COVID 19 ETA LABORAL KUTXAREN ASEGURUEI BURUZ JAKIN BEHAR DUZUN GUZTIA
2020-03-23
COVID 19 ETA LABORAL KUTXAREN ASEGURUEI BURUZ JAKIN BEHAR DUZUN GUZTIA
LABORAL Kutxaren aseguruak zure lasaitasuna bermatzeko diseinatuta daude, eta horrek istripu baten, zure etxean gertatutako ezbehar baten edo maite duzun pertsona baten heriotzaren aurrean konpentsazio ekonomiko bat eskaintzea baino askoz gehiago esan nahi du.
Gure helburua egoera zail horietan laguntzea da eta behar duzun arreta eta zerbitzu guztia ematea zure eta igurukoen lasaitasuna bermatzeko.
Horregatik, Covid-19ren inpaktuaren ondorioz bizi dugun krisi globaleko egoeraren aurrean, LABORAL Kutxaren aseguruek beti bezain aktibo jarraitzen dute. Dena prest daukagu lanean jarraitzeko eta behar duzun arreta guztia emateko gure zerbitzuak operatiboki mantenduz, pandemiak zure bizitzan duen eragina minimizatzen saiatzeko.
Nola jokatzen dute gure aseguruek pandemiaren aurrean?
Lehenik eta behin, kontuan hartu behar duzu aseguruak oinarrizko elementuak direla gizartearen funtzionamendurako, eta krisi global honetan ere garrantzi bera dutela premiazkotzat jotzen diren beste zerbitzu batzuen moduan, hala nola elikagaiak eta sendagaiak erostea. Ideia bat izan dezazun, martxoaren 14an onartutako Covid-19ren aurkako alarma-egoera deklaratzen duen Dekretuak Errealak "finantza- eta aseguru bulegoetara joatea" jasotzen du pertsonak bide publikotik zirkulatzeko baimentzen den kasuen artean, laneko asistentziaren eta mendeko pertsonei arreta ematearen maila berean.LABORAL Kutxaren aseguruen kasuan, zerbitzurik onena eman nahi dizugu; hau da, gure bulegoetara joan zaitezke arreta pertsonala jasotzera, baina aukera ere ematen dizugu arreta hori urrutitik jasotzeko, telefonoz edo gure online eta mugikorreko bankan. Horrek, aseguratutako pertsona eta langile guztien osasuna zaintzen laguntzen dugu.
Arreta-gaitasun horrek funtsezko helburu bat du: aseguratutako pertsona guztiei ahalik eta zerbitzu onena ematen jarraitzea, eta, batez ere, haien lasaitasuna bermatzea. Aseguruak pandemiak eragindako egoerari aurre egiteko gai den sektore indartsu, finkatu eta kaudimendunaren parte direlako.
Zer gertatzen da nire aseguruekin?
Edonola ere, egunotan polizei buruz sortzen ari diren zalantza guztiak argitzeko, jarraian, Partikularren LABORAL Kutxaren Aseguruek eskaintzen dizkizuten estalduren adibide batzuk erakutsiko dizkizugu.- Auto-asegurua. Autoa lanerako erabiltzen baduzu eta errepidean edozein laguntza mota behar baduzu, Seguros Lagun Arok aktiboki lan egiten du gure bezeroei betiko zerbitzu bera emateko; garabi zerbitzuak aktibo jarraitzen du alarma-egoerak irauten duen bitartean, baina ñabardura batzuekin. Zerbitzu hori mantendu egingo da, baldin eta zerbitzu hori osatzen duten pertsonen eta LABORAL Kutxaren bezeroen segurtasuna bermatu badaiteke. Kontuan izatekoa da baita, ezohiko egoeran gaudenez, litekeena dela erantzun-denborari eragin ahal izatea, zirkulazio-mugak direla-eta errepideetan ibilgailu gutxiago ibili arren.
Adibidez, zure ibilgailuarekin istripuren bat baduzu eta garabi zerbitzua behar baduzu Laguntzako 94 494 74 28 telefonora deitu besterik ez duzu. Ahal dela, garabi batek zure ibilgailua gure tailer itunduetako batera eramango du eta gure peritazio-zerbitzuarekin harremanetan jarriko da izapide guztiak betetzeko, ibilgailua ahalik eta lasterren izan dezazun.
- Etxeko asegurua. Lagun Aroko etxeko aseguruko ezbeharren peritaziorako eta konponketarako gure zerbitzuak lanean jarraitzen du, baina litekeena da segurtasun-arrazoiek eragina izatea. Lehenik eta behin, premiazkoak ez diren zerbitzu batzuk eten behar izan ditugu aldi baterako, hala nola Manitas Zerbitzua eta etxeko laguntza ez-urgenteak erantzukizun-arrazoiengatik, kalte larririk eragin gabe atzeratu daitezkeen lanak direlako. Gainera, tele peritazioa erabiltzen ari gara, profesionalek birusarekiko duten esposizioa ahalik eta gehien mugatzeko.
Ez ahaztu Lagun Arorekin zure negoziorako arrisku anitzeko aseguru bat kontratatuta badaukazu, Babes Digitaleko zerbitzu bat eta Cyber Arriskuak ere badituzula, zure gailuen ahultasun informatikoak aztertu eta ramsonware, birus eta segurtasun-akatsen aurrean babesteko.
Zibergaizkileek ez dute atsedenik hartzen, ezta berrogeialdian ere; beraz, zure negozioa babestea ondo dator beti. Erantzukizunari, pribatutasun-politikei, zibersegurtasun-neurriei eta estortsio zibernetikoari erantzuteko neurriei buruzko aholkularitza osoa behar baduzu, zerbitzuaren barruan dago.
- Osasun-asegurua. LABORAL Kutxarekin osasun-aseguru bat baduzu kontratatuta ere, Covid-19ren sintomak izanez gero lehenik eta behin zure autonomia-erkidegoan adostutako zerbitzu medikoarekin jarri behar duzu harremanetan. Esteka honetan aurkituko duzu. Gainera, Sanitasen 24 orduko larrialdi medikuen telefonora dei dezakezu 91 752 29 01 zenbakira, zure patologiaren irismena baloratzeko, etab., edo kontsulten telefonora osasun-informazioren bat behar izan ezkero. 91 752 29 02 da.
- Kreditu-txartel aseguruak. Bidaia programatu bat izanda, kreditu-txartelen aseguruek ez dute kontuan hartzen ordaindutako zenbatekoa itzultzeko kasua, eta ez dute baliogabetzeko estaldurarik eskaintzen bidaia hasi ez bada.
Nola jaso dezaket arreta?
Covid-19ren aurrerapena geldiarazteko dauden murrizketak gorabehera, zugandik oso gertu jarraitzen dugu, bai gure bulego sarean zein urrutiko kanaletan.Saiatu bulegora joaten soilik itxaron ezin daitezkeen gaietarako, baina behar izanez gero, komeni da aldez aurretik hitzordua hartzea eta zure kudeatzailearekin harremanetan jartzea. Gainera, kutxa-zerbitzua izango duzu erabilgarri 8: 30etik 12: 00etara.
Zalantzarik baduzu, LABORAL Kutxaren aseguruen webgunearen bidez edo 901 100 200 telefonoaren bidez jar zaitezke harremanetan gure langileekin.
Arduraz jokatu, eta gogoratu, ahal baduzu etxean geratu.
Zein da zure erreakzioa?