Datu guztiak mugikorrean dituzula? Zure mugikorra nola aurkitu azalduko dizugu
2020-03-12
Datu guztiak mugikorrean dituzula? Zure mugikorra nola aurkitu azalduko dizugu
Gaur egun, mugikorra erabiltzea ohikoa eta beharrezkoa da pertsona askorentzat. Batez ere, datuak smartphonetik kudeatzen dituztenentzat. Eta ez da harritzekoa. Izan ere, gaur egungo smartphoneak egundokoak dira: aukera ematen digute gure kontuak eta finantzak kontrolatzeko, erosketak egiteko, dirua bidali eta jasotzeko eta hodeian gordetako informazio garrantzitsua eskura izateko, besteak beste. Horregatik, gailua galtzen dugunean edo lapurtzen digutenean, sekulako atsekabea hartzen dugu, ez bakarrik telefonoaren prezioagatik, baita datu garrantzitsu asko gal ditzakegulako ere, pasahitzez eta era guztietako aplikazioetarako sarbideez gain.
Gogoratu Banka Mugikorreko zerbitzu guztietara sartzeko aukera ematen dizun tresna dela. Besteak beste, hauek egin ditzakezu: zure kontuak kontsultatu, aseguru-entitatearen laguntza eskatu, dendetan ordaindu eta contactless kutxazainetan dirua atera Laboral Kutxa Pay aplikazioarekin.
Baina oraingoan ere alde dugu teknologia, eta mugikorra aurkitzeko zenbait modu eskaintzen dizkigu, bai Android bada, bai Apple unibertsokoa bada. Beraz, hartu gogoan jarraibide erraz hauek, zure mugikorra berreskuratzen eta nahigabeak saihesten lagun diezazukete eta.
Nola aurki daiteke Android mugikor bat?
Mugikorra Google bidez aurkitu nahi badugu, «Segurtasuna» erlaitzean «Bilatu nire gailua» aukera hautatuko dugu. Hori erabili ahal izateko, aktibatuta izan beharko ditu funtzio hauek:- Datu mugikorrak (edo WiFi sare batera konektatuta egon beharko da).
- Kokapena.
Antzeko tresna da Googleren Bilatu nire gailua aplikazioa. Mugikorren aurkitzaile horrek gailua aurkitzen lagunduko dizu, bai eta telefonoa blokeatzeko, isilean egon arren soinua ateratzeko eta galdutako Google gailuko datuak ezabatzeko ere. Aplikazio horren bidez galdutako mugikorra nola aurkitu jakiteko, deskargatu aplikazioa, aktibatu kokapena eta Google kontua, eta jarraitu jarraibideak. Biek ala biek itzalita dagoen mugikorra aurkitzeko aukera ematen dute.
Nola aurki daiteke iPhone bat?
iPhonea baduzu, Applek badu «Bilatu nire iPhonea» izeneko tresna, «Ezarpenak» aukerako iCloud erlaitzean aktibatu beharko duguna. Hortik aurrerakoa erraza da: hasi saioa icloud.com/find estekan, eta aktibatu soinuaren aukera, hurbil ote duzun ikusteko. Telefonoa gertuan ez badago, «Galduta» ezarpena aukera dezakezu, bai eta gailua urrutitik blokeatu eta eduki guztia ezabatu ere. Une horretatik aurrera, ez da ibiliko Apple Pay ordainketak egiteko tresna.Gailuen berezko aukera horiez gain, badira lapurtutako edo galdutako mugikorra aurkitzeko zenbait app. Horietako bat Prey Antirrobos da, Android mugikorretarako doako aplikazioa. Horrek GPSa erabiltzen du mugikorra aurkitzeko eta urrutitik blokeatu eta datuak ezabatzeko.
Zein da zure erreakzioa?