Caja Laboralen web berria

Caja Laboralen web berria

1 min.

Caja Laboralen web berria

Online dago jada Euskadiko Kutxaren webgune berria. Hemendik aurrera, www.cajalaboral.es atarian sartzean, nabigatzeko egitura berria aurkituko duzu, bereziki zure beharrei erantzuteko prestatua.

cajalaboral.es atariaren diseinu berria irudi aldaketa baino gehiago da. Irisgarritasun arauak hartu ditugu kontuan, indarrean dagoen legedia betetzeko eta ahalik eta erabiltzaile gehienengana iristeko, muga pertsonal edo teknologikoen gainetik.

Zer behar duzu?

Euskadiko Kutxaren atari berrian erabiltzailearen eta erabiltzailearen beharren arabera egituratu dira eduki eta zerbitzuak. Behar duzuna atarian aurkitzea da gure helburua. Etxebizitza bat erostea? Aurrezkiei etekina ateratzea? Erretiroaren plangintza egitea? Errenta-aitorpena hobetzea? Galdera horien eta beste askoren erantzuna klik bakarrean izango duzu. Eta nahi duzuna aurkitzen ez baduzu, hitzezko bilaketa askea erabil dezakezu.

Uneoro lagundu nahi dizugu. Horregatik, zuzeneko harremanerako esteka bat gehitu dugu webgunearen orri guztietan (OHARRA: webgune berria kaleratzen denan jarriko dugu esteka). Harremanetarako orria uneoro izango duzu eskura, edo zuzenean contactacon@cajalaboral.es helbidera idatzi dezakezu. Eta cajalaboral.es atariaren RSS jarioan harpidetza eginez gero, argitaratu ahala jasoko dituzu gure berri guztiak.

Zuk zeuk ikustea onena. Zain gauzkazu! www.cajalaboral.es


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia