LKPay berritu dugu, aurrekoa baino bertsio sinpleagoa eta intuitiboagoa erabil dezazun

LKPay berritu dugu, aurrekoa baino bertsio sinpleagoa eta intuitiboagoa erabil dezazun

1 min.

LKPay berritu dugu, aurrekoa baino bertsio sinpleagoa eta intuitiboagoa erabil dezazun

Duela bi urte, LKPay zerbitzua martxan jarriko genuela iragarri genizun blog honetan bertan eta, ordudanik, 100.000 pertsonak baino gehiagok instalatu dute beren telefono mugikorretan, mugikor bidez edo Bizum bidez ordaintzeko.

Orain bisualki berritu dugu aplikazioa, bertsio intuitiboagoa eta sinpleagoa erabil dezazun.

Zure Android edo iOS gailuan instala dezakezu

Bertsio eguneratua hurrengo egunetan egongo da prest iOS nahiz Android gailuetarako (5.0 bertsioa edo berriagoa) eta aplikazioaren erabilgarritasuna hobetuko du, hura intuitiboagoa eta sinpleagoa izan dadin.

Deskargatu eta ikusi bertsio berriak eskaintzen dituen abantailak, Bizum bidezko ordainketak egiteko nahiz saltokietan Mugikordainketa bidez erosteko; azken aukera hori Android gailuetarako bakarrik dago erabilgarri, baina laster izango ditugu haren inguruko albisteak ere.

Hauxe da, hain zuzen ere, bertsio eguneratuaren bigarren helburua, aplikazioa etorkizunean beste aldaketa batzuk txertatzeko prestatzea, hatz-marka bidez sartzeko aukera txertatzeko, adibidez. Zerbitzu hori jada aurreikusita dago.

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Teknologia