BIZITZA EMAKUMEA ASEGURUA

BIZITZA EMAKUMEA ASEGURUA

2 min.

BIZITZA EMAKUMEA ASEGURUA

Gure bezeroen errealitatera egokitu eta gaur egungo eta etorkizuneko beharrizanak babestea da gure aseguruen helburua. Hain zuzen ere, Bizitza Emakumea da etengabe egokitzeko filosofia horren adibidea: gaixotasun larriei, adibidez biztanleriaren segmentu horretan heriotza gehien eragiten duten minbiziei, aurre egin behar dieten emakumeak babesteko pentsatutako asegurua da.

 Bizitza Emakumea aseguruak berariaz emakumeentzat pentsatutako estaldura eta zerbitzu sorta zabala eskaintzen du. Ohiko moldeak hausten ditu, gainera, benetan “bizi garen artean” erabiltzeko pentsatuta dagoelako. Emakumeei eragiten dieten minbizi moten ondorioetatik babestea da berme nagusia, horiexek direlako kolektibo horretan heriotza eta ezgaitasun gehien eragiten dituzten gaitzak. Dena dela, beste estaldura asko biltzen dituzte.

 Nolakoa da Bizitza Emakumea asegurua

 ?      Diagnostikoaren unean aseguraturiko kapitala aurreratzen du, gaixotasuna sendatzeko bitarteko guztiak jarri eta gaixondoko gastuei aurre egiteko.

?      Zuk erabakiko duzu polizak zenbat iraungo duen. Zuk erabakiko duzu nola ordainduko duzun.

?      Gaixotasunaren edo istripuaren ondoriozko heriotza (heriotzak eragindako premiazko gastuei aurre egiteko 3.000 euroko berehalako aurrerakina) eta baliaezintasun handia estaltzen ditu.

?      Gainera, beste estaldura batzuk kontratatzeko aukera ere baduzu: baliaezintasun iraunkor absolutua, osoa edo partziala.

?      Gainera, familian nahiz zuk zeuk dituzun beharrizanen arabera, istripu-bermeen bidez kapitalak bikoiztu edo hirukoiztu ere egin ditzakezu.

?      Zure lanbidea edo kirola edozein dela ere, edozein bidaia egiten duzula ere, zugana egokituko gara.

 Abantaila nagusiak

 Bizitza Emakumea aseguruak zerbitzu sorta zabala biltzen du:

 ?      Eguneroko bizitzarako asistentzia: gaixotasun larriren baten edo istripuren baten ondorioz, ospitaleratu edo etxean geldi egon behar izanez gero, honako zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste: etxerako laguntzailea, seme-alabak eta menpeko senideak zaintzea, etab.

?      Aurrez-aurreko bigarren diagnostikoa prozesu onkologikoetan: medikuaren kontsultaz gain, osasun-zentrora joateko gastuak ere estaltzen ditu.

?      Heriotzarekin eta oinordetza-prozesuarekin lotutako aholkularitza eta tramite guztiak ere hartzen ditu: Gizarte Segurantzaren prestazioak, herentzia, zergak kitatzea...

 Bizitza Emakumea aseguruari buruz gehiago jakin nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta zatoz LABORAL Kutxaren sukurtsalen batera: gure bankako eta aseguruetako adituek gogo onez erantzungo dizute. Hemen ere jaso dezakegu informazio gehiago. Bete online inprimakia zeure datuekin eta zurekin harremanetan jarriko gara, zalantza guztiak argitu eta Bizitza Emakumea aseguruari buruzko informazioa eskaintzeko.

 Minbiziari, emakumeengan duen eraginari edo gaixotasun horri lotutako beste edozein alderdiri buruzko zalantzarik baduzu, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen webgunea kontsulta dezakezu. Era berean, Osakidetzaren webgunean Euskal Autonomia Erkidegoan osasunaren alorrean ari diren elkarteen zerrenda kontsultatzeko aukera duzu. Nafarroan, Saray Elkarteak minbizia duten emakumeen premiei erantzuten die bereziki, eta Adano elkarteak egoera horretan dauden haurrei laguntzen die.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Inbertsio estrategiak