Beharrezkoa da NANa kontu korronte bati lotzea?

Beharrezkoa da NANa kontu korronte bati lotzea?

2 min.

Beharrezkoa da NANa kontu korronte bati lotzea?

Azkenaldian, hainbat galdera iritsi zaizkigu blogeko erabiltzaileengandik, Interneten dabilen informazio bati buruz. Beharrezkoa da NANa kontu korronteari lotzea, LABORAL Kutxarekin eragiketak egiteko? Hemen kontatuko dizugu.

Horren arabera, finantza-erakunde guztietako bezeroek NANaren kopia bat eraman behar dute sukurtsalera, baldin eta kontuak blokeatuko ez badizkiete. Egia da hori? Zer dio legeak horretaz? Eta, zer egin behar dugu uneren batean kontu bat blokeatzen badigute edozein arrazoirengatik?

Beharrezkoa da NANa kontu korronteari lotzea, LABORAL Kutxarekin eragiketak egiteko?

Egia da diotena? Legea aldatu egin da?

Argitu beharreko lehen gauza hauxe da: bezeroak identifikatuta izateko betebeharrak hamarkadak daramatza indarrean. Zehazki, 1993ko 19/1993 Legeak bezeroak identifikatzera eta identifikazio-agiri baten (NANaren, pasaportearen edo bizileku-baimenaren) fotokopia gordetzera behartzen zituen bankuak.2010. urtetik aurrera, apirilaren 30eko 10/2010 Legea indarrean sartu zenetik alegia, agiri horiek eskatzera ez ezik, euskarri optiko, magnetiko edo elektronikoetan gordeta izatera ere behartuta gaude finantza-erakundeok, arreta egokiaren alorreko neurri moduan. Zeregin horretarako, 5 urteko epea ezarri zuen legeak, eta 2015eko apirilaren 30ean mugaeguneratu da. Horregatik, gure bezeroen dokumentazioa eskaneatuz joan gara LABORAL Kutxan, eta horregatik hedatu da lege-aldaketaren bat egon den albistea. Ez da guztiz horrela: legea bera da, baina iraungi egin da ezartzen zituen eskakizunak betetzeko epea.

Eta kontuak blokeatzearena, egia da?

Aukera hori eduki badugu banku-erakundeok. 2010eko legeak ezartzen zuenez, negozio-harremanak eten egin daitezke, bezeroak identifikatzerik eta datu horiek gordetzerik ez dagoenean; beraz, har daitekeen neurrietako bat da kontuak blokeatzearena. Segur aski, zentzuzkoena da, eta bezeroari kalterik gutxien egiten diona, oso erraza baita konpontzen.

Zer egiten du LABORAL Kutxak halakoetan?

2012ko martxoaz geroztik, titular guztien identifikazio-dokumentuak eskaneaturik ez ditugunean, LABORAL Kutxan blokeatu egiten ditugu kontuak, zordunketa eta abonuetarako, eta ez da arazo aipagarririk egon. Beraz, azken hiru urteotan kontuarekin eragiketak egin badituzu, zure NANa daukagulako izango da segur aski.

Joan zen urtarrilaren 15etik, sendotu egin dugu jardunbide hori, eta blokeatu egiten ditugu identifikazio-agiria eskaneatu gabe dugun titularren (titular, baimendu, ahaldundu, administratzaile, txartelen onuradun eta abarren) eragiketak ere (dirua sartzea barne). Normala denez, egoera horretan dauden bezeroak jakinaren gainean jarri ditugu, legeak eskatzen duen dokumentazioa ekar diezaguten.

  • Leihatilan: agindu-emailearen identifikazioa eskatzen duten eragiketak (transferentziak, billeteen salerosketa, eskudiruzko sarrerak…) blokeatzen dira.
  • Online Bankan, Telebankan eta gure kutxazain automatikoetan: eragiketa guztiak blokeatzen dira, kontsultak barne.
Zer egin dezakegu kontu bat blokeatzen badigute?
Oso erraza da. Desblokeatzeko, nahikoa da gure sukurtsalen batean identifikazio-dokumentua (indarreko NANa, bizileku-baimena edo pasaportea) aurkeztea, eskaneatzea eta gure zerbitzarietan sartzea. Ezin errazagoa eta bizkorragoa izan.

Gaiaren inguruan dituzuen zalantza guztiak argitu izana espero dugu. Dena den, besteren bat baduzue, ez dudarik egin eta galdetu. Legea aplikatzen arduratsuak izan nahi dugu, baina gure lanean gardenak ere bai.


Zein da zure erreakzioa?