Autonomoen gizarte-segurantzako altei eta bajei buruzko zalantza nagusiak

Autonomoen gizarte-segurantzako altei eta bajei buruzko zalantza nagusiak

3 min.

Autonomoen gizarte-segurantzako altei eta bajei buruzko zalantza nagusiak

Proiektu, ideia edo enpresa bat norbere kontura martxan jartzeak baditu buruhauste batzuk: izapideak, agiriak, eskaerak, dokumentuak eta abar. Baita horiei amaiera emateak ere. Hauek dira autonomoen Gizarte Segurantzako altei eta bajei buruzko zalantza nagusien erantzunak. Oso lagungarriak izango zaizkizu prozesuan.

Gizarte Segurantzan autonomo gisa alta eta baja emateko izapidea Langile Autonomoen Araubide Bereziaren (LAAB) bitartez egiten da, aurrez aurre edo online.

Autonomoen Gizarte Segurantzako altei eta bajei buruzko zalantza nagusiak

Kudeaketa korapilatsua ez izan arren, hainbat galdera sortzen ditu. Honako hauek dira gehien egiten diren galderak eta horien erantzunak.

Autonomoen Gizarte Segurantzako altari buruz maiz egiten diren galderak

Autonomo batek alta hartu dezake Gizarte Segurantzan?

Bai, Espainiako biztanlea den edozein pertsonak edo langilek har dezake alta. Izan ere, ezinbestekoa da herrialdean lan egin ahal izateko, besteren kontura nahiz autonomo gisa.

Gainera, langile bat kontratatu nahi duen enpresari edo autonomo orok nahitaez erregistratu behar du hura Gizarte Segurantzan.

Zein izapide egin behar dira Gizarte Segurantzan autonomo gisa alta hartzeko?

Jarduera martxan jartzeko eta Ogasunean autonomo gisa alta hartu ahal izateko 036 eta 037 inprimakiak bete behar diren modu berean, Gizarte Segurantzan alta hartzeko NANa, pasaportea edo atzerritarraren txartela, eta langileak eta enpresariak sinatutako txostena (TA1 eredua) aurkeztu behar dituzu.

Non aurkeztu behar da dokumentazioa?

Dokumentazioa enpresa kokatuta dagoen hiriko Gizarte Segurantzaren bulegoan edo Ogasunean aurkeztu behar da.

Webgunearen bitartez, Gizarte Segurantzan alta emateko aldez aurretiko hitzordua eskatzea da gomendagarriena, ilara guztiak saihesteko.

Posible al da Gizarte Segurantzan autonomo gisa online alta hartzea?

Bai, eta gainera hori da autonomoek online egin dezaketen izapideetako bat.

  • Altak eta bajak Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB). Alta jarduera hasi baino 60 egun natural lehenagora arte jakinaraz dezakezu. Baja, berriz, berehala jakinarazi behar da, jarduera eten eta hurrengo hiru egun naturaletan.
  • Jarduera
  • Kotizazio-oinarria aldatzea; gehienez ere 4 aldiz urte naturalean.
  • LAABeko datuak
  • LAAB kontingentzien estaldura aldatzeko eskaera.
Zenbat denbora behar izaten dute onartzeko?

Onarpen-prozesuak 45 egun irauten ditu, baina denbora-tarte horretan albisterik jasotzen ez baduzu, berriz ere gertuen duzun Gizarte Segurantzaren bulegora joatea da gomendagarriena.

Onartu ondoren, besteren kontura nahiz norbere kontura lan egiten has zaitezke; Gizarte Segurantzan ere kotiza dezakezu, eta hark eskaintzen dizkizun zerbitzuak erabili ahal izango dituzu.

Zein da autonomoen gutxieneko kuota?

2019an, gutxieneko kotizazio-oinarriak % 1,25 egin zuen gora eta hala jarraituko du hurrengo urteetan ere: 2020an, gutxieneko kotizazio-oinarria % 30,3koa izango da eta, 2021ean, % 30,6koa.

2019an, gutxieneko kuota 283,3 eurokoa da. Bestalde, autonomoentzako 2019ko berritasunen artean, estaldura sozial berriak ditugu: kontingentzia profesionalei, jarduera uzteari eta prestakuntzari loturiko prestazioak.

Autonomoen kasuan Gizarte Segurantzan baja emateari buruz maiz egiten diren galderak

Nork eman dezake baja Gizarte Segurantzan?

Langileen Araubide Berezian norbere kontura alta emanda dauden edo Gizarte Segurantzan autonomo gisa alta emanda dauden pertsona guztiek.

Nola eman dezaket baja Gizarte Segurantzan?

Autonomo gisa gauzatzen duzun jarduera bertan behera utzi behar baduzu, baja eman beharko duzu Ogasunean eta Gizarte Segurantzan. Aurrez aurre nahiz online egin dezakezu.

Gizarte Segurantzan baja emateko, baja-eskaera aurkeztu beharko duzu LAABen edo gertuen duzun bulegoan, eta TA.0521-V eredua aurkeztu. Bertan, zure jarduerarekin lotutako informazioa bete beharko duzu: jardueraren JEZ kodea, jarduera utziko duzun eguna eta probintzia.

Baja-ebazpenaren frogagiria gordetzea gomendatzen da.

Zenbat denbora behar izaten da baja eraginkor egiteko?

Gizarte Segurantzan autonomo gisa baja emateko 3 egun natural behar izaten dira jarduera eteten denetik hura izapidetzen den arte.

Zenbat aldiz eman dezaket baja autonomoetan?

Urte berean 3 aldiz eman dezakezu baja autonomo gisa. 2017ra arte 2 aldiz soilik eman ahal zenuen.

Baja izapidetzen denean, hilabeteko kotizazioa lan egindako egun eraginkor bakoitzeko ordaintzen da, eta ez kuota osoa. Bestalde, hiru aldiz baino gehiagotan baja ematen baduzu, orduan kuota osoa ordaindu beharko duzu.

Gauza bera gertatzen da altekin ere, oso aukera interesgarria urtaro jakin bateko jarduera ekonomiko bat garatzen dutenentzat.

Autonomo batek kobratu dezake bajan badago?

Kalean bestelako baieztapenak entzun arren, bai, autonomo batek kobratzen jarrai dezake bajan dagoenean. Beste gauza bat da hala egitea merezi dion ala ez, bere jarduera profesionalaren edo negozioak dituen ezaugarrien arabera.

Langile autonomoen bajen kalkulagailua erabiltzea da gomendagarriena. LABORAL Kutxak zure eskura jartzen du, baja motaren, kotizazio-oinarriaren eta bajan egongo zaren egun kopuruaren arabera kalkuluak egiteko.

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Lan orientazioa