Berritasunak Banka Mugikorrean: maileguak amortizatu, ordainagiriak ikusi, dirua kutxazain batera doan bidali eta askoz gehiago egin dezakezu
2017-03-13
Berritasunak Banka Mugikorrean: maileguak amortizatu, ordainagiriak ikusi, dirua kutxazain batera doan bidali eta askoz gehiago egin dezakezu
Mailegua simulatu, amortizatu eta kitatzea
Orain arte, zure mugikorrean maileguaren xehetasunak eta hurrengo kuotak ikusteko aukera zenuen. Hemendik aurrera askoz gehiago egin dezakezu:- Simulazioa: Mailegu baten amortizazioa kalkulatu nahi al duzu? Jarri zenbatekoa eta modalitatea, eta egizu zure mugikorrarekin. Nahi adina aldiz errepika dezakezu eragiketa.
- Amortizazioa: Amortizazioa egitea erabakitzen baduzu ere, ez duzu arazorik izango. Sistemak sinadura eskatuko dizu eta, egina dagoenean, eragiketaren berrespena erakutsiko dizu.
- Kitatzea: Mugikorraren bidez ere egin dezakezu. Nahikoa da “ordaindu gabe dagoen kapital osoa” aukera hautatzea.
Zure ordainagiriak ikus ditzakezu. Eta itzuli.
Banka Mugikorraren beste berritasun garrantzitsu bat ordainagiriei buruzkoa da. Orain arte, kontuan zordundutako ordainagiriak ikusteko aukera zenuen bakarrik. Hemendik aurrera, ordainagiri bakoitzera sar zaitezke eta xehetasunak ikusi, Postamailetik bidaltzen dizugunean edo zure Online Bankan begiratzen duzunean bezalaxe. Eta ohiko eragiketak egin ahal izango dituzu.- Kobratutako ordainagiria itzuli: 30 egun naturaleko epea duzu online ordainagiri bat itzultzeko. Sartu xehetasunetara, hautatu itzultzeko arrazoia eta sinatu. Berrespena itxi ondoren, “itzulita” dagoela azalduko da ordainagiriaren lerroan.
- Hurrengo ordainagiriak itzuli: Nahi baduzu, jaulkitzaile berak erreferentzia berberarekin igorritako hurrengo ordainagiriak itzultzeko agindu iraunkorra eman dezakezu. Prozesu osoa errazte aldera, jaulkitzaile horrek aurreko hamahiru hilabeteetan igorri dizkizun ordainagiriak erakutsiko dizkizugu.
- Helbideratze-kontua aldatzea: Ordainagiri baten helbideratze-kontua aldatu beharrean al zaude? Klikatu ordainagiriaren arkatzaren gainean eta egizu. Baita mugikorretik ere.
Bidali dirua doan munduko edozein kutxazainetara
Intsuldaketa edo transferentzia gure Banka Mugikorraren bidez egiteko aukera lehendik ere bazegoen, baina hemendik aurrera, telefono mugikor bat duen munduko edozein laguni bidali ahal izango diozu dirua berehala eta doan. Ez da ezinbestean gure bezero izan behar, eta ez du nahitaez kreditu-txartelik eduki behar. Banka Mugikorrean txertatu berri dugun Hal Cash sistemak, blogean ere aipatu dugunak, gakoa bidaliko dio sms bidez, eta sistemarekin konektatuta dauden munduko milaka kutxazainetako batean gako hori sartuta eskuratuko du zuk bidalitako dirua.Igorlearentzat ere prozesua erraza da: onuradunaren izena eskatuko dizugu, haren telefono-zenbakia eta bidali nahi diozun zenbatekoa. Segurtasuna bermatzeko, mugikorrarekin sinatzeko eskatuko dizugu. Besterik ez. Dirua berehala dago eskuragarri.
Agindutakoa betetzen dugu
Dena aldatuko zela esan genuen eta dena aldatzen ari da. Gure kutxazainetan funtzionalitate berria gehitu dugu dirua txartelik gabe atera ahal izateko, hobekuntzak egin ditugu komisiorik gabe dirua ateratzeko kutxazainik hurbilena aurki dezazun beti, eta zuen eskura jarri dugu LABORAL Kutxa Pay zerbitzua, zure mugikorretik dirua bidali eta jasotzeko aplikazioa, WhatsAppetik mezuak bidali eta jasotzen dituzun moduan. Orain, Banka Mugikor Berria aurkezten dizugu, erabilgarria eta eraginkorra izango zaizulakoan.Horretarako gaude. Erakusteko, egunez egun, badela beste modu bat. Banka egiteko modu arduratsua, kooperatiboa, eraginkorra, gardena eta zerbitzu publikoaren izaera duena. Gogoan zaitugu hobetzen jarraitzen lagun gaitzazun. Beraz, gure aplikazio mugikorraren berritasunen inguruan zalantzarik edo esatekorik baldin baduzu, adieraz iezaguzu.
Zein da zure erreakzioa?