COVID-19 alarma-egoera: Bulegoetan eta urrutiko kanalen bidez artatuko zaitugu
2020-03-17
COVID-19 alarma-egoera: Bulegoetan eta urrutiko kanalen bidez artatuko zaitugu
LABORAL Kutxak lanean jarraitzen du bere Bulego Sarean, arreta pertsonalizatua behar duten bezero guztiei zerbitzua emateko, haien gestioak edo eragiketak Online Bankaren bidez egiterik ez badute. Horietako bat bazara, post honetan gomendio batzuk emango dizkizugu, zure gestioak segurtasunez egin ditzazun. Orobat, zure egunerokoan eta gestorearekiko harremanetan oso baliagarri izan ditzakezun tresna batzuk erabiltzen irakatsiko dizugu.
Nola egin ditzaket ordainketak segurtasunez eta kontaktu fisikorik gabe?
Hona hemen egin nahi dizugun lehen gomendioetako bat: ahal duzun heinean, ordaindu txartelaren bidez eta ez erabili eskudirurik. Gogoan izan LABORAL Kutxaren kreditu- eta zordunketa-txartelak contactless direla, eta, zure erosketaren zenbatekoa 50 €-tik beherakoa bada, ez duzula inolako gailurik ukitu behar. Zenbatekoa handiagoa bada eta, beraz, saltokiko STan zure segurtasun-gako pertsonala sartu behar baduzu, hori egin eta gero garbitu eskuak lehenbailehen soluzio hidroalkoholiko batekin edo urarekin eta xaboiarekin.Nola jardun dezaket PINik gabe 50 €-tik beherako contactless-erosketetan?
Laboral Kutxako txartel batek 50€ baino gutxiagoko erosketetan PINik gabeko contactless moduan eragiketak egin ahal izateko, txartela eguneratu egin behar da, gaur egun 20 €-tan baitago muga, eta, horretarako, eragiketa bat egin behar duzu saltoki bateko (TPV) ordainketa-terminal batean edo Laboral Kutxako (edo beste edozein erakundetako) kutxazain batean, zure txartela terminalean sartuta. Une horretatik aurrera, 50 €baino gutxiagoko contactless erosketa guztiek ez dute PINaren tekleoa beharko.LABORAL Kutxaren kreditu- edo zordunketa-txartelik ez baduzu oraindik, zure Online Bankako gune pribatuaren bidez eskatu egin behar duzu, besterik ez: ohiko postaren bidez jasoko duzu etxean. Horrela, zure erosketak egin ahal izango dituzu eskudiruari begira egon gabe. Gainera, lehen urtean erabat doan erabili ahal izango duzu. Hala eta guztiz ere, eskudirua erabili behar baduzu, kutxazainetik pasatu eta gero ez ukitu aurpegia harik eta eskuak garbitu arte, gel desinfektatzailea edo ura eta xaboia erabiliz.
Eta arriskua are txikiagoa izatea nahi baduzu, telefono mugikorra erabil dezakezu kreditu- edo zordunketa-txartelaren ordez, LK Pay apparen bidez (Android mugikorra baduzu) edo Apple Pay apparen bidez (iOS mugikorra baduzu) ordaintzeko. Horrela, zure txartelekin egiten dituzun ordainketa-eragiketa berberak egin ahal izango dituzu, baita zure lagun eta ezagunei ordaindu ere, Bizum doako sistemaren bitartez. Zerbitzua eskuratzeko, appa deskargatu eta Online Bankan sartzeko erabiltzen dituzun datu berak erabili behar dituzu.
Nola egin ditzaket eragiketak LABORAL Kutxan nire etxetik?
Online Bankan eta gure webgunean (www.laboralkutxa.eus), kontratatuta dituzun banku- eta aseguru-produktu guztiak kontsulta ditzakezu, eta ohiko eragiketa gehienak egin (intsuldaketak, transferentziak, maileguen alta, produktuak kontratatzea…).Guztiz kanal babestua eta segurua da, eta, gainera, berme osagarriak eskaintzen dizkizu, eragiketak egitean erabateko segurtasunaren sentsazioa izan dezazun. Adibidez, eragiketa bat egiten baduzu eta, ordu batzuk geroago, ezeztatu nahi baduzu, egun berean egin dezakezu, oso erraz: sartu Online Bankan edo LABORAL Kutxaren appean, zure gakoen bidez; sakatu zure mugikorraren edo ordenagailuaren goiko eskuinaldeko EZEZTATU botoia eta aukeratu bertan behera utzi nahi duzun eragiketa. Horixe da guztia. Zure eragiketa ezeztatuta geratuko da automatikoki.
Halere, baliteke beste zalantza batzuk izatea. Ondoren, maizenik jasotzen ditugun galdera batzuei erantzungo diegu:
- Zer gertatzen da Online Bankaren gakoa gogoratzen ez badut?
Beste gako bat eska dezakezu Telebankan, 901 333 444 telefono-zenbakira deituta. Arreta emango dizun langileak galdera batzuk egingo dizkizu, zuk zeuk soilik erantzun ditzakezunak, eta, zure nortasuna egiaztatu ondoren, gako bat bidaliko dizu telefono mugikorrera.
- Oso ondo. Eta Online Banka ez badut?
Ez kezkatu: kreditu- edo zordunketa-txartel bat baduzu, Online Bankan alta emateko eska dezakezu webgunetik, eta 15 minutuan izango duzu zerbitzua erabat erabilgarri.
- Zer egin dezaket mailegu bat eskatu behar badut?
Dispon mailegua eskura duzu telefono mugikorrean, Online Bankan eta baita kutxazainetan ere. Horrez gain, telefonoaren bidez edo Telebanka zerbitzuaren bidez eska dezakezu, 901 333 444 zenbakian.
Bazenekien Online Bankaren bidez zuzenean hitz egin dezakezula zure gestorearekin?
LABORAL Kutxan MEET deritzon prozedura dugu, Online Bankako erabiltzaileen eragiketa nagusien inguruko komunikazioa eta gestioa arindu eta errazteko. Bideokonferentzia da Online Banka erabiltzen laguntzeko modurik praktikoenetako bat. Hari esker, gestorea zure ondoan agertuko da zure ordenagailuko pantailan. Horrela, modu praktiko batean eta LABORAL Kutxako pertsonalaren laguntzaz ikasiko duzu nola egin behar dituzun eragiketak eta nola atera diezaiokezun etekin guztia Online Bankari.Aukera hori eskura dute Online Bankaren erabiltzaile guztiek, oso erraz: bideokonferentzia bidez harremanetan jartzeko, «Kontaktatu» ikonoa klikatu edo zure online gestorearen irudiaren ondoan dagoen telefono-zenbakira deitu behar duzu; hori besterik ez. LYNC deritzon programa deskargatzen duzunean, gestorearekin harremanetan jarri ahal izango zara, jarraibide erraz batzuk bete ondoren.
Online Bankako urrutiko zerbitzuak beste aukera bat ere eskaintzen dizu: LABORAL Kutxaren dokumentuak eta kontratuak jaso, sinatu eta bidaltzea, bulegora joan gabe. Oso aukera praktikoa da, konfinamenduko aste hauetan erabateko eraginkortasunari eusteko.
Azkenik, Horma deritzon funtzioa duzu eskura. Hari esker, elkarrizketa bat egin dezakezu gestorearekin, zure eragiketa, kontratu eta finantzei buruz. Oso komunikazio-kanal praktikoa eta zuzena da. Gainera, egindako elkarrizketa guztiak gorde ditzakezu, gerora berriro kontsultatu ahal izateko. Funtzio hori eskuratzeko, mezu bat idatzi behar duzu «Zure gestorearentzako mezua» atalean.
Eta ez badidate gestorerik esleitu?
Formulario bat azalduko zaizu zure bulegoarekin harremanetan jartzeko, edo zuzenean dei dezakezu. Telefono-zenbakia ezagutzen ez baduzu, webguneko bulego-bilatzailean bila dezakezu.Medikamentuak bidaltzeko zerbitzu berria
Arriskuko kolektibo batzuei bereziki eskatzen zaie etxetik ez irteteko, kanpoan edozer egin behar badute ere. Zure osasunerako arriskua minimizazeko, konfinamenduko epealdi honetan medikamentuak doan bidaltzeko zerbitzua eskaintzen diegu Lagun Arorekin aseguru-poliza bat kontratatuta duten bezeroei. Zerbitzu hori erabiltzeko, nahitaezko isolamenduko egoeran daudenek edo osasunari lortutako arrazoiak direla eta etxerik irten ezin direnek ezbeharren telefono honetara deitu beharko dute: 944 947 428.Jarri harremanetan
Beste kontsultarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke Telebankaren bidez, 901 333 444 edo 688 710 732 telefono-zenbakietara deituta, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara.Larrialdietarako, hala nola txartela lapurtzen badizute edo galtzen baduzu, 900 200 128 zenbakia duzu eskura. Aseguruarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, berriz, deitu zenbaki honetara: 944 947 428.
Gogorarazten dizugu Twitterreko (@LABORALKaixo), Facebookeko, Instagrameko eta Youtubeko kanalak ere zure eskura daudela.
Zein da zure erreakzioa?