira. Horrela, zure mediku-asegurua urtarrilaren 1ean kontratatzen baduzu eta handik hilabete batera haurdun geratzen bazara, beharbada zure polizak ez ditu estaliko haurdunaldiak eta erditzeak sortutako gastuak.
  • Estaldura-mugak. Konpainia askok estaldura-muga zehatz batzuk sartzen dituzte, honako hauek esaterako: ospitalez kanpoko sendagaiak, alkoholarekiko edo estupefazienteekiko adikzioen tratamendua, eta jarduera arriskutsuetan izandako istripuak, baita hondamendi naturaletan edo epidemien ondorioz gertatutakoak ere, COVID-19aren ondorioz, adibidez. Oso garrantzitsua da muga horien berri izatea, gero ezustekorik ez izateko.
  • Aurretiko gaixotasunak. Kontuan izan behar duzu, gehienetan, aseguru-etxeek ez dituztela estaltzen poliza egin aurretiko gaixotasunen tratamenduak. Konpainiak berak ere gabealdiak sartzea gerta liteke, gaitz jakin batzuen kasuan. Batzuetan, muga hori saihestu egin daiteke enpresa bateko langile guztientzako aseguru kolektibo bat kontratatzen bada.
  • Kontrataziorako adina. Aseguru-etxe gehienek 64 urtetan ezarri dute poliza berriak kontratatzeko gehieneko adina.
  • Aldebakarreko baja. Erakunde askok aldebakarreko erabakiz zerbitzua ez berritzeko aukera gordetzen dute. Horrelakoetan nahikoa da aseguratutako pertsonari bere erabakiaren berri ematea, kontratua berritu baino bi hilabete lehenago. Hori oso kaltegarria izan daiteke zuretzat, batez ere tratamendu bat denbora luzez jaso baduzu edo 65 urte baino gehiago badituzu.
Aseguru-etxeei zalantza horiek eta beste batzuk kontsultatzeaz gain, behin betiko erabakia hartu aurretik, beste pertsona batzuen esperientziak balora ditzakezu, baita aldizkari espezializatuen edo erakunde independenteen iritziak ere.

LABORAL Kutxan, partikularrentzako osasun-aseguru bat eskaintzen dizugu, Medikuntza digitaleko azken teknologia duena, SANITASekin dugun lankidetzari eta haren Sanitas Mas Salud modalitateari esker. Gainera, estaldura eta baldintza bereziak eskainiko dizkizugu zure kontura lan egiten baduzu, Sanitas Profesionales zerbitzuaren bidez.

Zalantzaren bat izanez gero, gure langileekin harremanetan jar zaitezke LABORAL Kutxaren partikularrentzako aseguruen webgunearen bidez, edo 901.100.200 telefono-zenbakiaren bitartez.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Inbertsio estrategiak