Bizitza-asegurua kontratatzearen abantailak
2013-09-18
Bizitza-asegurua kontratatzearen abantailak
Inorentzat ez da atsegina txarrena pentsatzen jartzea. Hortaz hitz egiten ez badugu, inoiz ez dela gertatuko sentitzea normala da. Horrelakoetan, begiak itxita ikusezin direla uste duten haurrak bezala portatzen gara. Baina ezbeharrak gertatu egiten dira, eta aurretik zuhurrak izatea komeni da. Laboral Kutxan espezialistak gara Bankaseguruetan, eta horregatik, bizitza-asegurua kontratatu behar ote duzun balora dezazun nahi dugu. Gaia zaila da (ezbeharrak ere horrelakoak dira beti), eta kontu handiz heldu nahi diogu.
Ezerk eta inork ezingo du ahaide maite baten heriotzagatiko dolua ezabatu, baina bizitza-aseguruarekin galera hori ez da gainera arazo ekonomiko bilakatuko hurbilekoentzat. Bikotekidearen eta seme-alaben etorkizuneko egonkortasuna nahi duten pertsonak izaten dira produktu hori gehien kontratatzen dutenak, normalean oraindik ere hipoteka ordaintzen ari direlako edo diru-sarrera iturri bat galtzeagatik familiaren bizi-maila ez dela eskastuko ziurtatu nahi dutelako. Bizitza-poliza kontratatzeko arrazoi ohikoena da, baina ez bakarra.
Kontraesana badirudi ere, bakarrik egonagatik ez zaio zertan mota horretako aseguru bat kontratatzeari uko egin behar. Bizitza-poliza batek ez du balio soilik guk nahi dugunari kapital bat utzi eta hark zailtasun ekonomikoak hobeto eramateko. Bizitza-aseguruek egoera kritikoak ere estal ditzakete, hala nola baliaezintasuna edo gaixotasun larrien tratamendua,minbiziarena, adibidez. Horrelako kasuetan eskertzekoa da gure egoera eramangarriago egingo duen kapital bat izatea eskura.
Onuradunarentzako abantailak
Bizitza-aseguru baten onuradunek jasotzen duten kapitala ez da bakarrik gehien behar dutenean hartzen duten diru-sarrera bat. Gainera, horren ezagunak ez diren abantailak eskaintzen ditu.Hasteko, enbargaezina da. Zer esan nahi du horrek? Jaraunsten dugunean, guztia geureganatzen dugu: hildakoak zituen ondasunak eta baita zorrak ere. Beti erabaki dezakegu jarauntsia ez onartzea, edo “inbentario-emaitzaren arabera” onartzea (ondasunen eta zorren arteko saldoa positiboa denean bakarrik). Baina bizitza-aseguruek ez dute estaltzen aseguratuak hiltzean zituen zorrak. Aseguratutako kapitala jasoko dugu aseguru-hartzailearen zorrak onartzen ez baditugu ere.
Beste abantaila garrantzitsu bat: ohikoa den bezala onuradunak gure zuzeneko ahaideak badira, heriotza kasuan jasoko luketen kapitalari ez dagokio oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga ordaintzea: salbuetsita dago erabat. Beraz, lasai egon gaitezke, kontratatu dugun kapitala gehien maite ditugunengana iritsiko baita.
Hartzailearentzako abantailak
Polizan kontratatu dugun kontigentziaren bat gertatuz gero, aseguratutako kapitala Gizarte Segurantzatik jasoko dugunaren osagarri izango da, normalean hori ez baita nahikoa izango gertatutakoaren ondorioei kaudimenez aurre egiteko. Jende askok behar lukeena baino gutxiago kotizatzen duelako gertatzen da hori, baina izan liteke gertatutakoaren ondorioak oso larriak izatea eta gastu gehiago sorraraztea, edo bi faktoreak batera ematea.Bizitza-aseguruen abantaila nagusietako bat da gure bizitzan zehar aldatuz joan daitezkeela, gure egoerara egokituz, beste produktu batzuk ez bezala. Gure aseguruaren estaldurak eta onuradunak gehituz ala murriztuz joan gaitezke, une bakoitzean behar edo erabakitzen dugunaren arabera. Ez dugu ezinbestean beste poliza bat kontratatu behar onuradunen artean lagun berri bat sartu nahi badugu, edo dagoeneko behar ez dugun estaldura jakin bat alde batera utzi nahi badugu. Gainera, bizitza-aseguruek zerga-abantailak dituzte, batez ere autonomoentzat eta enpresarientzat, eta horrek murriztu egingo du produktuaren benetako kostua.
Galde egiguzu
Alde batera utzi ohi dugun gai baten inguruan hausnartzera bultzatu bazaitugu, gure sukurtsaletara etorriko zarelakoan gaude. Bankaseguruetako gure adituek pozik azalduko dizute esandako guztia zehatz-mehatz.A! Eta gogoratu gure blogean dagoeneko kontatu genizuna: bada erregistro ofizial bat non bizitza-aseguru guztiak erregistratuta dauden. Arren eskatzen dizugu, tamalez ahaide maite baten heriotzaren aurrean bazaude, begira dezazula alde ekonomikotik zu egoera hobean uzteko zerbait egin ote zuen.
Zein da zure erreakzioa?