Bilbo, gizarte-ekonomian munduko erreferentzia urriaren 1etik 3ra egingo den Global Social Economy Forum GSEF 2018an

Bilbo, gizarte-ekonomian munduko erreferentzia urriaren 1etik 3ra egingo den Global Social Economy Forum GSEF 2018an

1 min.

Bilbo, gizarte-ekonomian munduko erreferentzia urriaren 1etik 3ra egingo den Global Social Economy Forum GSEF 2018an

Global Social Economy Forum GSEF 2018 jada ofiziala da eta, Bilbon egingo da urriaren 1etik 3ra bitartean. 2013an Seulen hasitako bidearen laugarren edizioa da, eta horren helburua da gizarte-ekonomiaren arloan jardunbide egokiak eta jarduerak ezagutzea eta partekatzea, enpleguan, kalitatean eta ongizatean inpaktua izateko.

Aurtengo gai nagusia hau da: “Gizarte Ekonomia eta hiriak. Balioak eta lehiakortasuna tokiko garapen eta garapen inklusibo eta iraunkorrerako”. Biltzarraren hiru egunetan zehar, hitzaldiak, tailerrak, aurkezpenak, bisitak eta jarduera kulturalak egongo dira, gizarte-ekonomiak gure gizartearen garapenean duen eginkizunari balioa ematearren.

MONDRAGON Kontseilu Orokorreko eta LABORAL Kutxako lehendakariak, Iñigo Ucín eta Txomin Garcia, hurrenez hurren, ekitaldian izango dira Kooperatiba batekoa izatearen gaineko edukia, onurak eta esperientzia azaltzeko.

Hemen duzue aurtengo programa parte hartuko duten hizlarien zerrenda harrigarria. Jada gutxi geratzen da Bilbon GSEF 2018an elkar ikusteko. Dagoeneko izena eman duzu? Eman ez baduzu, zeren zain zaude? Gizarte Ekonomiako erakunde garrantzitsuenek beren esperientziak aurkeztuko dituzte, eta jada izena eman dezakezu inprimaki honen bitartez.

Informazio gehiago GSEF 2018ren orrialdean: https://www.gsef2018.org/#Gizarte-ekonomiarekin living gaude! Ikusi prestatu dugun infografia.

Zer da GSEF?

GSEF nazioarteko sare bat da, eta Gizarte Ekonomiaren garapena bultzatzeko konpromisoa hartutako administrazioak eta tokiko gizarte zibilaren alde interesatuak biltzen ditu. Foro baten bitartez, ikuspegiak eta esperientziak partekatzea du helburu, mugaz haraindiko lankidetzaren eta elkarlanaren bitartez, mundu inklusiboaren, berdintasunezkoaren eta pertsonengan oinarritutakoaren aldeko alde aniztuneko elkarteetan oinarrituta. Halaber, kalitatezko enplegua sortzea nahi du, bidezko hazkundea izatea, oinarrizko demokraziaren aurrerapena eta garapen iraunkorra lortzea.


Zein da zure erreakzioa?