CLNet berria, erosoagoa eta errazagoa

CLNet berria, erosoagoa eta errazagoa

2 min.

CLNet berria, erosoagoa eta errazagoa

CLNet, Euskadiko Kutxaren banka elektronikoa, linean dago jada, irudi berria duela. Banka elektroniko erraz, eroso eta elkarreragileagoa da. Diseinu erakargarri eta modernoagoa du, web publikoarekin bat datorrena. Hitz gutxitan: etorkizuneko CLNetera hurbiltzeko beste urrats bat eman dugu.

[caption id="attachment_1869" align="aligncenter" width="660" caption="CLNet berria"]Nueva CLNet[/caption]

Euskadiko Kutxaren banka elektroniko berriaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  • Diseinu erakargarri eta modernoagoa, web publikoaren diseinuaren araberakoa.
  • Bezeroari posizioak aurkezteko beste era bat, kontzeptuka sailkatuta, argiagoa eta ulerterrazagoa izan dadin.
  • Gehien erabiltzen diren transakzioetara sartzeko botoi berriak.
  • Bezero bakoitzarentzat interesgarritzat jotzen ditugun produktu eta zerbitzuak nabarmentzeko espazio berria.

Horrez gain, produktuak zuzenean kontratatzeko gero eta aukera gehiago eskainiko ditugu, bezeroak sukurtsalera joan beharrik ez izateko.

Geroago, bezero bakoitzarentzat berariaz sortutako abisuak jasoko dituen espazio berria ere erantsiko dugu.

Eta etengabe hobetzen jarraitu nahi dugunez, ondorengo aldaketak egiteko lanean ari gara jada. Aldaketa horiek web-orriaren erabilgarritasun orokorra eta menua hobetuko dituzte.

55 milioi eragiketa 2010ean

Dagoeneko 350.000 bezerok baino gehiagok erabiltzen dute Euskadiko Kutxaren banka elektronikoko zerbitzua. Erabiltzaile horiek, 2010ean, 55 milioi eragiketa egin zituzten, aurreko urtean baino % 10 gehiago eta 2006an egindakoak halako bi baino gehiago.

Eragiketen % 90 baino gehiago hainbat motatako eragiketak dira baina horien artean azpimarratzekoak dira posizioak eta azken mugimenduak kontsultatzeko egindakoak. Jarduerarik handieneko hilak martxoa eta abendua izan dira.

Horrez gain, 2010ean telefonoa mugikorretik CLNetera sartzeko zerbitzua jarri genuen abian eta gero eta bezero gehiago ari dira zerbitzu hori erabiltzen.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia