Bizitza-asegurua: funtsezko 5 galderak

Bizitza-asegurua: funtsezko 5 galderak

3 min.

Bizitza-asegurua: funtsezko 5 galderak

Badakizue LABORAL Kutxa oso banku berezia dela. Hasteko, kreditu-kooperatiba bat gara, eta konpromiso irmoa dugu banka egiteko beste modu batekin. Baina, horrez gain, espezialistak gara aseguruetan.

Horregatik, bizitza-aseguruek sorrarazten dituzten zalantzarik ohikoenetako batzuk argitu nahi ditugu gaur, produktu hori funtsezkoa baita zure ongizaterako eta lasaitasunerako.

Zer da bizitza-aseguru bat?

Batzuetan, funtsezkoena ahazten zaigu. Horregatik, oinarrizko galderarekin hasiko gara. Zer da bizitza-aseguru bat? Erantzuna erraza da: ustekabe pertsonalen aurrean laguntza ekonomikoa eskaintzen digun asegurua da. Zure familia eta ondarea babesten ditu eta etxeko guztion osasun-arreta eta ospitalekoa ordaintzen laguntzen dizu.

Zer estaltzen du zehazki?

  • Heriotza, gaixotasuna edo istripua gertatuz gero, berehalako laguntza ekonomikoa ematen dio familiari.
  • Gauza bera egiten du ezintasun iraunkorra, osoa edo partziala, gertatuz gero.
  • Gaixotasun larrien aurrean (minbizia, infartua, garuneko isuria, transplantea...), izapideak, laguntza pertsonala eta behar ekonomikoak betetzen lagunduko dizu.

Noiz eta non babesten nau?

Galdera horri erantzutea oso erraza da: babestuta egongo zara eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan eta munduko edozein lekutan.

Zertarako da?

Mundu guztiari komeni zaio balizko arriskuen aurrean babestuta egotea, baina aseguru batek onuradun bakoitzarentzat dituen abantailak zehaztuko dizkizugu.

Familientzat

Ba al zenekien heriotzen % 82 gaixotasunen ondorioz gertatzen dela? Kasu horietan, familien diru-sarrerak batez beste 656 euro murrizten dira, eta 807 euro emakumezko alargunak badira, hau da, % 28 eta % 33, hurrenez hurren. Kontuan hartzen badugu etxe batek hilero 2.200 euro behar dituela, alargunen % 80 seme-alabaren batekin bizi dela eta batez besteko alarguntasun-pentsioa ez dela 370 eurora heltzen (732 euro, familia-kargak badaude), argi dago zein diren aseguru on baten abantailak.

  • Familiaren ondarea babesten du, hipoteka ordaintzen lagunduz. Abantaila hori oso garrantzitsua da, baldin eta hildako pertsonak familia-errenta edo horren zati handi bat ekartzen bazuen.
  • Balizko zorrak kitatzen, ezbeharrak eragindako gastuei aurre egiten (heriotza, etxea egokitzea, tratamenduak…), oinordetzen gaineko zerga ordaintzen eta seme-alaben ikasketen jarraitutasuna bermatzen laguntzen du.
  • Mendekotasun-egoerei aurre egiten eta Gizarte Segurantzaren prestazioak osatzen ere laguntzen du.
Ezkongabeentzat

Pentsatu al duzu inoiz zer egingo zenukeen gaixotasuna edo istripua dela-eta ezintasun bat gertatuko balitzaizu edo orain arte bezala lan egiteko moduan egongo ez bazina? Espainian, baliaezintasuna duten pertsonen batez besteko adina 54 urtekoa da, eta ia milioi bat herritarrek jasotzen dute baliaezintasun-pentsioren bat, batez beste 910 eurokoa. Gauzak horrela, zer abantaila ditu bizitza-aseguru batek?

  • Baliaezintasuna dela eta lana utzi behar izanez gero, aseguruak laguntza ekonomikoa eskaintzen du.
  • Ezgaitasunak eragindako ezohiko gastuetan laguntzen du: automobil egokituak, gurpil-aulkiak, laguntza pertsonalaren beharra eta etxebizitza egokitzea (85 m2-ko etxebizitzetan, gastua 40.000 eurokoa izaten da).
  • Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak, aisialdikoak eta komunikaziokoak normalizatzen laguntzen du: garraioak, bidaiak, telefonoa, internet, igogailuak, atezain automatikoa…
Lanbide arriskutsuak dituzten pertsonentzat

Zure lanbidea dela eta, arriskuan jarri behar al duzu batzuetan zure bizitza edo osotasun fisikoa? Eraikuntza, lan bertikalak, industria kimikoak, uretako lanak… arrisku handiagoko sektore batzuk daude, eta gizartearen ongizaterako arrisku handiagoa hartzen dutenek estaldura handiagoak eta hobeak ere merezi dituzte. Horregatik, bizitza-aseguruek garrantzi berezia hartzen dute profesional batzuentzat, haien lanbidean hartzen dituzten arriskuen aurrean babestu egiten dituztelako.

Gainera…

Estaldura berezi batzuk ere badaude. Adibidez, LABORAL Kutxan emakumeentzat berariaz pentsatutako bizitza-aseguru bat dugu. Aseguru horrek, besteak beste, estaldura berezia eskaintzen du minbizia diagnostikatuz gero. Espainian, 100 pertsonatik 1,2k dute gaixotasun hori. Bada, aseguruak eskura jartzen dio onuradunari aseguratutako kapitalaren % 100 diagnostikoa egiten zaion unetik bertatik, bigarren iritzia estaltzen du (gastu hori batez beste 8.000 eurokoa izaten da) eta terapia onkologikoaren kostua ordaintzen du (kostua 20.000 eta 25.000 euro bitartekoa izaten da lehen hilabeteetan).

Nola kontrata dezaket bizitza-asegurua?

Erantzun hori guztietan errazena da. Aseguru bat kontratatu nahi baduzu, zalantzaren bat baduzu edo produktu horren inguruko galderak badituzu, zoaz LABORAL Kutxaren bulego batera. Aseguruetako gestore espezializatuei kontsultatu ahal izango diezu; haiek zure aseguru-zorroa aztertuko dute zurekin eta erabakirik onena hartzen lagunduko dizute.

Zain gaituzu!

The best HTML CheatSheet has its own visual editor where you can apply your own CSS code as well. Web developers and designers love this free online resource!


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Inbertsio estrategiak