Ba al dakizu non aurki ditzakezun LABORAL Kutxaren gaurkotasuneko gaiak?

Ba al dakizu non aurki ditzakezun LABORAL Kutxaren gaurkotasuneko gaiak?

2 min.

Ba al dakizu non aurki ditzakezun LABORAL Kutxaren gaurkotasuneko gaiak?

Partikularrak, enpresak, ekintzaileak… LABORAK Kutxak gaurkotasuneko gaiei eta albisteei buruzko hainbat kanal ditu, bezero guztientzat.

Blog honen ohiko irakurle bazara, dagoeneko jakingo duzu LABORAL Kutxaren gaurkotasuneko gai garrantzitsuenen berri aurki dezakezula bertan, banka kooperatiboa ulertzeko gure modu bereziari buruzkoez gain. Era berean, gure gizarte-lana eta kiroletako edo kulturako babesletzak hizpide dituen informazioa, egoera ekonomikoaren inguruko azterketak eta finantzei, kontabilitateari, zergei edo ekintzailetzari buruzko mota guztietako informazio erabilgarria ere eskura duzu. Eta, noski, badakizu gustuko dugula zure interesa sustapenen eta zozketen bidez saritzea. Baina, ba al dakizu hau ez dela albiste interesgarriak eta aholku erabilgarriak aurki dezakezun gune bakarra? LABORAL Kutxan blogen eta sare sozialen ingurune zabala dugu, eta horien bidez, zuentzako erabilgarria izan daitekeen guztiaren inguruan egunean egon zaitezten saiatzen gara.

Ba al dakizu non aurki ditzakezun LABORAL Kutxaren gaurkotasuneko gaiak?

Hasteko …

Jakina, blog honetaz gain, geure profilak ditugu sare sozialetan, gure Twitterra, Facebookeko orria, Google Plus, Pinterest, LinkedIn. Informazio interesgarria ekonomiaren munduaz, finantza-aholkuak, lehiaketak, albiste bitxiak, gure gizarte-lanaren esparruko berri nabarmenenak… gure sare sozialak ezagutzeko gonbita egiten dizugu. Horietan infografiak edota albiste onak ere aurkituko dituzu; hau, adibidez.

Ezinbestekoa ekintzailetza interesatzen bazaizu

Ekitea erabaki baduzu edo horretan badiharduzu, ezin duzu galdu Gaztenpresa Fundazioaren bloga, gure gizarte-lanaren puntako ekimenetako bat. Urtero ehunka laguni laguntzen diete euren negozioak abian jartzen, finantzaketa-baldintza bereziak eskainiz eta baita adituen aholkuak ere, bidearen fase guztietan. Fundazioaren egitekoa bere Twitterrean edo Facebooken jarrai dezakezu, eta benetako ekintzailetza-kasuak ezagutzeko aukera izango duzu, autonomoentzako legedian diren berritasunak, administrazioen diru-laguntzei buruzko azken albisteak eta mintegien eta ikastaroen inguruko agenda eguneratua.

Enpresentzat bereziki

LABORAL Kutxan arreta espezializatua eskaini nahi dizugu, zeure beharren araberakoa. Horregatik, gure jarduna bananduta dugu: bezero partikularrak, Pro eta enpresetakoak. Enpresentzako Bankaren bloga gomendatu nahi dizugu, hain zuzen. Enpresaren munduko gaurkotasuneko gaiak bestelako ikuspuntutik jorratzen dituen bloga, hausnarketaz eta azterketaz gain, umorea ere tartekatzen duena. Edo zinema ere bai, adibidez. Bai, benetan. Bere Twitterraren bidez jarrai dezakezu.

Gainera, profesionalentzako webgunea

Kazetaria edo komunikazioko profesionala bazara, gure prentsa-weba kontsulta dezakezu. Bertan, gure ekonomia-neurgailuei buruzko informazio eguneratua eskaintzen dugu, azterketa orokorrak eta igurikimenen ingurukoak, kontsumitzaileen konfiantza-indizea eta EAEko enpresena.Txosten horiek guztiak gure web-orri korporatibora kargatzen ditugu, unean-unean. Hori da oraingoan gomendatuko dizugun azken webgunea. Horietako edozeini buruz zalantzaren bat edo iradokizunen bat baduzu, mesedez, helaraz iezaguzu blogeko oharren bidez edo aipatu berri ditugun bideetatik.Horretarako gaude!


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia