Blogean iruzkinak uzteko sistema konpondu dugu

Blogean iruzkinak uzteko sistema konpondu dugu

1 min.

Blogean iruzkinak uzteko sistema konpondu dugu

Pare bat Oscar sari irabazi zituen bere sasoian 'The cider house rules' filmak ('Las normas de la casa de la sidra', gaztelaniaz) eta historia aski ederraz gain esaldi erabilgarri bat ere utzi zigun. “Bizitzan saia zaitez beti erabilgarria izaten”. Horixe esaten zion etengabe Michael Caine aktoreak mamitutako doktore zaharrak bere ikasle gazteagoari. Eta horixe da blog honetan egiten saiatzen garena, zuen eguneroko bizitzan erabilgarriak diren testu eta infografiak argitaratuz. Helburu hori betetzen ari garen jakiteko moduetako bat zuen iruzkinak jasotzea izaten da.

Erantzutea, zuen ekarpenen berri izatea eta esateko duzuena entzutea ezinbestekoa da guretzat.

Hala ere, eta tamalez, azken asteotan ezin izan dugu horrelakorik egin, blogean iruzkinak jasotzeko sistema ez delako ongi ibili. Iruzkin bat utzi badiguzu eta erantzunik izan ez baduzu, seinale ez dugula jaso.

Benetan sentitzen ditugu akats honek eragindako eragozpen guztiak eta akatsa konponduta dagoenez gurekin harremanetan jartzera gonbidatu nahi zaitugu. Erantzunik gabe geratu bazara, bidali berriz egin zenigun kontsulta eta berehala erantzungo dizugu. Gizarte sareak ere erabil ditzakezu, jakina. Horiek uneoro egon dira zabalik eta halaxe jarraituko dute.

Goraintzi eta barka eragozpenak.


Zein da zure erreakzioa?