
Bozkatu eta partekatu Euskadiko Kutxa Zurekin blogeko postik gogokoenak
2011-10-17
Bozkatu eta partekatu Euskadiko Kutxa Zurekin blogeko postik gogokoenak
Ziurrenik konturatuko zineten aldaketa batzuk egin ditugula gure blogean. Aldaketa horiei esker, orain edukiak puntuatzea eta Twitterren eta Facebooken partekatzea erosoagoa da.
Postak bozkatzeko izardun sistema bat jarri dugu abian, izenburuaren azpian, hain zuzen. Horiek gogoko dituzuen ala ez adierazteko 1 eta 5 izar artean eman diezaiekezue, baita zenbat boto dituen ikusi ere. Gainera, eskuineko zutabearen behealdean postik bozkatuenen zerrenda duzue.
Zuen lagunekin postak partekatzeko eta gogokoetan gordetzeko era ere berritu dugu. Lehen hainbat botoi zeuden post bakoitzaren amaieran, baina orain garrantzitsuenak soilik utzi ditugu: Facebook, Twitter, Menéame, Delicious eta Google.
Twitterren, Facebooken eta Google+1en kasuan izenburuaren azpitik ere partekatu ditzakezue postak, baita zenbat pertsonak partekatu dituzten ikusi ere.
Azkenik, eskuineko zutabeko goialdean, Twitterreko, Facebookrko, Flickreko eta Youtubeko gure profiletara zuzeneko estekak jarri ditugu. Horrela, azken nobedadeen berri izan ditzakezue eta gure argazkiak eta bideoak eskuragarriago izango dituzue.
Laster aldaketa gehiago egingo ditugu blogean, baina horiek garaia heltzen denean ikusiko dituzue. Bitartean, bozkatzera eta partekatzera gonbidatzen zaituztegu.
Zein da zure erreakzioa?