Autonomoentzako laguntzak eta dirulaguntzak

Autonomoentzako laguntzak eta dirulaguntzak

5 min.

Autonomoentzako laguntzak eta dirulaguntzak

LABORAL Kutxan badakigu gure Pro bezeroek —profesionalek nahiz autonomoek— premia bereziak dituztela, eta ez finantza eta kontabilitate arloan bakarrik, baita aholkularitzari dagokionez ere. Esate baterako, beren negoziorako zer laguntza eta dirulaguntza mota eskura dezaketen jakitea komeni zaie. Behin baino gehiagotan esan dugun moduan, Gaztenpresa Fundazioan laguntza aurki dezakete, baina gida labur honetan esteka interesgarri batzuk berrikusiko ditugu, enpresentzako dirulaguntzen eta laguntza publikoen esparruan orientazioa nahi dutenentzat.

Non bilatu?Estatuko Aldizkari Ofiziala (EAO), Autonomia Erkidegoetako Aldizkariak eta Probintzietako Aldizkariak ditugu horretarako, mota guztietako laguntzak eta dirulaguntzak jasotzen dituzten argitalpen ofizialak dira eta. Gainera, horien bitartez alertak sor ditzakegu, gure posta elektronikoan hautatutako parametroekin bat datozen deialdi berriak jasotzeko.

Industria, Energia eta Turismo Ministerioak atari bat sortu du ekintzaileak eta enpresa txiki eta ertainak sustatzeko. Bertan, enpresentzako pizgarri eta laguntzen bilatzaile interesgarri bat eskaintzen da dirulaguntzak jardueraren eta gaiaren arabera hautatzeko. EAEren kasuan, http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-edelfos/eu/  web-orria dugu.

Autonomia-erkidego edo probintzia bakoitzean ekintzaileei laguntzeko departamentu zehatzak daude, hala nola, tokiko garapen-agentziak edo autonomoei beren jardueraren hasieratik edo aurretik laguntzen dieten bestelako erakundeak, Gaztenpresa adibidez, LABORAL Kutxaren gizarte-ekintzako fundazioa.

Laguntza esanguratsuenak: Euskal HerriaEnpresa txiki eta ertain, bakarkako enpresaburu eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko 2015. urterako programa: 5.000 eta 10.000 euro arteko maileguak eskaintzen ditu, baldintza berezietan, bakarkako enpresaburuentzat. Epea: 2015eko abenduaren 31ra arte.

Eusko Jaurlaritzako laguntzen bilatzaileaArabako laguntza esanguratsuenakÁlava Innova 2015. Berrikuntzarako eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzen programa: Araban bizi diren eta beren jarduera ekonomikoa duela urtebete baino gehiago abiarazi duten autonomoentzat. Honako kategoria hauetakoren batean sar daitezkeen enpresek egindako jarduerek eta/edo jarduketek jaso ahal izango dute dirulaguntza: berrikuntza produktuan, berrikuntza produkzio-prozesuetan, berrikuntza antolaketan, berrikuntza marketinean eta merkatuan/nazioartera zabaltzean, eta enpresarentzat berritzaileak diren beste jarduketa batzuetan. Negozio-eremu horiek garatzeko kanpoko zerbitzu profesionalak kontratatzea eragiten duen gastuaren % 50eraino lagunduko da diruz.

Enpresa txikiak sortu, berritu eta horien lehiakortasuna bultzatzeko laguntzak. Vitoria-Gasteiz 2015: Berrikuntzara eta lehiakortasunaren hobekuntzara (kanpo-aholkularitza, patenteak...) nahiz enpresak sortzera (eratze-gastuak, aktibo finkoko inbertsioak...) xedaturiko ekintzak lagunduko dira diruz. Dirulaguntza izango duen gutxieneko inbertsioa 5.000 eurokoa izango da. Inbertsioaren % 40ko dirulaguntza emango da gehienez, eta 10.000 euro eman ahal izango dira gehienez pertsona eta urte bakoitzeko. Epea: 2015eko irailaren 1etik 25era.

Ekintzaileentzako beka: 2.500 eurorainoko laguntza bat da eta beren enpresa-proiektua garatzen duten bitartean ekintzaileei laguntzea du helburu. Gasteizen erroldatuta daudenentzat. Epea: apirilaren 9tik fondoak amaitu arte edo, gehienez ere, 2015eko irailaren 30era arte.

Merkataritza eta zerbitzu pertsonalen alorreko enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntzak: 2014ko urriaren 1aren eta 2015eko ekainaren 26aren artean merkataritza-jardueraren bat gauzatu duten pertsona fisikoek edo juridikoek egindako inbertsioak diruz laguntzeko, horiek beren merkataritza-establezimenduaren egokitzapenean edo ekipamenduan hobekuntzak egin dituztenean. Establezimendu hori berria nahiz aurretikoa izan daiteke, eta Gasteizko udalerrian kokatuta egon beharko du. Epea: 2015eko maiatzaren 11ren eta ekainaren 26aren artean.

'Ekin txekea' laguntza ekonomikoaren eskabidea: Enpresa txiki sortu berriei Gasteizen kokatuta dauden coworking espazio edo enpresa-zentroetan lehenengoz kokatzeko erraztasunak ematera zuzendutako laguntzak. Epea: 2015eko martxoaren 19tik irailaren 30era.

Bizkaiko laguntza esanguratsuenakEnpresak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak: 2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era bitartean sortutako enpresei eta autonomoei xedaturiko laguntzak. Erakunde bakoitzari 3.000 eurorainoko dirulaguntza emango zaio gehienez (5.000 euro emakumeen kasuan), enpresak martxan jartzeko eta funtzionamendu-gastuak estaltzeko: lokalaren errentamendua, hornidurak, aseguruak, bulegoko materiala eta abar.  Era berean, profesional independenteen zerbitzuen kontratazioa edo publizitatea eta sustapena sartzen dira barne, baita Gizarte Segurantzako kotizazioak ere, autonomoen araubide berezian.

Ekintzaile gazteei laguntzea, enpresa martxan jartzeko inbertsioak egiteko: 30 urte arteko gazteek 2014ko urriaren 1a baino lehen jarduera ekonomiko bat gauzatzeko laguntza. Ibilgetuan egindako inbertsio berriek jasoko dute dirulaguntza (lokala erostean izan ezik):  aplikazio informatikoak, makineria, bulegoko materiala, altzariak eta abar. Gastu horiek 2014ko urriaren 1aren eta 2015eko irailaren 30aren artean egin behar dira. Emango den dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa eskuratutako ondasunen prezioaren (BEZ gabe) % 70 izango da, 1.700 euro gehienez ere.

LALF 2015: Langile autonomoei laguntza finantzarioa emateko programa: Jarduera ekonomikoa hobetu, zabaldu edo berritzeko asmoz (makineria, altzariak, ekipo informatikoak eta abar), finantza-erakundeekin sinatutako maileguen interesentzako dirulaguntza. Inbertsioaren eta diruz lagun daitekeen finantziazioaren zenbatekoak 10.000 eurokoa izan behar du gutxienez. Maileguak (eta/edo finantza-errentamendua) eta inbertsioak 2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era egin behar dira.

Gipuzkoako laguntza esanguratsuak

Artikulu hau idatzi den datan (2015eko maiatza) ez da deialdi irekirik aurkitu. Edonola ere, Gipuzkoako dirulaguntzen bilatzailean eta Donostiako sustapenaren web-orrian zerrenda eguneratua aurkituko duzu.

Nafarroako laguntza esanguratsuakAutonomo gisa lanean hasteko laguntza langabeentzat: Jarduera gauzatzeko beharrezko aktibo finko materialetan edo softwarean inbertsioak egiteko laguntzak, horien zenbatekoa gutxienez 12.000 eurokoa denean (BEZ gabe). Diruz lagundutako kantitatea 5.000 eta 10.000 euro artekoa izango da, onuradunaren arabera.

Hobaridun maileguak, autonomo gisa hasteko: Gehienezko zenbateko aldakorrak dituen maileguan aurrez finkatutako banku-interesen % 4ra arteko dirulaguntza emango da (araudian zehaztutako kolektiboen arabera). Maileguak 5.000 eurokoa izan behar du gutxienez, eta jarduera hasi aurreko sei hilabeteen eta eskabidea aurkezten den egunaren artean formalizatu behar da. Epea: 2015. urte osoan zehar. Jarduera abiarazi eta hurrengo 3 hilabeteetan aurkeztu behar da.

Autonomoak trebatzeko dirulaguntza: Dirulaguntzaren zenbatekoa jasotako ikastaroen kostuaren % 75ekoa izango da, 3.000 eurokoa, gehienez. Trebakuntza jarduera hasi aurreko sei hilabeteen eta eskabidea aurkezten den egunaren artean formalizatu behar da. Epea: 2015. urte osoan zehar. Jarduera abiarazi eta hurrengo 3 hilabeteetan aurkeztu behar da.

Nafarroako udalen laguntzak: Nafarroako udalerriek eskainitako autonomoentzako laguntzak eta dirulaguntzak, jarduera ekonomikoak eta enpresen sorrera sustatzeko helburuarekin.

Nafarroako dirulaguntzen bilatzaileaLan autonomoa sustatzeko estatu-mailako neurriakLangabezia-prestazioaren ordainketa bakarra: Langabeziaren kapitalizazioa ere deitzen zaio, eta haren bidez, aldi bakar batean kobratzen da langabezia-prestazio osoa. Diru hori negozio berri bat sortzeko erabiltzen denean bakarrik ematen da. Aurreko artikuluan, hura eskatzeko beharrezko baldintza, izapide... guztiak jasotzen dira.

Autonomoentzako tarifa finkoa: 50 euroko kuota autonomo berrientzat, jardueraren lehen 6 hilabeteetan. Kuota hori mantendu egiten da epealdi horretan langileak kontratatzen badira.

Hobariak autonomoen kuotetan: Tarifa finkoaz gain, autonomo berriek kuotaren % 50eko murrizketa izango dute hurrengo 6 hilabeteetan eta, urtebete igaro ostean, % 30eko murrizketa 6 hilabetetan zehar (18 hilabete 30 urtetik beherako gizonen eta 35 urtetik beherako emakumeen kasuan).

Beste neurri batzuk (Ministroen kontseiluak onartu baina oraindik Estatuko Aldizkari Ofizialeko oinarri arautzaileetan argitaratzeko daudenak):

  • Langabezia-prestazioen eta jarduera abian jartzearen arteko bateragarritasuna.
  • Autonomoentzako langabezia-prestazioa berriz eskuratzeko epea 60 hilabetera luzatzeko aukera (orain arte 24 ziren).
  • Senitarteko laguntzaile berrien afiliazioan alta emateko aurreikusten den pizgarria 24 hilabetera luzatzea.
Lan autonomoa eta gizarte-ekonomia sustatzeko legearen aurreproiektuan neurri guztien zerrenda kontsulta daiteke (PDF).


Zein da zure erreakzioa?