CLNet, mugikorraren urtea

CLNet, mugikorraren urtea

4 min.

CLNet, mugikorraren urtea

2012 clnet mugikorraren urteaGure sukurtsal sarea oso handia bada ere eta gure ordutegia luzatu dugun arren (gero eta sukurtsal gehiago zabaltzen dira arratsaldez), Internetek eguneroko eragiketa asko egiteko eskaintzen duen erosotasuna paregabea da:  edozein ordutan, edozein egunetan, etxean edo kalean, mugikorra, ordenagailua edo tableta erabiliz...  Ez da harrigarria gero eta erabiltzaile gehiagok beren izapideak linean egitea. Jakin nahi duzu zein diren gehien erabiltzen diren banka elektronikoko zerbitzuak?

2012a CLNet mugikorraren urtea izan da, hain zuzen Euskadiko Kutxak gailu mugikorren bidez eskainitako banka elektronikoarena. Hamar hilabetean baino gutxiagoan hirukoiztu egin da gure bankarik mugikorrenaren erabiltzaile kopurua. Horrek esan nahi du CLNet-eko (ordenagailu bidezko banka elektronikako) hiru bezerotik bik mugikorraren bidez eragiketak egitearen abantailak probatu dituztela. Zerbitzuak 38.000 erabiltzaile aktibo ditu guztira, baina ziur gaude kopuruak bizkor handitzen jarraituko duela, nonahiko teknologia horrek eskainitako abantailak direla eta. Etxeko ordenagailutik eragiketak egitea erosoagoa da, baina telefono mugikorretik berehalako sarbidea izatea oso erabilgarria izan daiteke askotan.

Euskadiko Kutxak bi aplikazio eskaintzen ditu CLNet mugikorrerako: bata Android sistementzat da (telefono askok, adibidez Samsung markakoek, erabiltzen duten Googleren sistema) eta bestea iOS sistementzat (hau da, Appleren iPhone eta iPad gailuek erabiltzen duten sistema). Bien artean, Android plataformak Applerenak baino deskarga gehiago ditu.

Sistema segurua

Alertal mugikorreraGehien eskatutako beste zerbitzuetako bat mugikorreko alertak dira. Sistema horrek SMS mezuen bidez ohartarazten du erabiltzailea, muga jakin bat gainditzen duen eragiketa egiten denean edo kasu jakin batzuk gertatzen direnean, esaterako kutxazainetik 300 euro baino gehiago ateratzea (100 euro baino gehiago atzerrian), 1.000 eurotik gorako transferentzia agintzea…

Horrela, txartela lapurtzen badigute edo norbaitek gure identitatea hartu nahi badu, berehala jakingo dugu zer eragiketa egiten saiatzen ari den.  Alerta horiek jasotzen dituzten 177.000 erabiltzaileek baimendu gabeko eragiketak blokeatu ditzakete. Horretarako, beste SMS batez erantzun besterik ez dute. Babes hori duten bezeroen kopurua bikoiztu egin da azken hiru urteetan eta etengabe handitzen jarraitzen du.  Sistema horren abantailetako bat prezioa da: lehen sei hilabeteetan doakoa da, haren onurak egiaztatzeko; ondoren, seihilekoan bi euro balio du, jasotako ohartarazpen kopurua edozein dela ere.

CLNet, hazkunde bizkorra

CLNet-ek, gure Internet bidezko banka klasikoak (ordenagailuaren bidez erabiltzen denak), 30.000 erabiltzaile irabazi ditu azken urtean. Horrenbestez, azken hiru hilabeteetan ia 210.000 bezero sartu dira zerbitzu horretan, gutxienez, behin. Hazkunde hori aurreko urteetakoa baino % 50 handiagoa da. Horrek agerian uzten du  Internet bidezko banka interesgarria dela gero eta jende gehiagorentzat, horri esker denbora eta kezka ugari aurrezten direlako. Eta hori bereziki nabaria da ohiko eragiketak egitean, alegia erabiltzaileek sukurtsaletan aurki dezaketen aholkularitza espezializatua behar ez dutenetan.

CLNet-ek, izapide batzuk burutzeko bide erosoagoa ez ezik, gure finantza pertsonalak kudeatzeko tresna praktikoak ere eskaintzen ditu. Ez dugu esaten gure aholkularien zeregina ordezka dezakeenik, ez horixe; baina bide osagarria da, gure bezeroek bi munduetako onena eskura izan dezaten.

Gutun-ontzi fisikotik digitalera

Postamail, buzoi fisikotik digitaleraBaina bada datu bat guztien gainetik pozten gaituena: Postamail zerbitzuan gero eta bezero gehiago izena emanda egotea. Milioi laurden bat erabiltzailek jasotzen dituzte gure entitatearen komunikazio guztiak posta elektronikoaren bidez, etxeko gutun-ontzian jaso beharrean. Euskadiko Kutxaren eta bere bezeroen arteko elkarrekiko konpromisoak ikaragarrizko aurrezpena eragiten du paperaren eta energiaren kontsumoan. Gainera, zerbitzu erabilgarriagoa eskaintzen du: komunikazioak bidali eta berehala jasotzen dituzte erabiltzaileek, eta ez dute gutunek bidaia fisikoa egin arte itxaron behar.

Gutunen ordez posta elektronikoa erabiltzea ez da Internet bidezko banka erabiltzen duten bezeroentzako zerbitzua soilik; aitzitik, eskatzen duten erabiltzaile guztiengana iristen da zerbitzua, bai leihatilak erabiltzen jarraitu nahi dutenengana, bai eragiketak sarean egitea hobesten dutenengana. Horregatik, bereziki harro gaude berrikuntza horretaz, abantailak dituelako bezeroentzat (sukurtsalekoentzat nahiz sarekoentzat), guretzat eta ingurumenarentzat.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia Segurtasun informatikoa