Bidaia-asegurua: haren beharra izan dezakezun egoera guztiak

Bidaia-asegurua: haren beharra izan dezakezun egoera guztiak

4 min.

Bidaia-asegurua: haren beharra izan dezakezun egoera guztiak

Ez zegoen zure planen barruan itsas bidaia zoragarri hori itsasontziko kabinan pasatzea, lunbalgia zela eta. Ez zenuen aurreikusita goiz osoa polizia-etxe batean ematea, ia inork ingelesez egiten ez zuen hiri hartan, zure argazki-kamera lapurtu zizutela salatzeko. Eta ez zenuen uste inondik ere zure oporretako lekuan tentsio politikoa hainbesteraino areagotuko zenik. Kasu horietan guztietan, bidaia-poliza batek gutxitu egingo lituzke edozein ezbeharren ondorioak, batez ere ekonomikoak, eta egoerari aurre egiten lagunduko lizuke. Azken batean, ez dira gauza bera bidaia ahaztezin bat egitea eta bidaia inoiz ez ahazteko moduko arrazoiak izatea.

Hobe ez gertatzea, baina gerta liteke

Hegaldi bat ezeztatzea, istripu bat... asegurua da bidaia batean dena behar bezala joango dela eta edozein egoeraren aurrean babestuta egongo zarela ziurtatzeko modurik onena:
  1. Oin bat hautsi duzula-eta itzultzeko hegazkinean bi eserleku behar badituzu.
  2. Lapurtu dizutela-eta salaketa jartzeko itzultzaile bat behar baduzu.
  3. Hegaldia atzeratu dela-eta kontratatuta zeneukan txangoa galtzen baduzu.
  4. Hoteleko pitxer garesti bat nahi gabe hausten baduzu.
  5. Kreditu-txartelak huts egin eta eskudirua behar baduzu.
Noizbait esan dizugun bezala, bidaia-aseguruek egoera horietan guztietan estaltzen zaituzte. Zehatzago azalduko ditugu.

Funtsezkoa: gastu medikoak eta joan-etorrikoak

Ospitaleratzeen eta tratamendu medikoen gastuak oso garestiak izan daitezke. Gizarte Segurantzaren prestazioak ez dira atzerrira heltzen: Europar Batasuneko eta Europako Esparru Ekonomikoko herrialde batzuetara besterik ez. Horregatik, Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioak honako hau gomendatzen du zinez: “osasun-aseguru bat kontratatzea, bidaian zehar gerta litezkeen gaixoaldi edo istripuak estaliko dituena, hegazkin medikalizatuan ebakuatzea barne”. Halere, urtero-urtero ehunka lagunek faktura oso garestiak ordaindu behar izaten dituzte, bidaia-asegurua ez izateagatik. Bidaia-aseguruetako gertaera-parteen erdiek zerikusia dute ondoez eta gaixotasunekin; laurdenek, berriz, istripuekin, eta horiek ere osasun-laguntzaren beharra izaten dute.

Zure bidaia planifikatzen duzunean, arrazoia edozein dela ere, gomendatzen dizugu kontsultatzea nolako harremanak dauden helmugako herrialdearekin eta, horien arabera, asegurua are beharrezkoagoa ote den. Eta adi egon: asegurua kontratatzea komeni bada ere, horrez gain, aseguruaren estalduren mugak nahikoak direla ere egiaztatu behar dugu. Hala, aberriratze-berme onak izan behar ditugu, etxera lehenbailehen eta bidaiatzeko baldintza egokietan itzultzeko.

Osasun-laguntzaz gain, prestaziorik garestienak erreskateak izaten dira. Baina, zenbat diru kostatzen dira horiek? Horrelako ezbeharrek kosturik garestiena izaten duten herrialdeetako bat Estatu Batuak dira: hegazkin medikalizatuan lekualdatzea 50.000 euro inguru kosta daiteke. Horrez gain, Turkian, Ekuatore Ginean, Angolan, Malaysian, Argentinan eta Mexikon ere oso garestia izaten da osasun-laguntza.

Horrelako polizetan estaldura handiagoak ere kontrata daitezke, hala nola laguntzailearen lekualdaketa eta ostatua, sendagaiak bidaltzea, ezintasunagatiko ordainak istripua izanez gero eta abar. Eta abentura-kirolak egiten badituzu, ziurtatu zure polizak berariazko estaldurak dituela.

Garrantzitsua: kalteak, lapurretak edo galerak

Ekipajea eta objektu baliotsuak kaltetzea, lapurtzea eta galtzea ere estal ditzake bidaia-aseguruaren polizak. Baita defentsa juridikoa ere. Batzuetan, funtsezkoa izan daitezke telefono bidezko abokatu-laguntza eta fidantza judizialak ordaintzeko aurrerakinak. Era berean, beste arazo batzuetarako ere beharrezkoa izan daiteke dirua aurreratzea; hortaz, kreditu-txartelak huts egiten badizu eta eskudirua behar baduzu, aseguru hori kontratatuta baduzu estualditik irten ahal izango zara.

Bidaia ezeztatzea eta atzerapenagatiko kalte-ordaina

Overbookinga, pilotuen greba, zikloia, sumendi-erupzioa... Bidaia-aseguru batek orotariko suposamenduak estal ditzake: antolatzaileek bidaia bertan behera uztea, ezeztatze-gastuak (bidaia ez egitea erabakitzen baduzu) edo atzerapenagatiko kalte-ordaina. Oso garrantzitsuak dira ezeztapen- eta atzerapen-estaldurak, batez ere bidaian eskalak daudenean. Eta, zeure burua babestea erabaki duzunez, aukera duzu itzulera aurreratu beharraren aurrean ere babestuta egoteko.

Hirugarrenei eragindako kalteak: erantzukizun zibila

Eta, azkenik, hoteleko pitxer zoragarri hori hautsi baduzu, ez kezkatu: zure bidaia-aseguruak “hirugarrenei eragindako kalteak” hartzen ditu barne, hau da, erantzukizun zibileko klausula bat, hirugarren pertsona edo erakundeei eragin geniezazkiekeen kalteen kalte-ordaina estaltzeko. Ikus dezakezunez, hainbat arrazoi direla eta, asegururik gabe bidaiatzea garesti atera dakizuke.

LABORAL Kutxa txartelak: zurekin bidaiatzen duen asegurua

  • LABORAL Kutxa txartelek mundu osoan dute estaldura.
  • LABORAL Kutxaren txartelek mundu osoan funtzionatzen dute. VISA Gold txartela baduzu, 6.000 euro bitarteko bidaia-asegurua duzu. VISA Oro txartela badaukazu, berriz, estaldura hori 20.000 eurora arte zabaltzen da eta, besteak beste, maletak galtzea estaltzen du, medikuen laguntza jasotzeko garraioak, eta hasi gabeko bidaia berta behera uztea, horixe baita asegurua hartzerakoan egoten den kezka nagusietako bat eta gehien balortatzen den estalduretako bat.
  • Gure ehorzketa-aseguruak, bestalde, pertsona aseguratua Espainiara ekartzeko gestioak eta gastuak bermatzen ditu, heriotza gertatuz gero.
  • Horrez gain, Hal Cash sistemari atxikita gaude. Horri esker, atzerritik hona edo hemendik edozein herrialdetara dirua bidal daiteke, naiz eta hartzaileak LABORAL Kutxaren txartelik ez izan. Blog honetan bertan azaltzen dizugunez, telefono mugikor bat besterik ez duzu behar, Hal Cash zerbitzua eskaintzen duten 15.000 kutxazainetako batera hurbildu eta dirua jasotzeko.
LABORAL Kutxa aseguruak zure ondasunentzat, zuretzat


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Inbertsio estrategiak